Energiari buruz ematen ari den eztabaidaren harira, ohar hiperlaburbildu batzuk:
1.Energia ez da soilik merkantzia bat, aurrebaldintza ekononomiko bat ere bada.
2. Petrolioa ordezkaezina da eta izango da, ez dezagun gure burua engaina.
3. Gure eredu energetikoa erregai fosilen menpekoa da, eta honen kalteak externalizatzen ditugu.
4. EAE EBko CO2 isurketen batazbestekoaren gainetik dago.
5. Europan Luxenburgok bakarrik ekoizten du EAEk baino energia gutxiago.
6. Mundu mailako giro politiko ezegonkorra ekonomia berlokalizatzeko beste arrazoi bat da (energia barne).
7. Energiaz hitz egiterakoan, faltan botatzen ditut Petronor (EAEko CO2 isurien %12) edo Superportua (BPGaren %1.5) handitzeko asmoen aurkako aipamenak, Munstroa gau eta egun elikatzen duten azpiegiturak.
8. Ze etorkizun dira posible eskuragarri ditugun oinarri materialak kontuan hartuta? Ez da inolako kontraesanik gabeko trantsizio energetiko lineal eta jarraia emango. Zoritxarrez, berandu gabiltza.
9. Noski kontsumo energetikoa murrizteko bideorri bat behar dugula, datu zehatzekin. Plan hori nola ezartzeaz, botereaz ere, eztabaidatu beharko genuke. Kontua dezente korapilatzen da.
10. Astigarragan Gabonetako argiak izango dituzte, herri kontsultan hala erabakita.
11. "Lurraren defentsa" eta “Desazkunde justua” jendea erakartzeko leloak dira, ez programa politikoak.
12. "Dorre eolikorik ez, plaka fotoboltaikoak bai", eta gure mendietan eguzki plaken osagai diren mineralak baleude... zer esango genuke?
13. Errekaleorreko plaka batek edo Iberdrolaren beste batek txikizio bera eragiten du.
14. Egungo mendizaletasuna metafora ona da; ez dugu inolaz ere eolikorik nahi mendietan, baina ehunka edo milaka kilometro egiten ditugu mendira joateko.
15. Ekologismoan historikoki ikuspegi kontserbazionista gailendu zaio begirada sozialari, baina parke eolikoekin ekonomia deskarbonizatu eta faktura merketzea lortuko bagenu?
16. Maitasun guztiarekin, pentsatu duzue inoiz nondik datorren Goienerrek merkaturatzen duen energia?
17. Dorre eolikoen ikusgarritasunak gure identitate politiko ekologistetan deserosoegi sentiarazten gaitu. Horrek eztabaidaren gainontzeko ertz guztiak biziatu egiten ditu.
18. Alde/kontra eskemek eztabaida gehiegi sinplifikatzen dute.
19. Statkraft ez da GKE bat, baina ez da Repsol ere. Eta haien proposamena itxaron beharrean herri antolatuak egingo balu berea? Arriskuak daude, aukerak ere bai.
20. Sanoa da ekologismoa bloke monolitiko bat ez izatea. Gure desadostasunak modu egokian kudeatzea izango da mugimendu zabal bat eraikitzeko arrakastaren gakoetako bat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]