Bidaia bat norabide guztietan

Asteazken, ostegun eta ostiralez bete du Sílvia Pérez Cruzek Victoria Eugenia, beste behin. 2020aren hondarretan ateratako Farsa (género imposible) diskoaren birari bukaera eman zion kontzertuokin. Donostian hasi eta Donostian buka. Hiru formatu desberdinetan aurkeztu du lana, gaurkoa formaturik berezienean: gela baten barrutik.

Sílvia Pérez Cruz
NOIZ: azaroaren 24ean
NON:  Victoria Eugenia Antzokia (Donostia)

Bere etxera gonbidatu gaitu abeslariak, bere logelara. Edo bere logelatako batera. Askotan azpimarratzen du batez ere musikaren bidean ibili arren, diziplina artistiko guztiekiko duela erakarpen berezia eta horren erakusle da azken disko hau. Diziplinartekotasuna landu du sakonki musikari katalanak miresten dituen dantzari, poeta eta aktoreekin, besteak beste. Eta gaurkoan bera da oholtza gainean adierazpen artistiko horiek guztiak gorpuzten dituena.

Azken lau urteetan hamar bat kontzertu-edo ikusiko nizkion, baina halako sentsaziorik sekula ez dut atera antzokitik. Betekada emozionala izan da, zentzu guztietan: kontrol tekniko harrigarria edertasunez jantzita, indar handiz beteriko irudiak bata bestearen atzetik, erregistro/kode/giro aldaketa etengabeak… Uf, gehiegi, esan digu lagun batek kontzertutik atera berritan. Digestio luzea beharko duten horietakoa izan da, bai. Zer, noiz, zenbat eta nola eskaini asmatzeko gaitasun berezia du emakume honek. Aritu da baso eta erreketako irudien proiekzioari zuzenean musika jartzen, ohean buruz gora etzanda kantatzen, belauniko, dantzan… berdin zaio. Berdin zaion bezala gitarra bat ala beste hartu, teklatuarekin egin, perkusioaz lagunduta ala a capella. Inoiz bizi izan dudan kontzerturik gordinena izan da, hitzaren zentzurik onenean.

Artistak bidaia publikoari eskaintzen badio ere, bera da gidari. Gaurkoan aipatu du, uste dut hau izan dela egin dudan onena, emanaldiari erreferentzia eginez. Bere burua ere harritu eta hunkitzera heldu da eta hunkidura horrek espero ez zuen leku batean jarri dio gorputza. Hortik gonbidatu gaitu harekin azken biak kantatzera.

Lagun batek esan zidan behin maite zuela pentsatzea gauza guztiek gordetzen dutela eurengan izan daitezkeen hori dena, hau da, aukera guztiak biltzen dituela edozerk bere baitan. Izan proiektu bat, izan harreman bat edo izan kantu bat (edo hala ulertu nuen nik). Eta gure ekintzak direla hauek bide batetik edo beste batetik joatera bideratuko dituztenak. Pérez Cruzek bere baitan biltzen dituen aukera horiek denak erakutsi eta guztietatik aldi berean ibiltzeko gaitasuna du. Horrek egiten du desberdin, besteak beste. Eta hori dena, gaurkoan gela barrutik. Etxeko atea ireki eta publikoaren aurrean gelako paretak parez pare zabaltzen dituen artistari deus gutxi gehiago eska dakioke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eguneraketa berriak daude