Lurzoruak izan daitezke klima aldaketari aurre egiteko konponbidearen parte. Ameriketako Estatu Batuetan garatu diren goldatzerik gabeko teknikek albo-ondorio on asko dakartzate, horietarik bat lurzoruen karbono edukia emendatzea, eta horren bidez atmosferako CO2 kontzentrazioa gutxitzea, geoingeniaritzak dituen albo-arriskurik gabe. Halere, lurzoruei buruz dugun ezagutza oraindik eskasa da, eta lurzoruei ahal dutena baino gehiago eskatzea arriskutsua litzateke.
Zizareen aditua den Marcel Bouché agronomoaren arabera, oso esanguratsua da gure latitudeetan hektareako gramo batzuk diren txoriak ikertzeko zenbat ornitologo dauden, era berean hektareako tona bat baino gehiago diren zizareak ikertzeko hain aditu guti egonik. Kontraste horrek islatzen du ekosistemei dagokionez dugun "lurgaineko" ikuspegia, lurra bera gure ikuspegitik kanpo utziz. Agronomiak berak, XX. mendeko bere okerkeria erredukzionistetan, lurra ongarrien euskarri bizigabetzat zuen, eta landare eta lur motaren arabera barreiatu beharreko nitrogeno, fosforo edota potasa unitateak kalkulatzen zituen. Gaur egun, ohartu gara lurzorua bera ekosistema bat dela, eta mesedegarria zaigula bere ezaugarriak ulertu eta baliatzea.
Izakiek lurzoruen pisuaren %0,025 baizik ez dute osatzen (gainontzekoa materia organikoa edo minerala delarik), baina izaki horien biziak bermatzen ditu lurzoruen egituratzea eta eguraldi aldaketen pean egitura mantentzea. Lumbricus rubellus zizareari esker nutriente batzuk eskuragarriagoak dira landareentzat, adibidez, zizare hori dagoen lurretan B12 bitamina ekoizten duten bakteria eta onddo aktinomizeto gehiago aurkitzen dira, bertan hazten diren landareen mesedetan (garagarrean, besteak beste, honen eragin onak nabariak dira). Mikorrizek –landare eta onddo artean ematen den elkarketa sinbiotiko mutualistek– nutrienteak landareen sustraientzat eskuragarriagoak bihurtu, landareen arteko komunikazioa lagundu, eta eritasun edo intsektu kaltegarri batzuen aurka babesten dituzte. Eta, gaurko testuinguruan ezaugarri oso baliagarria: lurrean karbonoa oso eraginkorki harrapatzen dute, geoingeniaritza baino modu askoz seguruagoan eta albo-ondorio positibo horiekin. Hortik dator galdera handi bat: zenbateraino lurzoruen bizia balia dezakegu karbonoa atmosferatik kentzeko?
John Steinbeck idazlearen Suminaren mahatsak eleberriaren bidez entzun dugu "Hauts Katilua" (Dust Bowl) eskualdean gertaturiko hauts ekaitzen berri. 1930eko hamarkadan, Kanadatik Mexikoko Golkorainoko lautada handia hauts ekaitzek gogor kaltetu zuten, lehorte serie baten ondotik. Hondamendi ekologikoari gehitu zitzaizkion zitu ekoizpenen jaitsiera (garia eta artoa nagusiki), pobrezia eta migrazioak, batez ere Kaliforniara. Eurite oso aldakorreko eta lur arineko lautada horietan historiaurretik belardiak baizik ez zeuden, eta bisonte ehizaz bizi ziren populazio nomadak. XX. mende hasieran lurra goldatu eta zituak lantzen hasi ziren bertan, urte heze serie bat lagun, baina 1930eko hamarkadak erakutsi zuen lurra goldatzeak ez zuela bertan etorkizunik. Horren ondorioz hasi zituzten goldatzerik gabe lurra lantzeko teknikak (no till), arazoa errepika ez zedin.
Teknika horien oinarrian daude lurra beti estalirik egotea (hirusta edo alpapa bezalako landareak lagun, edota uzta egitea lastoa bertan utziz) eta lurra ez trinkotzeko landareen sustraien garapena baliatzea. Teknika horiei esker ongarrien beharrak murrizten dira (nitrogenoaren zati bat hirusta bezalakoek hornitzen dute), lurrean hezetasunak gehiago irauten du, lurraren egituratze biologikoari esker eurite gogorrak hobe xurgatzen dira eta goldatzeari utziz gasoil asko aurrezten da. Gugandik hurbilago, teknika horien adibide esanguratsu bat ikus dezakegu Felix Nobliaren etxaldean, Burgue-Erreitin.
Ez dezagun ahantz lurzoruaren dimentsio ekosistemikoa aintzat hartuz ere, oso desberdinak direla planetako eskualdeak, klimak, laborantza tradizioak, tresneriak, zirkuitu ekonomikoak, eta abar. Abiapuntu horretatik, arriskutsua izan daiteke denetan balioko lukeen balizko errezeta global bat ematea –bazterreko egokitzapenekin–, gainera, kontuan harturik errezeta hori laborantza industrialaren eredu den eskualdean sortu zela.
Aniztasun hori behar bezala kontuan ez hartzea izan daiteke lurzoruen karbonoaren potentziala aztertzerakoan oztopo. 2014an argitaraturiko Regenerative Organic Agriculture and Climate Change. A Down-to-Earth Solution to Global Warming ("Nekazaritza ekologiko birsortzailea. Klima aldaketaren parean soluzio bat, lurretik") dokumentuan Rodale Institutuak estimatzen zuen urtero 52 GT (mila milioi tona) CO2 atmosferatik kentzeko potentziala dutela munduko lurzoruek, hots, erregai fosilen erabilerak sorturiko isurketak baino gehiago. Aldiz, bertze talde batzuek eginiko ikerketetan (esaterako Ohio, Boston edo Texas-Austin unibertsitateek) balore apalagoak eta oso aldakorrak ematen dituzte: 9 eta 35 GT bitartean. FAOren arabera, 20 GTko helburua bakarrik 25 urteren buruan lortuko litzateke. INRA erakundearen arabera, Frantziako Estatuko isurketen %6,8 harrapa daiteke Frantziako lurzoruetan. Estimazio horien arteko tarte handiek islatzen dute arazoaren konplexutasuna: ornitologoek txoriei buruz baino askoz gutiago dakigu lurzoruari buruz, eta baldintza ezberdinetan dauden lurrek potentzial oso ezberdinak izan ditzakete.
Lurzoruen funtzionamenduaren ulermena sinplifikatzeaz gain, bertze arrisku bat litzateke lurzoruen bidez karbonoa harrapatzeko praktikak bultzatzeko moduak sinplifikatzea. Frantziako Réseau Action Climat klimaren aldeko elkarteak aztertu du carbon farming eredu ekonomikoa: Europako lurzoruetan finantzaketa pribatuek bideratu karbonoa harrapatzeko praktikak ziurtagiri bidez identifikatu nahi dituzte. Hiru arrisku ikusten ditu elkarteak: (1) ezin da bermatu harrapaturiko karbonoa luzaroan lurrean egonen dela, lehorte edo hondamendi meteorologikoek karbono horren askatzea bultza dezaketelako; (2) BEGak konpentsatzeko politikak ez dio isurketak azkarki eta handizki murriztearen erronkari erantzuten, eta lehentasun beharko lukeen erronka hori gerorako uzteko aitzakia badute; (3) CO2 erdian jartzeak lurzoruen bertze balioak bazterrean uzten ditu –bioaniztasunaren bermatzea, uraren filtrazioa eta atxikitzea, lurzoruen iraunkortasuna, landareen osasuna...–. Garrantzitsua da konponbideak eta "soluzionismoa" ezberdintzea: bigarren horrek arazoak sinplifikatu eta gizartearen suhartasuna piztu dezakeen balizko konponbide erraz bat proposatzen du, albo-kalteez ohartu gabe.
Karbonoa harrapatzeko praktika horiek planeta osoko lurretan martxan ezarriz gero ere, ez ginateke gai atmosferan dagoen gehiegizko karbono guzia kentzeko –eta kontrakoa baieztatzeak politika kaltegarrien arriskua dakar–. Hala ere, lurzoruetan karbonoa harrapatzeak pena merezi du, bere albo-ondorio positibo guziengatik, eta atmosferatik kentzen den karbono tona bakoitzak merezi duelako.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.
Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]
Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]
Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]