Tainoen ondare ukiezina

  • Karibe itsasoa, 1492. Cristobal Colonen espedizioa lehenengoz lehorreratu zenean, Antilla Handien eta Txikien iparraldean bizi ziren tainoekin egin zuten topo.

(argazkia: AEB-KO kongresuko liburutegia)
(argazkia: AEB-KO kongresuko liburutegia)

Taineraz taino hitzak ona, zintzoa esan nahi du eta Europako konkistatzaileei beren burua hitz horren bidez deskribatu zieteleko esaten zaie horrela. Baina mende eta erdian, tainoen populazioak %90 inguru egin zuen behera, nagusiki Europatik eramandako gaixotasunen erruz. Geratzen ziren tainoak akulturazio eta sinkretismo prozesuetan galdu ziren. Nahiz eta ikerketa genetikoek gaur egun oraindik haien oinordekoak badirela dioten, kultura horren ezaugarriak galdu egin ziren.

Tainoak politeistak, poligamoak eta gozogile bikainak zirela badakigu, eta aisialdia dantzan eta pilota jokoan eman ohi zutela. Baketsuak eta ohoretsuak ziren; komunitate barruko deliturik larriena lapurreta zen, eta zigorrik handiena, herrixkatik egoztea. Hala ere, komunitatetik kanpo beren burua defendatzeko indarkeria ere erabiltzen zuten; Colon iritsi baino lehen ere inguruko karibeekin gatazkan zeuden tainoak.

Haien gizartea ez zegoen oso hierarkizatua. Kazikeak ziren komunitateetako agintariak; oinplano karratuko etxeetan bizi ziren buruzagiak eta gainerako herritarrak, aldiz, oin biribileko etxeetan. Oro har, klaseen arteko aldea ez zen nabarmena, eta elikagaiak nahiz bestelako baliabideak bildu eta herritar guztien artean banatzeko ohitura zuten. Gainera, baliabide horiek lortzeko orduan, ustiaketa jasangarria egiten zuten; eremu jakin bateko baliabideak agortzen hasiak zirela konturatzen zirenean, beste toki batera joaten ziren baliabide bila, ustiatu berri zituzten lurren lehengoratzea erraztuz.

Oso erabilgarriak izan zitezkeen ikasgai horiek tainoen populazioarekin batera galdu ziren, baina bestelako ondare bat utzi ziguten. Besteak beste, kazike, piragua, kanoa, hurakan, guaiaba, makuto, Karibe, hamaka edo barbakoa hitzak esaten ditugunean, tainerazko maileguak erabiltzen ari gara eta, beraz, tainoen hizkuntza-ondarearen zati bati bizirik eusten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amerikaren konkista
Cádiz
Euskal esklabistak metropoli kolonialean

1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]


Emakume mochica nabarmen bat

Peru iparraldeko  kostaldean, Pañamarca aztarnategian, mochica kulturako (K.a. 330- K.o. 800) tronu areto bat aurkitu berri dute. Arkitektura ikusgarriagatik, iruditeria erlijioso zabalagatik eta xehetasunez betetako hormairudi koloretsuengatik ezaguna da kultura... [+]


Basamortu berde jendetsua

Ponta das Lajes (Brasil), duela 2.000 urte. Amazoniaren bihotzean bizi ziren gizakiek grabatuak zizelkatu zituzten arroketan, giza aurpegiak irudikatuz.

Brasilgo Amazonia azken 121 urteetako lehorterik larriena jasaten ari da. Ingurumenean eta bertako biztanleengan kalte... [+]


AEBetako jatorrizko herrien oscarra

Los Angeles (AEB), 1973ko martxoaren 27an. Oscar sarien banaketa ekitaldian, gizonezko aktore onenaren saria Marlon Brandori eman zioten, The Godfather filman egindako lanagatik. Baina Brandok uko egin zion estatuatxoa jasotzeari eta, haren ordez, Sacheen Littlefeather... [+]


2022-12-02 | Axier Lopez
“Konkistatzaileek bezala, Mundu Berri bat asmatu behar dugu”

Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellen jario arrazista eta eurozentristak ez du etenik. Oraingoan Amerikako konkistaren apologia egin du eurodiputatuen eta Hego eta Erdialdeko Amerikako parlamentarien aurrean.


2022-10-12 | ARGIA
Urriaren 12an, ARGIAn ez dugu ezer ospatzeko

Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dagoen ideiekin, ez dituelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarteko-Oriako egoitza zabalik egongo da... [+]


Independência ou morte?

São Paulo, 1822ko irailaren 7a. Hiriaren kanpoaldean, Ipiranga ibaiaren ertzean, Petri Bragançakoa Portugalgo printzeak Brasilen independentzia aldarrikatu zuen, “Independência ou morte” oihukatuz.


2022-09-22 | June Fernández
Río Paraná, kuir artista antikolonialak
“Kolonizazioaren biktimak ohoratzen ditugu, ez heroi irabazlea”

Katalina/Antonio Erausoren ahotsa eta aurpegia ezagutzen ditugu, baina ez dakigu ezer bera moduko kolonoek sarraskitutako eta esklabo bihurtutako genero-disidenteei buruz. Lapurtutako memoria eta duintasuna berreskuratzeko artxibo historikoetan murgiltzea da Rio Paraná-ren... [+]


2022-09-22 | June Fernández
Moja Alferezaren ikonoa, eztabaida trans eta antikolonialerako akuilu

Erauso, Katalina (Moja alfereza deitua). Gipuzkoar abenturazalea”. 1603. urtean, nerabe izanda, komentutik alde egin eta, geroztik, gizonezko jantziekin bizi izan zela kontatzen digu Lur Entziklopediak. Ameriketan gizon zuriekin izan zituen liskarrak eta horiek eragin... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


Cortések ez zuen dena suntsitu

Hainbat lan arkeologikoren bidez frogatu dute Hernán Cortésen konkistaren ondoren giza sakrifizioek jarraitu zutela Tlatelolco hirian eta aztekek jarraitu zutela euren erlijio eta usadioekin, guztiz debekatuta zuten arren.


Konkistatzaileak zergatik ez ziren gaixotu?

Guanahani uhartea (Bahamak), 1492. Kolonen espedizioak "Mundu Berria" lehenengoz zapaldu zuenean, gero Amerika esango zitzaion kontinentean 60 milioi pertsona bizi ziren, gutxi gorabehera. Handik ehun urtera sei milioi ingurukoa zen biztanleria.


2021-04-28 | Ixone Arana
Konkista alderantziz: zapatistek ekin diote Europarako bidaiari

Nazio Askapenerako Armada Zapatistako (EZLN) kideak Mujeres Uhartetik (Mexiko) abiatuko dira maiatzaren 3an, Galiziara bidean. "La Ruta de Ixchel" izena du ibilbideak. Taldea zazpi pertsonak osatzen dute, denak mexikarrak eta maien ondorengoak.


Eguneraketa berriak daude