Larhun gailurrean, etxean, hartu dituzte Itziar, Dani eta Xanek hamaika musikari. Helburu argi batekin elkartu ziren bakarlari eta talde diferenteetako kideak: urriaren 30ean emanaldi bateratu bat eskainiko zuten Sarako Lur Berri aretoan, Mapa Galduak festibalari itxiera emanen ziona. Ez zekitena zen askoz ere harago joanen zela afera; musikari gisa sartu eta familia gisa atera dira egonalditik Peio, Nahia, Gartxot, Paxkal, Maia, Alan, Kamille, Jonas, Felix, Anne-Lise eta Xabi astebetez teilatua konpartitu ondotik.
Mugarri 25
(Mapa Galduak)
NOIZ: urriak 30
NON: Lur Berri (Sara)
Igande arrats horretan bertan aritu dira Tarta Relena eta Herman Düne ere. Hiru emanaldi, elkarrengandik nahiko urrun estilo aldetik. Ez dakit Ipar/Hego Euskal Herria bereizketa den egokiena, baina pauso batzuk aurrerago ikusten ditut ezagutzen ditudan Iparraldeko festibalak musika eskaintzari dagokionez. Ea Hegoaldeko zein festibal ausartzen den hiru talde hauek bezain desberdinak arratsalde berean programatzen. Eta ea zein hiri edo herritara hurbiltzen den jendea hirurak ikustera, ezagutu ala ez.
Egunak ilundu du Saran lehenengo bi emanaldiak bukatzerako eta lepo dago kalea baino dexente beroago dagoen gela, eserita geundenok ere zutitu behar izan dugu denak sar gintezen. Nabari da irrika bat oholtza gainekoek astebetean prestatu dutena aditzeko. Lehenagotik ezagututa, jakina zen kalitatea bermatua egonen zela, baina hasiera-hasieratik asmatu dute atmosfera magikoa sortzen, soinu eta argi teknikariak lagun. Ederra da mundu musikal desberdinetakoen arteko bidegurutzeak ezagutzea eta are ederragoa bidegurutze horietan bakoitzaren bereizgarri den hori ere antzeman ahal izatea. Bakoitzaren aletxoak bere lekua duela ikustea. Izan euskaraz, ingelesez ala instrumentalean. Izan bertsioetan ala kantu originaletan.
Maite ditut partaide denak (edo gehienak) kantuan jartzen dituzten taldeak. Eta, kantatzeaz gain, sinteekin, baxuan, baterian, teklatuan, gitarran, saxoan, biolan, biolontxeloan edo haietako hiruzpalautan badabiltza, ba, zer esanik ez. Baina badakit Paxkal Irigoyen asko ere ezin dela izan munduan. Ona beti kantitate mugatuan.
Aitortu behar dut kantu batzuk gustatu zaizkidala interpreteak zirenak zirelako, beste batzuek jo izan balituzte ez litzaizkidakeela beste munduko ezer irudituko. Baina egon dira beste batzuk, bat bereziki, baimenik eskatu gabe sartu zaidana barruraino. Oso aspaldi ez zitzaidan pasatzen. Ikusten duzu goizean kantaren bertsioak obsesionatua utzi nau. Hor nago oraindik.
Nik ere nahi dut Lur Berri gela bat nire hirian. Nik ere nahi ditut Usopop-eko antolatzaileak bezalako batzuk hurbil. Eta inoiz seme-alabarik badut, jende hau guztia nahiko nuke haien sehaska inguruan kantari. Eta nork ez?
Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit musikariek hartuko dute parten jaialdian.
Datorren urtean beteko ditu hamar urte Usopop jaialdiak. Lagun artean sortu zuten, kalitatezko musika eta tratu humanoa erdigunean jarriz. Urtero saiatu dira gauza berriak probatzen, tokiekin esperimentatzen, baina tamainari eutsiz. Txikia da Usopop eta txiki nahi dutela diote... [+]
Lagunarteko ekimen bat izateko asmoz sortu zen jaialdia, dagoeneko maiatzeko azken asteburuko hitzordu finkoa bilakatu da. Hala, aurten bederatzigarren aldiz, maiatzaren 26an eta 27an Usopop Festibala eginen da.
Usopop Festibalaren kronika. Maiatzaren 27an, Saran. Taldeak: Totorro, Laish, Bigott, Petit Fantôme, Paxkal Irigoyen & Kontsumo Orkestra, Howdy SS.
Hemen da Usopop festibalaren zazpigarren edizioa. Larunbat honetan (maiatzak 28) eginen da Saran, Lizarrieta mendian.
Usopop festibala. Non: Sara (Lizarrieta). Noiz: maiatzak 30. Sarrera: 10 euro. Informazio gehiago: usopop.com
Maiatzaren 30ean da hitzordua, Sarako Lizarrietan. Usopop festibalaren 6. edizioan zein musikari ariko diren aurreratu dute aste honetan.
Barbarossa talde britainairrak eta Mursegok fededun eta fedegabe andana bildu zuten igandean Sarako Santa Katalina kaperan, musika berrien eta ama lurraren izenean, amen.
Gauza polita antolatzen ari dira Saran duela zenbait urtetik: laugarren edizioa zuen Usopop jaialdiak joan den larunbatean. Jarraian han entzundako kontzertuen kronika.
Usopop, Sarako (Lapurdi) Lizarreta mendatean musika berriak eta amalurra uztartzen dituen jaialdia ospatuko da datorren larunbatean. Hirugarren edizio honetan, Ruper Ordorika oñatiarra zuzenean ikusteko aukera izango da, ingurune berezian. Berarekin batera, Rover... [+]