Teklak eta teklak

Lumi | NOIZ: abenduaren 2an | NON:  Atabal aretoan (Biarritz) / MIGUEL SANTOS
Lumi | NOIZ: abenduaren 2an | NON: Atabal aretoan (Biarritz) / MIGUEL SANTOS
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskararen egunaren bezperan, hiru talde euskaldun ariko dira Biarritzeko Atabal aretoan. Bisitatzeke neukan aretoa, baita Willis Drummond taldearen disko berria eta Lumi eta Orbel taldeak zuzenean entzutea ere. Horiek guztiak kolpetik egitekoen zerrendatik kentzeko baliatu dut gaualdi hotza.

Lumi izan da hiruretan lehena eta gehien harrapatu nauena ere bai. Hipnotikoa da Nahia Zubeldiak eta Manu Matthysek osatzen duten bikoaren zuzenekoa. Bi mahai, kable eta botoi festa bat da. Sakatu tekla bat, eta lortu beste geruza bat. Jarri soinu bat eta eraman abestiak beste dimentsio batera. Nik ere teklekin irakurri dut kontzertua:

1. tekla: Hasieratik erori naiz haien sarean. Uste dut elektronikaren munduan —zaku horretan sartuko ditut—, Euskal Herriko panoraman dagoen apustu serioenetakoa dela, eta ondo egin daitekeen adibide. Are, beste talde batzuen aldean ez direla geratu erdibidean. Eta nago ez dutela behar besteko sonarik lortu. Gure lagun batek esandakoak ezin hobeto laburbiltzen du: Nor ari da Iparraldera begira?

2. tekla: Kontrolatzeko duten guztia kontuan izanda, ez dira galdu momentu bakar batean ere. Ibaiaren eta itsasoaren uretan, lemari gogor heldu diote. Zarata, bai, egon da. Hala nahi zutelako. Eta nahieran eraman gaituzte urrunera ahotsaren efektuekin, edo ekarri dizkigute oroimenak doinu herrikoiagoekin.

3. tekla: Mahaietatik apenas altxatu ditzakete eskuak lumitarrek. Lekuan bertan iltzaturik behar dute giroak ihes egin ez diezaien. Hala ere, ezin diote dantzari eutsi, xumea bada ere. Eta zer nahi duzue esatea, niri gehiago betetzen nau Nahia belarria mahaira itsasita ikusteak, haren bibrazioak sentitu nahi balitu bezala, oholtzan gora eta behera dabilen abeslari bat baino. Esan nahi dut batzuetan gutxirekin ere betetzen dela, eta lortzen duen eztanda-efektua handiagoa izan daitekeela.
Lau, bost eta ehunka tekla ukitu dituzte, pentsatzeko eman didatenak. Baina labur, atzetik etorri direlako Orbel eta Willis Drummond. Bi hitz hauei ere bai. Orbel sorpresa izan da, ez nituen ezagutzen eta haien eszenak ez du dezepzionatzen. Willisen zuzenekoez, zer esan?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Eguneraketa berriak daude