Zeruko Argian, ARGIAn, Punto y Horan eta Eginen aritua, Felix Likinianoren biografia eta Hilerriko jolasak eleberria idatzi zituen, besteak beste.
Pilar Iparragirre Lazkano (Idiazabal, 1952) kazetari eta idazlea hil da. Zeruko Argian aritu zen, Eta baita haren ondorengotza jaso zuen ARGIAn ere. Egin egunkarian eta Punto y hora aldizkarian egin zuen lan, halaber. "Euskal kazetaritzan puntako izena", Xabier Mendiguren editorearen hitzetan, eta "euskal emakume kazetarien aitzindaria", Gara egunkariko Amaia Ereñagaren hitzetan.
Literaturazale porrokatua, 1988an Elkar argitaletxeak argitaratutako Hilerriko jolasak eleberria idatzi zuen, eta 1994an Felix Likiniano. Ezina ekinez egina (Txalaparta) biografia. Egin egunkariko Politika eta Iritzi sailetan aritu zen, Baltasar Garzón epailearen aginduz Guardia Zibilak egunkaria 1998an indarrez itxi zuen arte. 1998an, era berean, Deportación. El mal menor (Txalaparta) saiakera argitaratu zuen. Beste lan batzuk ere egin zituen. Esaterako, haur literaturako zenbait liburu itzuli zituen 80ko hamarkadan.
Ordutik aurrera askotariko elkarrizketak eta liburu kritikak idatzi zituen ARGIAn, besteak beste. Helbide honetan irakur daitezke. Sortzez goierritarra, Donostiako Parte Zaharrean bizi zen Iparragirre, auzoarekin harreman handia zuen eta bertako egitasmo askotan hartu zuen parte. “Auzoaren irudiaren parte bat zen”, Irutxuloko Hitzak jaso dituen Joseba Álvarez auzokidearen hitzetan. Iparragirreren argazki gutxi dago interneten. Bere heriotzaren berri emateko zabaldu den argazkia Parte Zaharreko auzokide eta lagun Jonpa Albisuren omenezko egitasmo bati babesa adierazteko egin zuen.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.
Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du.
Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.
Karlos Zurutuza (Donostia, 1971), kazetari ezaguna da ARGIAko irakurlearentzat, elkarrizketa eta erreportaje ugari egin baititu aldizkari honetan. Atzerriko gatazka guneetako bizipenak ekarri ohi ditu berarekin: Kurdistan, Balutxistan, Iran... hamaika leku landu ditu, batez ere... [+]
Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.
"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.
Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere... [+]