Euskaltegi “publiko” edo titularitate publikoko batean ari naiz lanean. Susmoa dugu, azken aldian, sare hau agortzea bilatzen dutela batzuek. Horregatik amortizatzen dira jubilatzen diren irakasle askoren postuak. Garai bateko egoera gatazkatsutik sortutako ez-sarea gara. Izan ere, eta Joseba Arregik ETBn onartu zuen bezala, "euskaltegi publikoak AEKri eta HBri euskaltegien monopolioa kentzeko sortu ziren" 1980ko hamarkadan. Hala ere, uste dut beharrezkoa dela euskaltegien sare publiko bat, nola ez. Administrazioek bermatu egin behar dute helduek euskara ikasteko duten eskubidea, eta horretarako ezinbestekoa da euren titularitateko sarea.
Hori esanda, ni ez nago harro euskaltegi publiko batean aritzeaz. Hasteko, gure sarea, Bildarratz buru duen ikastetxeena bezala, hiru herrialdetara mugatzen delako. Beraz, inposatu zaigun banaketa horren morroi gara, eta irakasleok beste ikuspegi bat eman nahi badiogu ere, mugak agerikoak dira.
Bestetik, Eskola Publiko askotan bezala, gurean ere dokumentu metodologikoak sarritan apal batean egoten dira, benetako pisurik gabe. Euskaltegietan Curriculuma eta Eskola Publikoetan Hizkuntza-Proiektuak bertako klaustroaren eta sarritan irakasle jakinen arabera hartzen dira kontuan. Eskola publikoetan gaur Eki, bihar Ibaizabaleko liburuak eta etzi Santillanakoak erabiltzen dituzte, irakasleek dituzten irizpideen arabera. Gurean ere askotan irakasle bakoitzak metodo komunikatiboa erabiltzea erabaki dezake, edo bide estruktural edo tradizionalagoa.
Eskola publikoetan gertatzen den bezala, gurean ere ikasleek erdaraz hitz egiten dute maiz euskaltegitik irtenda, zentroko karrajuetan eta batzuetan klase barruan. Badakigu ez dagoela gure esku ikasleen testuinguru guztietan eragitea, mugatuta gaudela euren erabilera maila igotzeko, baina uste dut badugula gehiago egiterik, baliabide gehiago eskatzerik eta egiturazko aldaketak aldarrikatzerik.
Horregatik eta beste hainbat arrazoirengatik, ez dut ulertzen baldintza hobeak eskatzeko, nireaz harro nagoela aldarrikatu behar dudanik. Beste sare batzuek ere geuk pairatzen ditugun hainbat arazo partekatzen dituzte gurekin, baina pozik nago euren baldintzak azken aldian hobetu direlako. Badakit ezingo liratekeela ikasle guztiak “sare publikoan” sartu, eta egiten duten lana ezinbestekoa da herri hau noizbait euskaldunduko badugu.
Hori bai, ez nuke onartuko euskara erlijio bat zabaltzeko erabiltzea, eta hori gertatzen da irakaskuntza araututan. Hezkuntzan ere ez lukete onartuko mozkinak banatzen dituzten eskolek diru-laguntzak jasotzea. Bietan dugu zer hobetu, baina momentuz, behintzat, ez dugu harro egoteko arrazoirik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]