Duela bi urte heldu nintzen Euskal Herrira. Noan lekura noala, bisitan bada ere, tokian tokiko oinarri materiala ulertzen saiatzen naiz: zeintzuk diren sektore nagusiak, langabezia tasa, KPIa edota bertako gutxieneko soldata. Konbentzituta nengoen baserritarren herri batera helduko nintzela, garapen nazionalaren beharretara lerratutako burgesia industrial indartsu batekin eta, turistifikatutako Herrialde Katalanen aldean, lan baldintza ez hain prekarioduna. Hala ere, topatu dudan errealitatea ideia hartatik oso urrun dago: merkatu libreari esker, Euskal Herria ere tertziarizatzen ari da eta inbertsio funtsak ez dira soilik etxebizitzez jabetzen ari.
Badira urte batzuk arrisku-kapitaleko eta bestelako funtsen presentzia hazi dela euskal enpresetako akziodun nagusien artean. Funts horiek enpresen kontrola hartzen dute, Euskal Herriaren garapen interesekin kontraesanean dagoen agenda bat inposatuz. Esaterako, BM eta Amara supermerkatuen jabe den Uvesco enpresa, Angulas Aguinagaren jabe ere baden PAI Partners funts frantsesak erosi du aurten. Cinven, KKR eta Providence funtsen jabetza da Euskaltel, Masmovil enpresari lau xoxen truke saldu ostetik. ITP, Bain Capital-ena da, Aernnovan Towerbrook funtsa da partaide nagusi, Solapark Danimarkako EQT inbertsiofuntsak erosi du, eta abar luze bat.
Lehen bertan ekoizten zena, orain kanpotik erosi behar dugu. Hortaz, ezin dugu erabaki zer eta nola ekoizten dugun, ezta nola banatzen dugun ere
Enpresa itxierak, deslokalizazio partzialak zein erabatekoak, horietatik eratorritako kaleratzeak... Euskal Herrian industria-enplegua eta horri lotutako zerbitzuak suntsitzeko joera argia da. Arabako industria-enplegua %4,5 murriztu da 2009tik 2022ko hirugarren hiruhilekorako tartean, Bizkaian %10,49, Gipuzkoan %16,67 eta %5 Nafarroan. Hala ere, jaitsiera askoz nabarmenagoa izan da lehen sektorean: %38,46 Araban, %66,67 Bizkaian, %35,29 Gipuzkoan eta 31,16 Nafarroan. Aitzitik, zerbitzuen sektorean, non soldatak askozaz baxuagoak diren, %8,23 igo da Araban, %11,03 Bizkaian, %8,18 Gipuzkoan eta %15,73 Nafarroan.
Ekoizpen-mailako aldaketa horrek Euskal Herriko langile ororen soldatetan eragin zuzena izateaz gain, kanpo-mendekotasun handiagoa ere sortzen du: lehen bertan ekoizten zena, orain kanpotik erosi behar dugu. Hortaz, ezin dugu erabaki zer eta nola ekoizten dugun, ezta nola banatzen dugun ere. Eredu honek prekarizaziora garamatza eta zuzenean egiten du euskal herritarren aurka, ez garelako uste bezain baserritar, ez industrial, eta beraz, ezta burujabe ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]