Zenbakiak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta eraldatu ere eraldatzen dira. Segur aski, saiakera huts batez, gogoan gorde ditudan zenbakiak zuekin konpartitu nahi nituzke. Zoritxarrez, ahanzturaren aurkako borrokan, somatzen dut beti orainak irabazten duela.

Orain dela egun batzuk, Auzitegi Gorenak 23 pertsonaren hilketari buruzko ikerketa bertan behera utzi du, eta ondorioz, ez da epaiketarik izango. Baina, agian, hori ez zen hildakoen benetako kopurua, eta egiazki, lotsaren mugan, gutxienez, 72 pertsona erail zituzten Melillako hesian.  Han geratu ziren izenik gabeko iheslariek ez dute ezta zenbakien eskubiderik ere; are gutxiago, justizia.

Azaroan, Espainiako Gorteetan Espainiako Erresumaren aurrekontuak onartu zituzten 187 botorekin. Edozein aurrekontutan, zenbakiak oso adierazgarriak dira, baina gastu batzuk ezkutaturik geratzen dira batzuetan. Esaterako, ozta-ozta atzeman daiteke zenbat diru jasoko duten armadak, Poliziak eta Guardia Zibilak datorren urtean.

Guardia Zibilaren zuzendariaren arabera, diru horrekin historiako agente kopururik handiena izango  dute: 82.692 guardia; ez da kopuru makala

Aurrekontuak onartu baino lehenxeago, NATOko buruzagiek agindu zioten Espainiari BPGren %2 gorde behar zela gerrarako. Espainiako Gobernuak, morroi txintxoek bezala, ehuneko hori gainditu du, eta azkenean BPGren  %2,7 gastatuko du datorren urtean estatuaren indarrak elikatzeko. Beraz,  Defentsa Ministerioaren harrapakina %26 handituko da, eta Espainian egunero 75,5 milioi euro gastatuko dituzte armetan eta indar armatuetan.

Margarita Roblesen esanetan: “Defentsan inbertitzea bakean inbertitzea da”. Eta horrelako argudioekin, Madrilgo Kongresuko Hego Euskal Herriko 20 diputatuk aurrekontuen aldeko botoa eman zuten. Hain zuzen ere, EAJ, EH Bildu, PSE eta UPko diputatuek. Ondorengo egunetan, Guardia Zibilaren zuzendariaren adierazpenen arabera, diru horrekin historiako agente kopururik handiena izango du institutu armatuak: 82.692 guardia; ez da kopuru makala.

B. Brecht-ek berriro asmatzen du: “Hiltzeko modu asko daude. Labana bat sar diezazukete sabelean, ogia ken diezazukete, edo gaixotasun bat sendatu gabe utzi, etxebizitza kaskar batean sar zaitzakete, suizidiora bultza zaitzakete. Hil arte torturatu zaitzakete lanaren bidez, zu gerrara eraman, e.a. Gauza horietako gutxi daude debekatuta gure estatuan”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


2025-03-13 | Josu Iraeta
Herri aske izango bagara

Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.

Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


Ongi etorri, Judimendi eskola

Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-12 | June Fernández
Meloi saltzailea
Eskratxe

Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.

Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]


Eguneraketa berriak daude