Jendartean eta osasunean eraldaketa eragiteko desiraz, emakume talde batek urtebete darama elkartzen, eta Estereotipak elkartea sortu dute berriki. Osasun mentala generoaren estereotipoekin lotzeko praktika baztertu nahi dute. Mireia Alduncin Zamora bertako kidea da. Psikologia ikasketetan “gabezia ugari” identifikatu zituen gai honen inguruan, eta orain, “eraldaketa” bultzatu arazteko prest dago.
Estereotipak. Nola heldu zara horra?
Ibilbide profesionalaren lehen urratsetan nahiko bakarrik sentitu nintzen. Zorte onez, hainbat kidek babestu izan naute nire jardun ereduan, terapia gidatzeko eta jarduteko moduan, alegia, eta ildo beretik segitzeko animatzen ninduten. Onespena nuen arren, eraldaketa sistematikoak gauzatzea zaila da bakarrik egonda. Whatsapp talde batera gonbidapen bat heldu zitzaidan: bi emakumek osasun mentala eta emakumearen artean hitz egiteko espazio bat zabaldu nahi zutela zioen, eta bertaratu egin nintzen. Hainbat emakume elkartu ginen eta aurrera segitzeko nahia nabarmendu zen. Beraz, elkartzen segitu genuen eta elkarteari forma ematen hasi ginen.
Zer hutsune betetzera dator Estereotipak?
Genero estereotipoak oraindik ere oso presente daude egunerokoan, oso umetatik, gainera. Eta helduarora iritsi ostean ere, ez dira desagertzen, zoritxarrez. Zer esanik ez osasun mentalaren alorrean. Oso errotuta daude. Egia da jende asko dabilela lanean gaiaren inguruan, baina ez dago Euskal Herri mailako elkarterik. Beraz, antolatzea erabaki genuen lehen batzarretik. Buru osasun feministaz hitz egin, gogoetatu eta aldarrikapenak egiteko hutsunea betetzera gatoz, indartsu.
Bestalde, sexologia ere ikasi nuen, eta karrera amaierako egitasmoa hilekoaren zikloaren inguruan egin nuen. Eta hilekoa duten gorputzak ziklikoak direla erdi-erdian jarri dugu elkartean. Gure zikloak sentitu eta entzun behar ditugu. Pertsona bakoitzaren errealitatea errespetatuz jardun behar dugula uste dugu, bestela oso egoera larriak sortu ditzakegu, ohartu ere egin gabe, ezjakintasunetik. Kontuz horrekin!
Zein da zuen bide orria?
Urte bateko ibilbidea besterik ez dugu. Oso ttipiak gara, baina oso argi dugu kanpoko eta barruko lanak egin behar ditugula. Barne lan handia egin dugu orain arte. Bilera asko elkarteari forma emateko, baina bereziki taldeari forma emateko. Gogoeta ugari egin ditugu, galdera asko erantzuten saiatu gara. Eta bigarren urratsa kalera ateratzea izan da. Buru osasun feminista aldarrikatu eta lantzeko tailerrak eskaintzen hasi gara, adibidez. Izan ere, guk ez dugu emakumeen osasun mentala landu nahi, baizik eta osasun mentala feminismotik. Oso ezberdina da. Emakumean zentratu nahi dugu, ikuspegi feministarekin. Hori da aldarrikatzen duguna. Momentuz emakumeari bideraturik gaude, ez dugu gizonekin lan egiten, baina haiekin eta haietaz ere hitz egin behar dugu.
Nola ikusten dugu egoera? Nola dugu buru osasuna?
Osasun mentala, gezurra badirudi ere, une on batean dago historikoki. Geroz eta jende gehiagok adierazten du terapiaren beharra edo terapian dagoela, eta hori aurrera urrats garrantzitsua da. Terapiari aitortza egitea osasun mentalaren aldekoa da.
Emakume asko ikusten ditut kontsultan, eta bakarrik daudela sentitzen dute hasieran. Gertatzen zaien “hori” haiei bakarrik gertatzen zaielakoan. Baina ez dela hala azaltzea da nire helburuetako bat. Osasun mentala ere politizatzea garrantzitsua da.
Emakumea eta karga neuronala asko aipatzen da orain.
Bai, eta mahaigaineratu behar dugu. Historikoki emakumeoi gertatzen zaizkigun hainbat kontu eta arazo biologikotzat hartuak eta tratatuak izan dira. Sintomatologia ugari sexu-generoari lotu izan zaizkio, eta ez da horrela. Zorionez, gauzak aldatzen hasi gara. Emakumeei gertatzen ari zaiena ez da kasualitatea eta ez da biologikoa. Ulerkera hori, iruzur inposatu hori, aldatu behar dugu. Eta bai, hor karga neuronala dago, besteak beste.
Gainera, buruko osasuna bigarren plano batean utzi izan da beti. Aldiz, edozein zauri edo min fisiko oso azkar sendatu edo artatzeko ohitura dugu.
Emakumeak dituen ezaugarri asko gaitasun gisa ulertuak izan dira. Bi gauza batera egitearena, adibidez, eta hori ez da broma. Baina gaitasun horiek erantzukizun bilakatzen dira, eta, beraz, karga. Gainera, hori konpontzeko ardura modu pertsonalean bideratu izan da. Eta ez, hori kolektiboa da, gizartearen ardura. Jendartean dago. Ez da indibiduala, politikoa baizik. Eta Estereotipak elkartean bide horretan dihardugu.
Nazioartean aliaturik baduzue?
Geurea bezalakorik bere horretan ez, baina gaia mahai gainean dago. Mugimendu feministan, adibidez, eta Elkar Laguntzarako taldeetan. Badago ere Orgullo Loco (Harrotasun Eroa) izeneko mugimendua. Denengana gerturatu nahiko genituzke horiek eta, bide batez, baita taldea zabaldu ere. Edonor izan daiteke bertako kide, ez da osasungintzan aritu behar derrigorrez. Azken batean, jendartearen errealitatea eta aniztasuna ere islatu nahi ditugu elkartearen egunerokoan. Horrek aberastuko du gure jarduna, dudarik gabe.
"Nik medikuntza ikasi nahi nuen, baina irakasle batek, agian bere borondate onenarekin, ezetz esan zidan, hobe nuela erizaintza ikasi, oso sentibera nintzela argudiatuta. Sekulako kolpea izan zen niretzat. Ez nuen ulertu zergatik. Eta gerora ulertu dut: genero estereotipoak. Halaber, egoera zaurgarri batean nengoen, eta ez nuen eskurik sentitu. Hortik, Haur Hezkuntza ikastea erabaki nuen, haserretik, frustraziotik eta minetik. Beste haurrei berdina ez gertatzea nuen helburu. Baina, azkenean, nirea psikologiaren bidea dela jabetu nintzen. Eta egun, terapeuta feminista naiz".
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.
Min batzuk kokatzen eta garenarekin askeago bizitzen lagundu digu askori terapiara joateak. Baina, jende politizatua izanda, zalantzak ere piztu dizkigu maiz, kontraesanak. Kezka horiek beste askorenak ere bazirela ohartu nintzen Ismael Cerónen Psicoterapia queer... [+]
Gehiago hitz egiten dugu orain buruko osasunaz, ongizate psikologikoaz, eta horrek gure bizitza-kalitatean duen eraginaz. Poztekoa da, gaia armairutik ateratzeko lagungarria delako, mina denok (eta ez bakar batzuek) dugula erakutsita ondoeza normalizatu egiten delako, eta buruko... [+]
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka, jakin nahi izan dugu zein den pandemiak eskoletan utzi duen... [+]
Iragan udan, neurosiaren prebentzioari buruzko ikastaroa eskaini nuen Hik Hasiko topaketa pedagogikoen baitan. Jende askok eman zuen izena, izenburua erakargarria egingo zitzaielako, seguruena, zuzenean ematen baitzuen aditzera buruko osasuna (edo osasun eza) ez dela zorizko... [+]
Zer egin norbaitek pentsamendu suizida adierazten duenean? galderari erantzun diote “Suizidioa: XXI. mendeko beste pandemia” jardunaldietan, eta horretarako, suizidioaz dauden hainbat mito gezurtatu dituzte lehenengo, suizidioaren inguruan galdetzeaz, arreta... [+]
Psikologian doktorea da Pili Castro Blanco (Basauri, 1968), eta arlo horretan irakasle dihardu, Deustuko Unibertsitatean. Era berean, adinekoen eta zahartzearen sailaz arduratzen da Bizkaiko Caritas erakundean. 2016an adinekoen bakardade sentimenduari buruzko doktore-tesia... [+]
Ikusiko zenituen sareetan jo eta su eztabaidan. Beharbada, izan duzu haiekin ika-mikarik ere. Edo agian zu zara haietako bat. Lasai, ez da ezer gertatzen. COVID-19aren krisiak eta Ukrainako gerrak iritzi publikoa astindu dute eta lehen ez bezalako protagonismoa hartu dute,... [+]
Gero eta eremu gehiagotan musukoa kentzeko aukera ematen ari zaizkigunean, fenomeno esanguratsua atzeman dute hainbat nerabe eta gazterengan: ez dute musukoa kendu nahi, norbere konplexuak, segurtasun-gabeziak eta autoestimu baxua ezkutatzeko aproposa baita maskara, kanon... [+]
Emozioak detektatzen eta onartzen ikasteko bidean, sare sozialetan gogoeta eta aholku formako pilulak plazaratzen ditu Leire Pinedok (Bilbo, 1990); horien bidez, gizartean errotuta dauden tabuekin apurtu nahi du. Horixe baitu bokazio: buruko gaitzak prebenitzea dibulgazioa... [+]
Ezohiko egoera bizi du jendarteak azken urte honetan. Pandemiak geure burua gehiago ezagutzeko parada eman digu hiru hilabeteko itxialdiaren ondorioz, askorentzako egoera jasanezina bihurtu den arte. Osasun mentala hizpide, Leire Murguialday psikologoa elkarrizketatu dugu... [+]
Enrique Echeburúa EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak eta Cristina Guerricaechevarria psikologoak, sexu abusuak pairatu dituzten haurrekin eta familiarekin izandako prozesu terapeutikoak aztertu dituzte Abuso sexual en la infancia. Nuevas perspectivas clínicas... [+]
Plastikoa tarteko, senide eta lagunen musu eta besarkadak jasotzeko guneak atondu dituzte Italiako zahar etxe batzuetan, pandemia garaiotan adineko askok bizi duten isolamenduari eta horrek bai emozionalki bai osasunean uzten dituen ondorioei aurre egiteko asmoz.