Iragan udan, neurosiaren prebentzioari buruzko ikastaroa eskaini nuen Hik Hasiko topaketa pedagogikoen baitan. Jende askok eman zuen izena, izenburua erakargarria egingo zitzaielako, seguruena, zuzenean ematen baitzuen aditzera buruko osasuna (edo osasun eza) ez dela zorizko kontu bat, aldez aurretik ikusi daitekeen zerbait baizik, eta hain zuzen ere horrexegatik, hasieratik beretik zaindu beharrekoa.
Neurosia prebenitu daiteke, bai. Ongi detektatuta daude gizakion sufrimendu psikologikoaren arrazoiak, eta, horiek daukaten dimentsio sozial, politiko, eta ekonomiko erabakigarri horretatik haratago, badago gure konfigurazio psikologikoarekin zerikusia duen jatorri bat ere, zeinak zuzenean garamatzan, ezinbestean, haurtzaroa zaintzeko orain eta hemen dugun modua auzitan jarri eta aldaketa sakonak egitera.
Dena den, neurosia zeri esaten diogun, hori da kontua. Zeren eta bai, buruko trastornoekin lotuta ulertu ohi dugun kontzeptua da, klinika eta diagnostiko psikologikoaren esparruan erabilitako terminoa delako, patologia mota bat isladatzeko eta izendatzeko sortua. Horraino, ados. Baina, zer kontsideratzen dugu patologiko, edo neurotiko?
Sintomatologiari ematen diogu, patologia eta osasunaren artean ezberdintasuna egiteko funtzioa. Horrela, sintoma batek zerbait ongi ez dagoela adierazten baldin badu, patologia maila bat dagoela, alegia, sintomarik ez egotea dena ongi egotearen gisan ulertu behar dela uste izaten dugu; osasuna sintomarik eza hutsarekin identifikatzen dugu. Baina, gauza bera ote dira benetan?
Normalitate hutsa ez da buruko osasunaren sinonimoa, ezta eromenetik kanpo egotearen adierazle ere
Buruko osasuna normalitate baten barruan jokatzearekin eta bizitzearekin identifikatzen dugu, gizarteari egokitzeko pertsona batek duen gaitasun hutsaren arabera neurtuta. Zabalagoa beharko luke kontzeptuak: geure buruarekin, gainerakoekin eta munduarekin modu asebetegarrian erlazionatzeko ahalmena. Baina buruko osasunarena, egia da, ideologiarekin eta politikarekin oso erlazionatua dagoen esparrua da, tratatzeko modukoa zer den erabakitzeko, pertsonon jokabideak epaitu behar izaten dituztelako, sanoen eta patologikoen artean sailkapena eginez, ezinbestean.
Oro har, gizarte batean ongi funtzionatzen eta jokatzen duen populazioa hartzen da normaltzat, eta are sanotzat ere, baina normalitate hutsa ez da buruko osasunaren sinonimoa, ezta eromenetik kanpo egotearen adierazle ere. Jokabide normalaren adostasun tazitoak, gizakiaren behar oinarrizkoei erantzuteko gai ez den gizarte eta bizimodu bat sostengatu dezake, eta gurean hala gertatzen dela uste dut.
Etengabe beharko genuke errebisatu zer kontsideratzen dugun sano eta zentzuzko, normala eta ohikoa izate hutsagatik. Izan ere, patologia asko ezkutatu daiteke normalitate-etiketaren azpian, eta oso funtzionamendu patologikoak kontsideratu, modu horretan, sano. Normalitateak ez du ezer bermatzen, ez bada gizarte eta bizimodu konkretu baten funtzionamendua eta kontrola.
Gure gizartea eta bizimodua hain da disfuntzionala, hain dago gizakien behar eta erritmoaren arabera antolatua egotetik urrun, non ez den bakarrik gure gizartearen funtzionamendu normala neurotiko gisa kalifikatu beharra dagoela, baizik eta geuk ere garatu behar izaten dugula neurosi maila bat, gizartean integratuko bagara, bizimodu patologikoa onartuko badugu.
Horregatik gara denak neurotiko. Heziketaren bitartez arrakastarako balioak direla esan zaizkigun izakera-ezaugarri horiek guztiak kontsideratuko liratekeelako patologiko gizarte minimoki sano batean. Gizarte (eta eskola) arrakastarako, neurosiaren prezioa ordaindu behar da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]