Lutxanako lagun batek eta biok gogoratzeari ekin genion aurrekoan: kutsadura, hildakoak, protestak, sirenak, isuriak, hildako gehiago… Arratoiak ginela Bizkaian kantatzen zuen Eskorbutok. Txiki-txikitatik ikasi genuen gure bizitzek ez zutela ardurarik. Industria-birmoldaketa etorri zen gero eta, lindanoak memoria lapurtu izan baligu bezala, horiek guztiak ahaztea hobetsi genuen.
Desindustrializazio prozesuak Estatu osoari eragin zion. Conditio sine qua non izan zen Europara sartzeko. Izan ere, Europak hasiera-hasieratik planifikatu izan du lanaren banaketa estatukideen artean. Hala, Espainiako Estatuari hirugarren sektorean espezializatzea tokatu zitzaion eta, horren barruan, turismoan. Toki ezin aproposagoa da, bere eguzki eta paellekin, sangria eta fiestarekin… eta, jakina, edozein azterketatan, nahi barik ala nahita, ahazten diren putetxe guztiekin. Espainia liderra da prostituzioaren negozioan: lehenbiziko postua Europan, hirugarrena mundu mailan.
Denok dakigu turismoak zer dakarren. Batetik, soldata baxuak eta prekarietate handia; aldi baterako kontratuak, udako sasoian baino jango ez bagenu bezala; zerbitzu anitzeko enpresak eta esplotaziorako irudimenezko tresnak… Bestetik, hirien turistifikazioak herritarrak kanporatu egiten ditu, etxebizitza bat eskuratzea ezinezko bihurtuta. Euskal Herri osotik zehar ari gara hezur-mamietan pairatzen: Bilbon, Donostian, kostaldean, Iparraldean…
Eta hortxe Guggenheim, proiektuaren bandera-ontzia. 25 urtetako negozioaren loriak kantatu izan dituzte berriki han-hemenka. Barra-barra sartzen omen da dirutza… Bai, baina hotel, inbertsio-funts eta multinazionaletako jabeen poltsikoetara. Kito.
Baina ez dezagun ahaztu turismoa mugikortasunean oinarritzen dela. Turista bat toki batetik beste batera mugitzen den pertsona da. Azken urteotako turista uholdeak posible izan dira garraioaren eta, batez ere, hegalaldien prezio merkeagatik. Orain, petrolioaren gainbeheran bete-betean sartuta gaudela, zer? Ryanairreko zuzendari orokorrak abisatu du honezkero: hegalaldi merkeak amaitu egin dira. Eta ez da zerbait koiunturala edo gerrak sortutakoa; aitzitik, lehengaien eskasia da gerraren arrazoietako bat.
Honen guztiaren eragina pairatzen hasiak gara, depositua betetzen dugunero, adibidez. Berogailuari beldurrez begiratzen diogu, baina beldur handiagoa eman beharko liguke jakiteak oraindik piztu behar ez izana aldaketa klimatikoaren erru zuzena dela.
Lurraren muga fisikoak gainditu egin ditugu eta horrek ez dauka bueltarik. Ez dagoen tokitik ezin da atera. Eta horrek egitura sozioekonomiko osoan ezin aurreikusi dezakegun lurrikara sortuko du. Bien bitartean, beste Guggenheim bat eraikitzean tematurik diraute. Proposamen ezin zoroagoa: amaituko den negozio bati tiraka jarraitzea, non eta biosferaren erreserba baten erdi-erdian. Zer da hau, baina, txepelkerien txapelketa, ala?
Txiki-txikitatik ikasia daukagu. Gure bizitzek ez dute ardurarik sistema kapitalistan, berdez, morez edo edozein kolorez margotuta datorrela ere. Eta ez dute ardurarik sistema hori babestea helburu nagusitzat duten agintarientzat ere.
Datorren koiunturarako prestatzen egon beharko ginateke. Denbora erlatiboa da, baina ez mugagabea. Birmoldaketa sakonagoa gauzatu beharko da, pasa den mendearen amaieran inposatu zigutena baino. Oraingo honetan nahi eta nahi ez, ezinbestez eta derrigor. Eurek ere badakite, baina zintzotasuna eskatzea gehiegi bide da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]