Biribil bezain zorrotz

  • Abenduaren 18an Nafarroa Arena euskararen erresonantzia kutxa bihurtu zuten 13.300 bertsozalek. Finala lehenengoz Nafarroan jokatzeaz gain, historiko bihurtu du finalisten osaerak, lehen aldiz hiru emakume aritu baitira kantuan, eta 55 urteren ondoren, nafar bat (edo herritartasuna ulertzeko moduaren arabera bi, Colina azken urteetan Iruñean bizi baita) pasatu delako finalera. Maialen Lujanbio zeukaten zain bertan, eta txapelketari zuzenean ekiten dionak ez duela txapelik janzten dioen estatistika hautsi zuen, hirugarrena eskuratuz. Amets Arzallusekin aritu zen buruz buru, eta orduantxe lehertu zen edukiz eta hizkuntzaren akrobaziaz ederra izan zen egun osoko saioa.

Argazkia: Dani Blanco.

2022ko abenduaren 22an

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi. Ordena horretan ezarri ditu historiaren orrian puntuazio taulak, baina publiko bakoitzak bere gustuen arabera intentsitate handiagoz gogoratuko du bertsolari hauetako bata edo bestea, 2022ko final historikoaz pentsatzen hasten denean. Buruz buruko
bi izenak esan aurretik ere, bati eta besteari galdetuta belarri adina aburu entzun zitezkeen; Lujanbioren izena zen errepikatuena, baina hortik aurrera dena zabalik zegoenaren sentsazioa zeukan entzuleak. Biharamunez finaleko puntuazio taulari erreparatuta, bi puntu eta erdiko aldea soilik atera zion Arzallusek hirugarren geratu zen Mendiluzeri, alajaina.

Puntuei erreparatuta atera daitekeen beste ondorio bat da, bakarkako gaietan jokatzen dela gehien txapelketa. Izan ere, bertsolari guztiek batek salbu, beren puntuaziorik altuena bakarkakoan atera dute. Ezetz asmatu nor den hamarreko txikian bakarkakoan baino puntu gehiago lortu zituena? Beñat Gaztelumendi. Bertsolari bakoitzari buruzko estereotipoek bestelakorik pentsatzeko bide eman badizute, agian ordua da estereotipoak astintzeko.

Egungo gaiak

Bada dioenik bertsolariak “komunitatearen ahotsa” direla, eta txapelketa nagusia zilegitasun edo aitortza kontua ere badela, nor izendatzen duen bertsozaleen komunitateak ordezkari sinboliko. Niri bertsolariak herriaren sabeliztun begitantzen zaizkit, eta bertso saioa konstelazio familiar bat iruditzen zait: hor ateratzen dira guztion aurrera eta egunerokoan bizi ditugun gaiei, egoerei, jarrerei, kontraesanei, pentsamenduei, sentimenduei... jartzen diete ahotsa. Bertsolari batek kantatu duenak ez dizula zuri ezer esan? Lasai, publikoan jende asko egongo da bertso horiekin guztiz identifikatua sentitu dena eta izugarri baloratu dituena. Beste bertsolari horren diskurtsoa kamutsa iruditu zaiola halako adituri? Agian niri zorrotzena irudituko zitzaidan, bertsolariak bere burua kokatu duen egoera horretan dagoenak baitaki ondoen zer sentitzen eta pentsatzen den halakoetan... Bertsolarien lanari begira entzuten ditugu saioak, eta bertsolariez ari bagina bezala komentatzen ditugu ondokoarekin bertsoaldiak: baina ez ote du gehiago gutaz hitz egiten bertso bakoitza perzibitzeko dugun moduak? Biribil azaldu zuen Nerea Ibarzabalek zazpi orduz eserita bertsoak entzuten aritzearen balioa:

“erretako mundu honek
sarri saltzen digu kea
guztia denean bortxa,
presa ta diru-trukea
ekintza iraultzaile bat
da elkarri entzutea”.

Lau (oraingo txapelketaren kasuan bost) urtez behingo konstelazio familiar nagusian ikusten da zein gai dauden pilpilean gizartean, zein ideia eta diskurtsok duten indarra, nondik eta nola hitz egiteko moduak duten zilegitasuna gure komunitatean une bakoitzean, zein ezaugarri dituzten garaian garai publikoaren aurrean karisma dutenek... Problematiken artean genero eta sexu aniztasuna, euskararen egoera, migrazioa, desberdintasun sozialak eta indarkeria matxista nabarmendu dira aurten. Gai horiei heldu zien Maialen Lujanbiok bere bakarkako bi gaietan, eta lan horiek dira puntuaziorik altuena lortu dutenak saioko bertsoaldi guztien artean: besteren etxeak garbitzen zituen emakume etorkinaren larrutik kantatu zuenean 214,5 puntu lortu zituen eta gai horietako asko josiz krisi orokorrari kantatu zion bakarkakoan 209,5 puntu eskuratu zituen. Puntuatuena izan zen hirugarren bertsoaldia Alaia Martinena izan zen: 207,5 puntu lortu zituen emakume batekin sexu jolasean aritu zen lehena aldia deskribatu zuenean eta laugarren bertsoaldi puntuatuena, berriz, Amets Arzallusena izan zen, alaba transexualaren aitaren bidea hartuta ondu zuen lanean 203 puntu eskuratu zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Iruñeko finala eta borroka ederren ordua

Txapeldunaren azken agurra bularrean kolpeka, bertsozalea bakarrik doa kotxera bidean. Sentsazio arraroak, berriak ditu eztarrian korapilatuta. Atea ixtearekin bat, orain bai, orain lasai askatuko du negarra.


Maialen Lujanbio Zugasti
“Aurten ez nuen baitezpada txapela irabazteko derrigortasun edo anbizioa sentitzen”

Euskal Herriko txapela lortu du hirugarrenez Maialen Lujanbiok abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu zen bertso finalean. Aldaketaz beteriko finala aipatu du jada txapelketako beterano denak, bai taldearen konposizio, bere sentsazio pertsonal eta lekuarengatik... [+]


2022-12-19 | Eli Pagola
Alaia Martin Etxebeste
“Ilusio handia nuen eta leku egin diot emozio horri”

Ezin ekidin Nafarroa Arena BEC-ekin alderatzea. Publikoa otzanago antzeman da, olatuak ez dira berehala altxa eta burrunbatik ere, amaiera arte, gutxi. Behin lehertutakoan, ordea, uhin expantsiboa hedatu da plazan. Egun lantsua izan dela nabarmendu dute eguneko protagonistek... [+]


2022-12-18 | Estitxu Eizagirre
Buruz burukoan lehertu dute saioa bi txapeldunek eta lehengo burutik txapela

Goizeko eta arratsaldeko saioetan zortzi finalistak aritu ostean, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio pasatu dira buruz burukora. Saioa buruz burukoan lehertu da, eta bi txapeldunek lazo gorriz biribildutako saioaren ostean... Maialen Lujanbio Zugasti da berriz ere txapelduna. [+]


2022-12-18 | Estitxu Eizagirre
Arratsaldeko saioan sutan jarri da eltzea eta Arzallus eta Lujanbio buruz burukora

Goizeko saioaren ostean, eguerdia hankak luzatzeko eta  indarrak hartzeko baliatu dute entzuleek. Bati eta besteari entzunaz, buruz bururako izen ugari jasoko ditu galdetzen duenak, eta Ametsek bi bider botatako "parte" hitzen interpretazio anitzak ere bai... [+]


2022-12-18 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA
Finaleko flashak

Hona egun osoan zehar Dani Blancok harrapatu dituen hainbat momentu:


2022-12-18 | ARGIA
Puntu erantzun guztiak

Hona Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean goizeko saioan kantatu dituzten puntu-erantzun guztiak.


2022-12-18 | Estitxu Eizagirre
Entzuleen irribarre konplizearekin bukatu da goizeko saioa

Iruñea bertsoaren hiriburu bihurtu da egun oso batez. Lehen aldiz bertan aritu dira jokatzen Txapelketa Nagusiko finala. Maialen Lujanbiok bere txapeldungoa jokatu du honako bertsolariekin: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzalllus, Beñat Gaztelumendi, Joanes... [+]


2022-12-16 | Bertsoa.eus
Ikusi Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala zuzenean

Orain dela hiru hilabete abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia eta gaur amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan. Ibilbide honetan finalean abesteko txartela honako bertsolari hauek lortu dute: Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia,... [+]


2022-12-15 | ARGIA
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerek badituzte irabazleak

BTN bideo-podkastean martxan jarri genuen #BTNaturala lehiaketa Nafarroa Arenako finalerako sarrerak eskuratzeko. Astero legez, jogurta janez sare sozialetara argazkiak igotzea zen gakoa, oraingoan, jogurta beste zerbaitekin nahastuta janez. Bi aste hauetan argazki... [+]


2022-12-13 | Estitxu Eizagirre
Zortzi finalistak kantxari zeharka begira

Nafarroa Arenan elkartu dira gaur zortzi finalistak, abenduaren 18rako motorrak berotzeko. Lehen aldiz Iruñean egingo den Txapelketa Nagusiko finala handia izango da: 13.000 ikusle elkartuko dira, nazioartetik 30 gonbidatu izango dira eta 350 lagun arituko dira antolaketa... [+]


2022-12-12 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Bertso finala


Eguneraketa berriak daude