Denbora luzea daramat kontatuko dizuedanari bueltak ematen, baina orain arte ez naiz ausartu paper gainean jartzera. Batik bat nire beldurra da euren buruak aipatutzat joko dituzten pertsonak moskeatzea eta pentsatzea ergela edo bekaiztia naizela. Ez dudanez uste horrelako ezer egia denik, eta oinarritzat hartzen dudanez egoera jakin batzuen karikaturizazioak eta satira puntu batek kritika zorrotza atseginago eta digeritzeko errazago egin dezakeela, hor doa nire hausnarketa.
Titularreko hirukoa ez da kasualitatea, hiru elementuk osatzen dute, eta uste dut elementu horiek definitzen dutela neurea ere baden belaunaldi baten bizi-unea. 30 urte gaindituta, etorkizuneko espektatiba konplikatuekin emozio-, klima- eta ekonomia-mailan, presa sartu zaigu arazo kolektiboei irtenbide indibidualak bilatzeko. Oso pertsona gutxi geratzen dira nire inguruan hiru aukera hauetako bat hautatu ez dutenak: haurrak, furgoa edo masterra.
Lehenaren kasuan, profila da lan eta ekonomia egoera egonkorragoa duen jendearena eta ibilbide jakin bateko bikote harremana duenarena. Egiazki, haurrak izateak errutina asko aldatzen ditu pertsonen bizitzetan, baina topatu dudan joera orokorra ez da, zehazki, hazkuntza sozializatzearena, gehienok ezagutu dugun familia tradizionalaren eredutik harago. Kontrara, familia-nukleo berriak arreta guztia xurgatzen du, eta bigarren planoan geratzen dira –eskuzabalak izanda– ordura arte gurasoek lagun izan dituzten loturak.
Agian mundua jan nahi genuen eta mukiak jaten amaituko dugu, amestu ez ditugun bizitzak onartzen
Bigarren elementuak kontraesan bat zirriborratzen du, ustez gorrotatu dugun gizarte-eredu kapitalistarekin. Kanperizatutako furgoneta bat erostea, erregaia gastatzeko eta gure egunerokotasun estresatu eta produktibistatik urrun dauden leku guztietara iristeko. Hau da, esperientziak eta lekuak kontsumitzeko eredu bat, itxura ecofriendly eta jasangarria duena, ustez publiko guztien eskura dagoena, baina izatez kontzientzia baretzeko marketin hutsa dena. Profil honen protagonistak dira haurrak hazteko fase goiztiarrean dauden bikoteak, edo, halakorik ezean, maitasun erromantikoarekin desengainatuta dauden pertsonak, eta nahiz eta lehenago edo geroago berriro saiatuko diren, orain ihes egiteko balbula bat behar dutenak.
Azkenik, unibertsitate-masterraren aukera ona geratuko litzaiguke, noraezean dabiltzan ezkongabeentzat gordea normalean. Ez da edozein master, irakasleena baizik. Noski, gehienek edozein unibertsitate pribatutan 6.000 euro baino gehiago ordaintzea erabakitzen dute, ez dirua soberan dutelako, ezpada fakultateko tabernan ordu gehiegi eman ditugulako eta karrerako batez besteko nota ez delako nahikoa publikoan eskaintzen diren plazetarako. Hamalau paga, hilean bi mila eurotxo eta bi hilabeteko oporrak. Bokazio pedagogikorik ez baduzu, agerraraziko duzu, ukatu zaigun egonkortasun desiraturako bidean.
Eta, jakina, panorama horrekin, jada ezagutzen ditut guraso bananduak, bigarren eskuko furgonetak desguazera bidean, eta gain hartutako irakasleak curriculumak berregiten. Eta nik ezin dut saihestu, umetan esaten zidaten esaldi honek durundi egin ohi dit buruan: “Pasatuko zaizu errebeldia nagusi zarenean”. Agian mundua jan nahi genuen eta mukiak jaten amaituko dugu, amestu ez ditugun bizitzak onartzen. Egia esan, une honetan, dirudienez konformatu behar garen hiru bide horietatik soilik bakarra baztertu dut nik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]