Zorioneko nortasuna

Esku bat zabaldu zaigu aurten euskaldunoi iragan urrunetik, eta bozkarioz hartu dugu, sorioneku irakurri dugun tokian geure nortasuna ikusi dugulako. Berton ginen, beraz, duela bi mila urte eta lehenagotik ere, pentsatu dugu. Arkeologia eta Hizkuntzalaritza lagungarri gertatu dira euskaldunon komunitatearen iragan urrun hori argitzeko, eta horrela jakin dugu Kristo aurretiko I. mendean, erromatarren legioen lehen erasoak baskoien eremuetara luzatu zirenean, ager vasconum izenez deitu zuten lurraldeko biztanleek bazutela beren hizkuntza, proto-euskara, eta idatzi egiten zutela alfabeto propio egokituan, zeinutegi iberiarra fonetika propiorako moldatuz osatua.

Berehala zubi luze bat marraztu dugu iruditegi kolektiboan, Irulegiko baskoien herritxo hartako etxe-atari batean ikusi dugu eskegita brontzezko eskua, zoriona opatuz, eta gure gabon-bezpera hauetaraino dakargu zorion beraren partaide garen ustean. Eta une horretantxe sortzen zaigu, ezinbestean, galdera: nola heldu da, milaka urtetako bide malkartsu horretan, mezu pozgarri hori gure gaurko euskal komunitate honetara?

Historiari esker dakigu Irulegiko gure herritxoari erromatarren armadak eraso ziola Sertorioren guda deituan, eta etxeak suntsitu eta erre egin zituztela. Era horretan ezarri zen pax romana baskoien lurraldeetan. Ordutik aurrera, atzerriko armaden inbasioak zerrenda luzean erregistratzen dira: herrialde germaniarrekoak, arabiarrak, frankoak, britaniarrak, normandiarrak, gaztelauak, naziak, espainiarrak… Baina gure herriaren historia kolonizatzaileek beraiek idatzi digute orain arte, matxinatuen nortasuna ilunduz: nortzuk ziren V. mendeko bagauda matxinatu haiek? Nortzuk eta nola borrokatu ziren frankoen aurka? Nola eta zergatik erraztu zuten ahaide nagusien guda deituek geroko Gaztelaren nagusitasuna eta inbasioa? Zer zegoen benetan XVI. mendean Espainiako zein Frantziako koroek Euskal Herrian antolatu zuten  sorgin ehizaren atzean?

"Historia zientzia bada, Euskal Herritik bertatik landu behar dugu, euskal komunitatea denean zientzia horren objektu zein subjektu nagusi"

Historia zientzia bada, Euskal Herritik bertatik landu behar dugu zientzia hau, euskal komunitatea denean zientzia horren objektu zein subjektu nagusi. Ezingo dugu bestela bi mila urteko zulo beltz horretan argirik egin.

Beste horrenbeste gertatzen zaigu Soziologiaren eta Soziolinguistikaren ataletan. Gaztelerak eta frantsesak gaurko Euskal Herrian duten nagusitasuna ulertzeko, hizkuntza propiotik elebitasun deitu duten fasera eta hortik hizkuntza propioaren ordezkatzera eta galerara daraman bidea modu zientifikoan ezagutu eta iraultzeko, ezinbestekoa zaigu Soziolinguistika zientifikoaren diskurtsoa lehenestea gaurko fabulazio ofizial asimilazionistaren ordez.

Kulturaren Soziologiatik ikasi behar dugu euskal kulturak bizitzeko behar duen Kultur Polisistema nola osatu behar dugun, nola antolatu, euskara ardatz hartuta, gure hezkuntza, komunikazio-sistemak, lan-mundua, administrazioa eta politika, artea, aisialdia, kirola… Gure nazio propioa bere aniztasun eta konplexutasun osoan, gaurko mundu honetan.

Zientzia Politikoa ere behar dugu euskaldunok, ez sinisteko lehendakari baten fabula, hark dioenean “independentzia XIX. mendekoa dela eta ez gaurkoa”. Datu zientifikoek argi adierazten baitigute, adibidez, 1975. urtetik 2022. honetara 49 estatu independente sortu direla, eta horietako bost, XXI. mende honetan. Orain bertan badirela estatu osatzeko bidean Europako zenbait herri gure antzekoak.

Gure zorioneko euskal nortasunak gorde dizkigu euskara eta euskal komunitatea azken bi mila urteetan, eta zientziak zabalduko digu euskal naziogintzarako bidea hemendik aurrera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-02 | Ximun Fuchs
Nora (eta nola)

Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Eguneraketa berriak daude