Autoktonoen jakintzak kontuan hartzea genuke aterabide segurra

  • COP27 gailurra iragan berri da Egiptoko Xarm el-Xeikh hirian. Ikuspegi mendebaldarra nagusitu da, beste behin, eta erabakiak araberakoak ditugu. Herri autoktonoen ahotsa entzunarazteko leku ttipia bideratu arren, haien ekarpenak ez dira kontuan hartuak. Alta, 5.000tik gora kultura ezberdin eta 476 milioi herritar horiek –Europarren kopuru bertsua– osagai inportantea dute partekatzen: naturaren errespetua eta ingurunea integratzen duen ikuspegi holistikoa. Ingurumenari eta bioaniztasunari begira mendeetan zehar garaturiko jakintza mamitsua izanik, gogoetan integratzeko deia luzatu berri du GIEC Klima Larrialdiari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak.

Oihanaren ahotsa eta Amazoniako bizidun guztien ahotsa  dakarzkit”. Brasilgo Huni Kui herri autoktonoko ordezkari Ninawa Inu Huni kui Pereira Nunesen hitzak dira, Egipton burutzen dabiltzan COP27 gailurrean zabaldurikoak. Klima aldaketaren erronkaz hausnartzerakoan ezberdintzen diren diskurtsoa, postura eta mundu ikuskera dakarzki berekin. Baina ez du berak bideratzen dantza, gutxiengoan da, eta ikuspegi antropozentriko hegemonikoa dauka parean, erabat aurkako norantzan doana. Lastima, bestela balitz, ezberdin irudikatzen ahalko genukeelako geroa, eta krisi klimatikoaren panorama.

GIEC Klima Larrialdiari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak otsailean plazaraturiko txostenak nabarmentzen ditu herri autoktonoen gaitasunak eta jakitateak: “Mendeetan zehar aurre egin diote adaptazioaren erronkari eta ingurunearen aldaketei egokitzeko erresilientzia estrategiak garatu dituzte. [Klima larrialdiari] egokitzeko indarrak aberastu eta elikatu ditzakete”. Egiaztapenari beste ideia inportante bat gehitzen dio zientifikoen taldeak: herri horien autodeterminazioa eta beraien eskubideen aitortza bermatu behar dira klima larrialdiari aurre egin nahi baldin badiogu.

Indigenen ordezkari diren hamarnaka egiturek –orotara 1.600 milioi hektarea lurretan banaturikoak– begi onez hartu zuten adituen babesa: “Azkenean mundu mailako zientifiko famatuenek aitortu dute guk aspaldian genekiena”. Bioaniztasunaren zaintza eta “iraunkortasunean oinarrituriko lurren eta oihanen kudeaketa” direla eta, badakite krisi ekologikoari aurre egiteko aterabide batzuk dauzkatela: “Babesa izanez gero, bide beretik segitzen ahalko genuke”. Babesa, autodeterminazioa eta lurraren eskubidea bermatzetik iragaiten da, hori gabe “zaurgarri” direlako agroindustriaren, meatze-sektorearen eta azpiegitura erraldoien parean.

“Biktimak baino gehiago gara”

Klima aldaketaren talka bortitzena jasotzen dutenen artean dira indigenak. Alta ez dira CO2 isurketen edota bestelako kutsaduren oinarrian. Hala eta guztiz ere, biktimaren posturara mugatze hori ez du begi onez ikusten Siila Watt-Cloutier inuitak, eta aterabideak adosten diren mahaira gomitatzeko garaia dela uste du, Radio Canada irratian egindako elkarrizketan entzun daitekenez.

Baina hainbat erronka ekarriko lituzke mahaiaren partekatzeak, bidean aitzina egiteko betetzea ezinbestekoak liratekenak: Elkar ulertzearena –hitzez harago, mundu-ikuskera kontuan hartuko lukeen ulerkera kausitzea–; arbasoen eta oraingoen jakintzak ikuspegi antropozentrikotik babestearena, manipulaziorik ez izateko gisan; eta nola ez, ikuspegi holistikoa kontuan hartzeak dakarren deseraikitze ariketarena. “Elkar ulertzen saiatzen gara, gure jakintzen ulermen handiagoa izateko gisan. Baina hasteko, autoktonoon jakintzen definitze ariketa gure esku uztearekin hasi beharko lukete...”, dio antropologo inuit Lisa Koperqualukek Radio Canada irratian.

Hots, ikuspegi koloniala deseraikitzeko behar gorria dago klimaren esparruan ere. “Kolonialismo berdeaz” ari da Reporterre komunikabidean irakurri daitekeen Il faut décoloniser notre approche de la nature (“Naturaz daukagun ikuspegia dekolonizatu behar daukagu”) elkarrizketan antropologo den Fiote Longo: “Jarrera horren atzealdean dagoen ideologia arrazakeriaren atzealdean dagoenaren bera da, beraien ingurunea benetan kudeatzeko gaitasunik ez daukaten herri gisa kontsideratuak dira”. COP27 bezalako guneen dekolonizatzea ikuspegi aldaketatik ere pasako da, nagusi diren Iparreko herri aberatsek, haien multinazional eta hurbileko lobbyek ez dutelako indigenek oinarrian dituzten ikuspegi eta helburuak.

Horri dagokionez, merezi du begirada Kanada alderantz bideratzeak, elkarrekiko aitortzan eta elkarlanean aitzina egiteko nahikaria dutelako; poliki-poliki eta arreta handiz bada ere –autoktonoen desagerrarazteko prozesu bortitz eta estrukturala ukan duen lurraldea izanik, zauria irekita delako oraindik–. Besteak beste, ingurumena eta klima aldaketari buruzko DSA Zientzia Autoktonoaren Adarra dabil ekarpenak egiten.

Hiru begidun ikuspegia

Egitura gaztea da, aurtengo urtarrilean sortutakoa, eta esparru zientifikoan ere autoktonoen eta kolonizatzaileen ondorengoen artean bakerako eta erreparaziorako urratsak emateko sortu zuten. Myrle Ballard unibertsitari autoktonoak landuriko “hiru begidun ikuspegia” garatzeko asmoarekin dabiltza, batez ere klima aldaketaren desafioa gainditzeko erronkan.

Orain arte ezagunagoa dugu bi begidun ikuspegia, jakintza zientifiko autoktonoa eta mendebaldarra juntatzen dituena. Hirugarren bat gehitzen dio postura berritzaile horrek: “Autoktonoen ikuspegiari gehitzen zaio ‘harreman guztien’ izenean hitz egiteko ardura. Autoktonoen mundu ikuskeran diogu zuzenean lotuak garela lurrari, urari, landareei, abereei eta horiek ezin badute hitz egin, orduan, guk badaukagula horien hitza zabaltzeko ardura. Horregatik gara hirugarren begiaz/ahotsaz mintzo”.

Baina ez hiru ezta bi ere, ikuspegi mendebaldarra nagusitu da COP27an. Guztia deseraikitzeko beharra begibistakoa gelditzen ari zaigu eta nonbait, Fiore Longoren ondoko esaldiak berresten digu bidea: “Ez da egia gizakiak duela natura suntsitzen. Mendebaldetarron bizi-sistema da suntsitzailea, baina beste jendarte batzuk ere badaude. Bioaniztasunaren %80 herri autoktonoen lurraldeetan da”.

Mundu mailan 476 milioi autoktono dira –Europar Batasuneko biztanleriaren heina guti gora behera–, guztira 5.000 kultura ezberdin, munduaren mapa ofizial hegemonikoko 90 estatutan kokaturik. Anitzak eta ezberdinak izan arren, guztiek dute ingurumenarekilako  ikuspegi  eta begirune bera. Mendebaldetarron begia doi bat itxi eta besteari lekua egitea bihurtuko zaigu bide bakarra, laster. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Karbono biltegi izateari utzi dio Artikoko tundrak

AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak arazoa kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


Idorrak dira munduko lurren %40, eta lehortze bidea egin dute lurren %75ek

Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-20 | Nicolas Goñi
Betirako urpetutako lurrez ordaintzen dute klima aldaketa Hego Sudanen

Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]


2024-11-20 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]


Eguneraketa berriak daude