“Egungo arte galeriak Instagram-en eta Tik Tok-en daude”

  • Raisa Alava Robina (1990, Zuhatza) ilustratzailearena da 2023ko Frantziako Tourreko kartela. Lan ikusgarri bezain ikusezina da berea, beste askorena bezala. Jakin-minaren saguak eraman gaitu aiararraren zuloetan klik egitera. Ikusleen buruetan klak egitea bilatzen du bere prentsa, liburu, diskografia ekoiztetxe eta kartelgintzako sormen lanekin. 

Raisa Alava Robina. Argazkia: Aimar Gutierrez (Aiaraldea)

Apurtzailea da 2023ko Frantziako Tourreko kartela. Zerekin nahi zenuen hautsi?
Aspergarria ez izatea eta irudiak iradokitzea nahi nuen, horregatik, alaitasuna eta mugimendua eman dizkiot. "Super diseinu grafikoa" baino, marrazkia ikustea nahi nuen. Tourreko giroa ez da sekula kartelean islatu, eta bizitasun hori transmititu nahi nuen.

Hasiera batean irudiko eguzkia gorria zen, baina sariduna nintzela esatean moldaketa txiki batzuk eskatu zizkidaten; batik bat Guggenheimen irudia gehitzeko. Dena den, asko errespetatu dute nire lana, eta pozik nago.

Tourrekoa da zure irudi izarra, baina ez da nazioartean egindako lan bakarra.
New York Times, The New Yorker, Time Out, HBO, El País, El Salto, Pikara Magazine... Askorentzat egin dut lan, baita bezero txikientzat ere. Euskal Irudigileen Elkarteak egiten duen lana garrantzitsua da horretarako, 100 pertsona baino gehiago baikaude hor. Sare lana funtsezkoa da, gure lana oso bakartia baita. Balio digu elkartasuna sentitzeko eta ikusteko ez garela etxean bakarrik gaudela marrazten dugun frikiak. [Jorge] Oteiza ez da existitzen den euskal artista bakarra.

Euskal ilustratzaileen markak oharkabean pasatzen dira?
Bai. Nire ustez, instituzioetako zuloaren ondorio da. Museoetan ikusten ditugun artistak hilda daude, edo atzerritarrak dira. Zergatik ez dira baloratzen, aitortzen edo erakusten Euskal Herriko artistak? Guggenheimen ere hori gertatzen da. 

Nazioarteko fokupeak ate berriak irekiko dizkizula uste duzu?
Ez dut uste bizitza asko aldatuko zaidanik. Kalean jende askok geratu nauela zoriontzeko, asko poztu naiz, baina orain arte bezala jarraitzea espero dut. 

Garai batean artea museoetan eta galerietan zegoen. Gaur egun, non?
Instagram-en, Internet-en, edota Tik Tok-en. Egungo galeriak aipaturiko sare horietan daude oro har. Badira gauza ikaragarriak egiteko erremintak dituzten umeak ere! Nire eguneroko lanabesak Youtube-n ikasi ditut, eta ezagutza komunitario hori ederra da. "Titulitis" deritzonak dagoeneko ez du zentzurik.

Arkatzen gisan, begirada eta punta zorrotz. Marrazkitik harago, zer bilatzen duzu zure lanekin?
Nire interesa marrazkian dago, eta pisu zein lanketa guztia bertan jarri ohi dudala esango nuke. Irudia konplexutzea  gustatzen zait, eta fluor koloreak sartzea ere bai. Bakoitzak bere “eskua” eta estiloa ditu. Nik, adibidez, gogoko dut gorputzaren azala berdea izatea, edo ez jakitea pertsonaren generoa. Neska edo mutil argal eta proportzionatuak ez ditut maite, gorputzak desegitea eta interesa marrazkian egotea baizik. Bizitzan bezala, aniztasuna bilatzen dudala esango nuke.

32 urterekin, zortzi urte daramatzazu ilustrazio bizietatik biziz… Lehengo Raisa Alava eta egungoaren artean bada alderik?
Bai, profesionalizazioa. Orain ideiak eta emaitzak azkarrago datozkit burura. Nik Arte Ederrak ikasi nituen, eta masterra egin gero. Gogoan dut oraindik ere irakasleak esaten zidana: “Zu artista zara, super purua, eta ilustrazio eta komikiak umeentzat dira…”, ahots hori isildu zait. Jada berdin zait. Heldutu naiz, gustatzen zaidana hau da, eta  neure buruarekin lasai nago.
Ilustratzaile gisa bizitzeko oso azkarra izan behar zara: prentsarako bi egunetan sortu behar dituzu ilustrazioak (zirriborroa bidali, onartu eta landu; ez du gehiagorako ematen denborak). Hortaz, ideiak azkar etorri behar zaizkizu; eta gaiak sarri ez dira samurrak. Uneotan prentsan, liburuekin, disko portadekin eta kartelekin ari naiz lanean.

Gaurko ogia, biharko gosea. Ezinegona sortzen du horrek?
Bai. Horretara ohituta gaude, ordea. Oso lan bakartia da gurea. Hilabete batzuetan gainezka gaude, beste batzuetan ez.  Lan bat enkargatzen didaten aldiro pentsatzen dut: zergatik idatzi ote didate niri? Non ikusi ote dituzte nire lanak? Gure lanaren alde politena bihar zein proposamenekin lan egingo dugun ez jakitea da; bestela zenbait gai edo ideia ez genituzke landuko eta. Prentsan gaiekin zorrotzak dira, marrazkiak gauza jakina transmititu behar baitu. Baina beste batzuetan proposamenetarako libre gaude, eta hori ere oso polita da. 

Tourraren backstage-a

Kolaborazio asko egindako ilustratzailea da Raisa Alava. Besteak beste, The New York Times egunkarirako zein Pikara Magazine aldizkarirako egin izan ditu lanak, eta orain, txirrindularitza zalea izan gabe ere, goi-mailako txapelketa ospetsuenari jarriko dio irudia: "Onartu behar dut ez naizela txirrindularitza zalea, eta, beraz, niretzat ez da ametsa izan Frantziako Tourreko kartela egitea. Poza bai: sekulakoa izango da nire irudi bat Bilbon horrenbeste euskarritan eta hain handian ikustea. Bultzada ekonomikoa handia da, baina badakit, bizitzan behin baino ez zaidala gertatuko. Uztailean jakin nuen Frantziako Tourreko kartel lehiaketa irabazi nuela, eta ordutik ezin izan dut urrira arte ezer esan, ezta marrazkia inori erakutsi edo bidali ere."

 


Azkenak
2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


“Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik”

Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]


Yemenen 68 hildako eragin ditu AEBen bonbardaketa batek

Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.


Igor Peñalver (ELA Volkswagen): “Jarritako garraiatzaileekin osasun arazoak sor daitezke”

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


Argindarra itzuli da Euskal Herriko lekurik gehienetara, baina normaltasunera itzultzeko “orduak edo egunak” beharko dira

Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra lurraldearen %25era eta %10era iritsi da.

Sare elektrikoa erabat erori da... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


Iparretarrak taldeko militanteen omenezko margolana aurkeztu dute Baigorrin

Felipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


Mikel Gardoki omendu dute, haren erailketaren 50. urteurrenean: «Egia jakiteko garaia da»

50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.


Eguneraketa berriak daude