Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 25. urteurrena ospatzen ari da. Harrobiko urte hauetan bilakaera interesgarria ikusi dugu. Izan ere, gero eta gutxiago harritzen gaitu talde horren kalitateak, gero eta gehiago espero baitugu. Eta EGOk ez du inoiz huts egiten.
Neguko bira honetan eskainitako programa arretaz aukeratu dute, bizitzen ari garen garaietan zentzua izan zezan. Eta nik aipatzen nuen interpretazio-bilakaera hori erakusteko ere bai.
Kontzertua Edward Grieg norvegiarraren Peer Gynt ederrarekin hasi zen. Egia esan, konposizio hau Henrik Ibsen norvegiarraren antzerki-obra batentzat konposatutako musika intzidentala da. Baina partiturak hainbesteko arrakasta izan zuen, ezen konpositoreak zati batzuk atera eta bi suitetan biltzea erabaki baitzuen. Orkestra-koloreko miraria da, melodia-inspirazio handikoa, Griegen ukitu folklorikoaz tindatua. EGOko kideek ondo baino hobeto jakin zuten Rubén Gimeno zuzendariak emandako ñabardura guztiak itzultzen. Interpretazio sinple eta koloretsua izan zen.
Ondoren, Jan SIbeliusen Finlandia obra nazionalista eskandinaviar handienetako bat interpretatu zuten. Lanak zazpi minutu inguru irauten du, eta ia luze-zabalean erritmo eta estilo zurrunbilotsuan garatzen da, orkestra-karga handiarekin, finlandiar herriaren zapalkuntza eta borroka sinbolizatzen du, itxaropenezko ereserki batekin amaituta. Pieza hau arrazoi aberkoiekin konposatua izan zen, Errusiar Inperioaren gobernuak finlandiar autonomia deuseztatzearen aurkako herri oposizioa mugiarazteko. Tsaristen zentsurari iseka egiteko jaso zituen izenburu ezberdinak ospetsu egin ziren, horien artean Sentimendu zoriontsuak Finlandiako Udaberriko Egunsentian. EGOk bertsio bizia egin zuen, ñabardura handirik gabea, baina erritmikoki oso zuzena.
Egitarauak Vaughan Williamsen lan koral handienetako batekin jarraitu zuen: Towards the unknown region, Euskal Herriko Gazte Abesbatzak protagonismoa izan zuen inspirazioz beteriko obra. Izpiritu handiko interpretazioa eskaini zuten, dudarik gabe.
Eta Pablo Sorozabalen Gernika oratorio dramatikoarekin amaitu zen kontzertua, hiriaren gaineko bonbardaketen izugarrikeria gogoratuz. Musikagilearen jaiotzaren 125. urteurrenean, obra hau ezin zen falta. Euskal Herriko gazteen koru eta orkestraren interpretazioa bizia izan zen, eta ñabardura nabarmenez betea.
Bis bezala, gabon kantak ezin ziren falta. Alaitasun hutsa.
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]