Santiren hitzak paperera ekarri eta Txori Urdinak idatzi izanaren albo-kalte ederrenetako bat izan da tokian tokiko aurkezpenetan ondoan izan ditudan pertsonak entzutea; preso ohiak gehienak, baina ez denak.
Gasteizko Hala Bediren lokalean, Santiren arreba Silviak mahai gainean jarri zituen espetxeak pobreziarekin duen lotura estua eta presoen senideen kondena ezkutua. Mitxelek preso sozial eta politikoen arteko aldebiko elkartasuna gogoratu zuen, eta azpimarratu sozialek euskal preso politikoei emandako babesa. Kontatu zigun Santik bizi izan zituen FIES galeria izu-ikarazko haietan euskal preso politiko bakarra sartu zutela, hura hiltzea helburu.
Donostiako Teila Fabrikan, Anselmok, Villabonako espetxeko ardogile klandestinoak, gorazarre egin zion bizipozari, espetxeari bizirauteko arma gisa, eta kide izan zuen Santiren nobleziari. Bilbiko Arrokan, Julenek eta Josuk kontatu zizkiguten Santirekin partekatutako hainbat bizipen, kontatu ezin direnak.
Iruñeko Laban, Idoiak punitibismoa eta patriarkatua lotu zituen, eta eraso matxisten kudeaketa ez punitiboen argi-itzalak azaldu zizkigun, eta gizonok egiteko ditugun etxeko lanak nabarmendu. Defendatu zuen komunitateak hartu behar duela gatazkak kudeatzeko ardura.
Bilboko Biran, Atxarte ados azaldu zen gatazkak epaitegietatik atera eta komunitatera bueltatzearekin... Baldin eta komunitatea eta geure burua eraldatzeko gai bagara: egun, “nahiago agian Auzitegi Nazionaleko epaile batek epai nazan, komunitateak baino”, bota zuen probokatzaile. Itziarrek, espetxetik audioz, azpimarratu zuen ezkerretik espetxearen gaiari heltzeko beharra, kartzela guztiak eraitsi eta gaurdanik alternatibak bultzatzeko.
Baionako Epaiskan, Lorentxa argi mintzatu zen espetxearen biolentziak presoan elikatzen duen gorrotoaz, kaleratu berritan errepidean aurkitu zuen Guardia Zibilaren kontrolaren aurka buruz joateko pultsioa gogoan. Maitek arrazoi eman zion hitzaldi osteko potean: borroka armatura batzean inori kalte egiterik ez zuela helburu, baina espetxean kartzelero jakin batzuei min egitea amestu zuela.
Espetxeak hil dituen, espetxean bizirik ehortzita dauzkaten eta espetxeari bizirauten dioten guztien alde. Denok gara txori urdinak
Trago baten bueltan, Iratik kontatu dit Txori Urdinak sartu diola lagun preso bati. Mikelek esan diola irakurketak berriz biziarazi dizkiola lotara egunkari paperean bilduta joaten zen urteak, gauetan kartzeleroek ziegetara egiten zuten bisitetako batean berean sartu eta jipoituko zuten beldurrez. Josek nabarmendu du Santik oso ondo azaltzen dituela urte askoren ondoren kaleratzearen zailtasunak.
Gasteizko Errekaleorren, Ekaitzek aitortza egin zien Salhaketa gisako elkarteei, preso baztertuenez arduratzeagatik eta ikuspuntu abolizionistak elikatzeagatik. Asierrek oroitu zuen espetxean ostiralei “Walking Dead eguna” deitzen zietela: asteburuetan espetxean medikurik ez zegoenez, farmakoen erabat menpeko zeuzkaten presoei egunekoa ordez hiru egunetarako pilula dosia batera ematen zietelako; zonbiz betetako patioaren irudia zinez zela beldurgarria dio.
Ortzaizeko Mentan, Filipek kontatu zigun nola eman zioten su segurtasun goreneko espetxeari, preso sozial eta politikoek bat eginik, eta nola zigortzen zituen bat egite haiek espetxeak. Inharrek espetxea gizarte kapitalistaren muturreko isla dela azpimarratu zuen, eta bata eraisteko bestea gainditu behar dela. Oskarrek gogoratu zuen zer babes eman zioten FIES presoek bere espetxealdian, eta nola esan zioten, Mitxelek aipatutako euskal presoa gogoan: “Ez dakigu nola irten den zuen kide hori bizirik FIES galeriatik”.
Galdera horren erantzuna Mitxelek berak eman zuen hilabete batzuk lehenago, Gasteizko estreinako aurkezpen hartan. Euskal preso horrek berak kontatu baitzion, artean biak espetxean zeudela, nola lortu zuen bizirik irtetea: “Paco Ortiz-i esker nago hemen”. Paco Ortiz, FIES presoa, kanpoan banku atrakatzailea, barruan iheslari, borrokalari, mutinzale. Giltzapean 23 urte zeramatzalarik, bere buruaz beste egin zuen. Bizirik da, ordea, hark heriotzatik salbatu zuen presoa; berriki gurutzatu du Santik espetxean, berriz ere; Txori Urdinaken alea eskuan agurtu du Puertoko aspaldiko laguna. Mitxelek Pacoren agur gutunaren amaiera irakurri zigun bere hitzartzea amaitzeko: “Hil egingo naiz. Nigatik, nire kide guztiengatik, gizaki ororen duintasunagatik; mundu aske batengatik, esna dauden pertsonez betea, eta espetxerik gabea”. Espetxerik gabea.
Espetxeak hil dituen, espetxean bizirik ehortzita dauzkaten eta espetxeari bizirauten dioten guztien alde. Denok gara txori urdinak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]