EHUn Nazioarteko Harremanetako irakaslea da Karlos Perez de Armiño (Bilbo, 1964), eta, era berean, unibertsitate barruko Hegoa institutuko kide ere bada. Beti kezkatu izan da elikaduraren segurtasunaz eta, azken boladan, gerrako taktikek gosearen sorreran duten eragina neurtzeko metodologia bat garatzen ibili da hark zuzendutako Hegoaren lantalde bat, Gosearen Kontrako Ekintza erakundearekin lankidetzan.
Gosearen eta gatazken arteko lotura. Gaia berpizten ari da, nonbait.
Bai, nazioartean pil-pilean dago, eta ekimen politiko, sozial eta juridikoak daude martxan. Batez ere Afrikan, Afrikako gerra zibiletan dago gaia puri-purian, baita Ukrainako gerran ere. Han, diktadura-gerrako arma modura erabiltzen ari da gosea, eta horrek ere piztu du interesa.
Baina aspaldikoa da kontua, ezta?
Lotura argia dago gatazka armatuen eta gosearen artean, eta bereziki gerra zibilen eta gosearen artean. Azkeneko hamarkadetan, 80ko hamarkadatik edo, munduan dauden gerra gehienak zibilak dira, eta ezaugarri bat dute: populazio zibila normalean etsaitzat jotzen dela, eta, beraz, gerra-taktika asko haren kontrakoak direla.
Herritarrak zuzenean zigortzeko?
Bai. Lekuz aldatzera behartuz, baliabide ekonomikoak eta lurrak kenduz… Krisialdi humanitarioak sortzen dituzten taktikak erabiltzen dira eta gerra gehien sufritzen dutenak zibilak dira. Beraz, batetik, lotura hori dugu: gerrek gosea sortzen dute. Eta hori frogatzen duen datua da goseteak, ez gose kronikoa baizik eta elikadura krisi zehatz eta gogorrak jasaten dituzten pertsona gehienak, gatazkan dauden herrietan bizi direla. Hondamendi naturalek ere gosea eragiten dute, baina gerra da sortzaile nagusia. 2020an, elikadura segurtasun gabezia larria zuten 135 milioi pertsonen artean, 77 milioi gatazka armatua zegoen herrialdeetan bizi ziren.
Hala ere, zehazki, gosea armako gerra modura erabiltzeaz ari gara.
Bai, azken hamarkadetan nagusiki ari dira ikertzen. Izan ere, historia luzean zehar erabili den praktika bat da, baina Gerra Hotza amaitu zenetik gainbeheran zihoala zirudien; aldiz, gutxi gorabehera 2017tik ikusten ari gara berriz ere agertzen ari dela gosea gerra-arma modura erabiltzeko taktika. Urte hartan Nazio Batuek ikusi zuten bazeudela lau gosete berri eta larri, eta, lau kasu horietan, gosea arma modura erabiltzen ari zirela, nahita.
Zein dira herrialde horiek?
Nigeriako ipar-ekialdea, Yemen, Somalia eta Siria. Lauretan, zibilen kontra erabiltzen dute, eta horrek gaiarekiko interesa berpiztu du, arlo akademikoan zein operatiboan. Arlo akademikoan, uhin berri bat eratu da gaia kontrako noranzkoan ere aztertzeko. Alegia, zer neurritan elikadura segurtasunaren alde egiten diren politikak, programak... Erabilgarriak diren gatazkak ekiditeko.
Eta arlo operatiboan?
Gobernuz kanpoko erakunde batzuk, eta NBEko agentziak, lan egiten ari dira gosea arma modura erabiltzen dutenek beren erantzukizunari aurre egiteko eraren bila. Hau da, nola zigortu daitezke eragile horiek, nola eraman nazioarteko auzitegietara.
Nazioarteko zuzenbidean gaia ez dago ondo zehaztuta, ala?
Hori hirugarren arloa da, arlo juridiko-politikoa. Zibilei ezin zaizkie elikagaiak kendu gerretan, Genevako hitzarmenek debekatu egiten dute, argi eta garbi esanda, gainera. Indarkeria erabil dezakezu militarren kontra, baina zibilen bizitza, baliabideak, janaria, ura eta osasun zerbitzuak errespetatu behar dira. Kontua da araua oso lausoa dela, eta Genevako itunak gero eta sarriago bortxatzen dira. Hartara, 2018an NBEren Segurtasun Kontseiluak oso ebazpen garrantzitsua onartu zuen. Batetik, aitortu zuen gosea gerra-arma modura erabiltzen ari dela. Bigarrenik, espresuki debekatu zuen. Eta azkenik, hori zigortzeko ate bat zabaldu zuen.
"Zibilei ezin zaizkie elikagaiak kendu gerretan, Genevako hitzarmenek debekatzen dute: indarkeria erabil dezakezu militarren kontra, baina zibilen bizitza, baliabideak, jana, ura eta osasun zerbitzuak errespetatu egin behar dira"
Ate bat.
Bai, egia da ebazpenak ez duela biderik zehazten zigorra ezartzeko, baina, edonola ere, ebazpenak eragin du gaia nazioarteko arkitekturaren organo gorenera eramatea, Segurtasun Kontseilura. Mugarri diplomatikoa izan da, Genevako Hitzarmenak dioena berrindartzen baitu. Arazoa da oso informazio urria daukagula gai horretaz. Elikadura segurtasunaren eremuan alerta goiztiarreko sistemak daude, eta informazioa jasotzeko hainbat metodologia erabil daitezke (sateliteak, tokian tokiko inkestak, uzten eta prezioen analisiak), elikadura-krisialdi bat sortzen ari den aurreikusteko. Baina sistema horiek ia ez dute jasotzen daturik gerra-taktikei buruz, eta, batez ere, taktika horiek gosearen sorreran duten eraginari buruz. Ez da ikertu, ez dago tokiko informazio zehatzik. Eta nahi badugu krimen horiek zigortzea eta iritzi publikoa ohartaraztea, froga zehatzak behar ditugu. Horregatik planteatu zuen Gosearen Kontrako Ekintzak metodologia zehatza garatu behar genuela informazio hori jasotzeko eta datuak kontrastatzeko.
Nola eragiten da gosea gerretan?
Batzuetan, taktika baino, planteamendu orokorra izaten da hornikuntza etetea. Adibidez, Sirian ezin daiteke janaririk sartu. Laguntza humanitarioa ere eteten da, eta hori debekatuta dago nazioarteko zuzenbidean.
Eta zehatzago?
Esaterako, ur-putzuak pozoituz, abereak lapurtuz edo hilez, uztak edo biltegiak hondatuz, edota pertsonen aurkako lehergailuak jarriz. Esaterako ere, landa-eremuen aurkako erasoak sarri egiten dira, kalte zuzenak eragiteko edo modu ez horren zuzenean, espekulazioa baliatuz, janariaren prezioa igoarazteko.
“Duela urtebete-edo amaitu genuen taktika belikoen eta gosearen arteko lotura neurtzeko metodologia garatzen, eta harrez gero, metodologia hori herrialde jakin batean aplikatzen saiatu da Gosearen Kontrako Ekintza erakundea. Baina ezin dut esan zer herrialde den, han dauden kideen segurtasuna arriskuan ez jartzearren. Oso informazio labaina da, kontu handiz hartzekoa, azken batean krimena delako gerra-arma modura gosea nahita eragitea, eta, beraz, eragileak nazioarteko epaitegietara eraman daitezke datu horiek erabiliz. Beraz, modu orokorrean aurkeztu genituen metodologiaren lehen emaitzak, joan den maiatzean, datuak nongoak ziren aipatu gabe”.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]
Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.