Meltagintza sektoreko langileak azaroaren 28tik abenduaren 2ra arte greba egitera deitu dituzte LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek. Diotenez, patronalak azken bileran entzungor egin die euren eskaerei.
Azkeneko asteetan sei egunez greba egin ostean, mobilizazio fasea azkartzea erabaki dute sindikatuek Bizkaiko metalgintzako patronaleko arduradunek hartutako jarreraren aurrean. Hala, oraingoan aste osoko greba egitera deitu dituzte langileak, azaroaren 28tik abenduaren 2ra, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek asteazken honetan iragarri dute deialdia prentsaurrean. ELA sindikatua ere, bere aldetik, mobilizazio gehiago antolatzeko prest agertu da.
Azaldu dutenez, azkeneko lanuzteen jarraipena oso zabalaren ostean, eta langileen jarrera irmoa ikusita, mezu argia jaurti zioten FVEM patronalari: "Hurrengo bileran sektoreari entzun gabe jarraituz gero eta akordio batera iristeko eduki nahikorik aurkeztu ezean, gatazka gogortu egingo dela eta astebeteko greba-deialdia eramango genuela aurrera".
Asteartean egindako bilera horretan baina, sindikatuen arabera aukera "alferrik galdu" du patronalak: "Gutxieneko hobekuntza batekin etorri da bilerara, ehuneko puntu bateko soldata-igoerarekin, tauletan erosteko ahalmena bermatu gabe eta malgutasunean, gutxieneko bermean eta aldi baterako ezintasun-osagarrietan zituen atzerapenak mantenduz", azaldu dute.
FEVMek ohar bidez esan du "bosgarren aldiz" hobetu duela soldaten igoera proposamena, baina sindikatuek "aldaezin" jarraitzen dutela eta "xantaia estrategia bat" daramatela aurrera.
Metaleko enpresen etekin handiak
Horren aurrean, sindikatu deitzaileek metaleko enpresek pilatu dituzten etekinen datuak eman dituzte. Marta Ayala CCOO-Euskadiko ordezkariaren esanetan Tecunik 3 milioi euro irabazi ditu, Sidenorrek 25 milioi, Artechek 9 milioi eta Ormazabalek 11 milioi.
LABeko Iratxe Azkuek aurrera begira gerta daitekeenaz ohartarazi du: "Bost greba egun hauek eta gero FVEMek jarrera berarekin jarraitzen badu, argi dagoena da gatazka gehiago gogortuko dela". Hala, ez dute baztertzen greba mugagabera jotzea.
Azkeneko greba zikloan koska bat gora egin zuen tentsioak, bi atxilotu izan ziren eta Ertzaintza piketeen kontra oldarkor ibili zela salatu dute langileek. Hala ere, jarraipena %85ekoa izan zela esan zuten eta horniduran eragin handia izan zuela, esaterako, Mercedes lantegia geldiarazi zuten.
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]
Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.
Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?
660 langile ditu ontzi-garbigailuak eta hozkailuak ekoizten dituen lantokiak. Astelehen goizean ezagutu dute Alemaniako zuzendaritzaren asmoa. Enpresa batzordeak langile asanbladara dei egin du.
Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]