Euskalwashing

Paula Estévez

Euskaraldia bukatzear da lerro hauek idazten ditudan orduan, oraindik bukaera argazkiak eskas dira. Ez da dudarik ederrak izanen direla, besta handi batean hartutakoen antzekoak.

Bizkitartean, artoski irakurri ditut, hemen edo beste zenbait agerkaritan, ni baino adituagoak direnek idatzi lerro, erran dezagun, minduak, EAE edo Nafarroan iragandakoez. Aitortu behar da, bestalde honetan ere, Euskaraldiaren edizio hau sentsazio gazi gozoarekin bukatzen dela.

Beste aldietan bezala, txapa jantzi da, konbikzioz, eta euskararen alde den edozein gauza, ezdeusena ala potoloena, denak baitira baliotsu. Alta, aurreko horien gisa, Euskaraldiaren ondotik pasa garelako sentsazioa partekatzen dut. Hala diot, ororen buru ez baita iragarritako lurrikara gertatu, euskararen aldekotasuna handituz omen doan lekuan.

Edizio honetan, agerian egon dira instituzioak, aurrekoetan baino anitzez gehiago. Eta iparraldean behintzat, ez da instituzio horien partetik ezohiko ezer gutxi agertu, inbertsio eta komunikazio ariketatik haratago. Erran nahi dut instituzionalki ez dela izan berritasunik, suzko efetua eraginen zuenik. Adibidez, epe ertaineko engaiamendu batetik harago, ekintza konkretu bat markatuko zuena norabide aldaketa: berri on bat, zerbitzu bat edo besteren euskalduntze masiboaren urratsa, baliabide edo egitasmo bereziren baten martxan ematea, erabaki bat, gaiarekin hurbiltasun eta inplikazio gehiago konkretizatzekoa.

Iparraldean ez da egon euskalduntze masiborik, ez alfabetatzerik, ez ofizializatzerik, ez neurri egokirik. Transmisioaren problematikari ez zaio itzulirik eman

Alta, bazen egiteko, frenteak ez dira eskas. Euskalgintza leher egiten ari da, hatsanturik; ez da asterik pasatzen herri mugimenduko egituretarik batek dituen arazoez entzun gabe: AEK-ko langileen baldintza eta sariak, Uda Lekuren ezintasuna, Hiriburuko haurren berogailu arazoak, azterketen erdaltasun eternala, komunikabideen urritasuna. Euskara biluzik da.

Agian Euskaraldiaren baitako edo euskararen eguneko berri ona izan zitekeen arlo horietatik baten arazoari aterabide duin eta iraunkorra ematea. Sinesgarriagoak izateko doia. Ekimen puntualetatik harago joan zitekeen.

Alabaina, ordu hauetan, oraindik ez da halakorik gertatu. Bazitekeen ausardia gehiago ukaitea egituren partetik. Kausitu ala ez, herriaren gain den kontu bat egon da.

Ondorioz, herri eta egituren arteko komunioa izan behar zena euskararen probetxu, epela izan da. Agian, euskarak arazo gehiegi dituelako, bestelako urgentziak dituelako eta ezin baita burua denetan ukan. Agian hizkuntz politika publikoa urtez urte eskasa gertatzen delako, bilanak zuritzearekin akituak garelako eta betebeharra herriaren gain uzten dutela ikusteaz nekatuak garelako. Kontua beti delako militantziaren gain.

Euskararen instituzionalizazio prozesuaren kontra ez da deus erraten ahal partikulazki, ororen buru urteetako aldarrikapenen emaitza delako.

Haatik, bada pundu bat, begi bistakoa gertatzen dena, entzuten ez dena, nahiago dena ez aipatu: iparraldean ez da egon euskalduntze masiborik, ez alfabetatzerik, ez ofizializatzerik, ez neurri egokirik. Transmisioaren problematikari ez zaio itzulirik eman, ez da hizkuntzaren aldeko iraultzarik gertatu. Gero eta gutxiagok daki, dentsitate txikiagoan, auskalo zein gaitasun edo erosotasun mailarekin. Errealista ote da, baldintza horietan, gehiago eta gehiagorekin egitea eskatzea, hiztun osoen kopurua segurtatua ez denean? Pertinentea ote da jokatzea transmisioaren kontua konpondua balitz bezala? Dena banakoen borondate kontua balitz bezala?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude