Abenduaren 16tik 18rakoa ASTEBURUA izan du Euskal Herriak aurten, letra larriz, LABAko lagunek haien programazioaren kartelean iragarri zuten gisan. Gertakari historiko pare batekin zuen zita herritar arruntak: bueltan Hertzainak ostiral eta larunbatez BECen, eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Hiri Buruzagiko Nafarroa Arenan ospatuko zuten lehen aldiz. Bitartean, sarrerak erosteko prozesuan bankuetxerik tartean izan gabe egin dute beste kontzertu bat Atarrabian. (Esan behar nuelako esan dut hori, baina bai, nik ere banuen sarrera ostiralean Barakaldora joateko).
Hatortxu Rock jaialdiaren 27. edizioak berreskuratu du plaza pasa den abenduaren 17an bere urteroko abenduaren bukaerako datan, pandemiaren ondoren. Berriz elkartu dira neguko karpapean musikari, kameralari, zerbitzari, entzule, sukaldari… Ehunka txandalari boluntario eta milaka bisitari.
Sarrerak kudeatzen dituen lantaldeak kanpoan du kaseta. Hortik pasa behar du jende guztiak, sarrera erakutsita sartu-irtenak ahalbidetuko dizkion pultsera jartzeko. Aurten ikusi ditugu sekula huts egiten ez dutenak, Bilboaldea urrutiegi geratzen zaienak, egun osoa bertsoak entzuteaz paso egiten dutenak eta azken hilabetea tripleterako prestatzen eta aurrezten ibili direnak. Motibatuta asko, lehen aldiz zetozen beste zenbait, estatuko beste puntatik datozenak eta baten bat HTX-ko aurreko edizioko sarrerarekin sartu nahian.
Baina berezitasun bat izan du aurtengo neguko edizio honek. Elkartasun jaialdiak beti gordetzen du tarte bat mezu politikoa hitzartze baten bitartez emateko, baina aurten, lehenengo aldiz ikusi ahal izan dute euskal presoek zuzenean Euskal Herriko espetxeetako batzuetatik Hamaika Telebistaren bidez. Reimyk (eta bere “bizikletak", noski) gurutzatu du punta batetik bestera Hatortxuko karpa handia, eta Hator hator kantuaren moldaketari gehitu zaio kantuan oholtzapeko jende guztia. Reimyren atzetik urte luzez sakabanaketaren kontra lanean ibili diren kolektiboetako ordezkariak eta presoen senideak. Gero eta gertuago ditugun arren, azken txanpa honetan egin beharreko lana inoiz baino beharrezkoagoa dela azpimarratu du jaialdiak.
Pantailaren bestaldean zegoen aitari mintzatu zaio Xochitl hitzartzean eta, horren ondotik, Asier Capón akordeonista eta arreglista zuzendari, soka laukote eta hainbat musika taldetako partaideek osaturiko koro ederrak egin diote koltxoia Idoia Tapia abeslariari, Capónek berak moldaturiko Etzakit taldearen Gurekin kantua emanez. Dotore, delikatu eta indartsu.
Ekitaldia ixteko, urtero bezala egin dute topa, aurtengo gabonetan ere etxean eta etxekoekin egin ahal izanen ez duten horien guztien alde topa.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]