Ahultasunaren hiltzailea

yURI a
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
'Antigone, edo ezetzaren beharra'. NOIZ: abenduaren 4an. NON: Sarobe antzokia (Urnieta). GIDOIA: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa. SORKUNTZA: Horman Poster. AKTOREAK: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro, Jon Ander Urresti. ZUZENDARIA: Igor de Quadra

Zenbateko pisua du boterearen erantzukizunak? Nork eta zergatik  hartzen ditu herri xeheari eragiten dioten erabakiak? Nola idazten dira ordena soziala finkatzen duten legeak? Noiz hartzen ditugu gure kontrara doazen jarrera eta bideak? Noiz arte? Sozialki baztertuak izateko eta legalki zigortuak izateko beldurrarekin bizi gara. Onartzearen edo ez onartzearen langan, obedientzia eta desobedientziaren arteko talkan.

Egungo eztabaida bat dirudi eta bada, Horman Poster kolektiboak Antigone, ezetzaren beharra antzezlanarekin ekarri duena. Jatorriak, ordea, 2.500 urte ditu. Greziako antzerki klasikoan jarri dute hazia, bertako mitologiako Antigone eta bere familiaren historia kontatuz: Polinizes hilda dago erregearen aurka borroka egiteagatik eta bere arreba Antigonek duintasunez ehortzi nahi du, Creonte boteredunaren ezezkoaren aurrean. Ismenek, ahizpak, Estatuarekiko leialtasuna eta etikaren artean aukeratu behar du, herritar onaren edo herritar txarraren artean. Antzerkiaren historian bertsio gehien izan dituen antzezlana da, euskaraz eta 2022an ere zentzua hartu duena. Une batean, egun existitzen diren muga, lege edo aldarrikapenak aipatzen dituzte, eta bestela botereaz, legeaz, debekuez, mugez eta ausardiaz, desobedientziaz, arriskuaz eta duintasunaz aritzen dira. Eta traizioaz. Nor da traidorea?

Gaia bezain interesgarria dute kontatzeko modua. Objektu berberen erabilera anitza, ordena eta desordena literalki eszenografian. Erritmo eta hizkera desberdinak lehengoaz eta oraingoaz hitz egiteko. Gorputzak eta gorpuzkerak. Eta koloreak: Greziara zuzenean garamatzan zuriaren presentzia eta gorriaren kontrastea, indarra, kemena eta ahultasuna nahasten dituena. Bizitza eta heriotza bat eginda, kontrastean. Antigoneren esentzia dauka antzezlanak: ausarta eta desobedentea. Erabat garaikidea da eta irudiak indar handia duena. 2021. urtean Donostia Antzerki Saria jaso zuen antzezlanak.

Obra hau tragedia bat denez, garbi dugu pertsonaiek ezingo dutela patuaren aurka egin. Bakoitzak, ordea, erresistentzia egingo du sinesten duen hori defendatu nahian, baina galtzailerik egongo dela argi dago. Kontua da, zenbat modu dauden hiltzeko, bihotzak taupaka jarraitu arren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


Eguneraketa berriak daude