Erabili eta botatzeko bizitzak

Kale gorriko umeak | Pier Paolo Pasolini (Itz.: Fernando Rey) | Igela, 2022
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Erromako kale gorrian, Ponte Sistoren azpian, Tiber ibaiko uretan indarrak xahututa itotzeko zorian dagoen enara salbatzea lortzen du Riccetok. Indarrak xahututa txakurren gisan igeri-ezinean dabilen Genesio txikia, aldiz, ezingo du salbatu, Erromako kale gorrian, Ponte Sistoren azpian, Tiber ibaiko uretan. Bi eszena horien arteko urteen kontaketa da Kale gorriko umeak eleberria. 1955ean argitaratu zuen Pasolinik eta Igelaren eskutik Fernando Reyk euskaratuta iritsi zaigu 2022an.

Gibelsolasa Harkaitz Canok idatzi dio beti bezain zorrotz. Merezi du irakurtzea. Canok gogoraraziko digu Pasolinik ez zuela askatasuna abstraktuan ulertzen. Praktikan “askatasun bakoitzak bere morrontza propioa ernaltzen duela”. Bada, katramilatutako askatasun eta morrontzen harreman hori darama Pasolinik indarkeriazko eremurik txiro, prekarizatu eta desjabetuenaren erdira.

Eremu horretan kokatzen du idazleak irakurlea aurreabisu eta beroketa ariketarik gabe. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo hondakinen artean kokatzen gaitu begirale huts. Behera etorriko den eskolan “egonak ziren lehenbizi alemanak, gero kanadarrak, gero errefuxiatuak eta, azkenik, etxegabetuak, Riccetoren familia, esaterako”. Eta eraikinen erorkinen artetik begira-bezala, eszena batetik bestera Riccetoren atzetik-edo egiten dute aurrera orriek etenik gabeko txantxetan eta etenik gabeko bortxaz, kaleko umeen eta kaleko animalien artean.

Leku berean da enara berriro hegaldatzen eta Genesio betirako galtzen. Eta Pasoliniren kale gorrian bien arteko muga lausotu egiten zaigu. Bataren bizitzak ala bestearen heriotzak, bat-berak ere ez du gehiegi axola, baina axola duen apur hori da eleberrian inporta duen guztia. Izan ere, esaten da animaliak langile klasekoak direla, eta gizakiak egiten direla sarriegi deshumanizatu. Bada, enararenganako xamurtasunak eta Genesiorenganako ezintasunak osatzen du halako gizatasunik gabekoen klasea. Batak ezin hegan egin eta besteak ezin igeri, indarkeriaz bilakatzen dira erabili eta botatzeko bizitzak. Bizitzak, eleberriak ikustarazten dizkigunak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Arriskuen aurrean, Ernaux

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024

-----------------------------------------------------------
 
Klinikoa, zorrotza, politikoa, intimoa, autobiografikoa. Horrelakoak erabili izan dira maiz Annie Ernauxen lana eta idazketa... [+]

Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Eguneraketa berriak daude