Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

  • Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea eskatzen duela dioen "sakrifizioaren" eztabaida hauspotzen ari dira eliteak, Ukrainako gerraren testuinguruan. Eztabaida pozoindua, herritarrak aterako baitira galtzaile.

1986tik gutxienez 1.000 lurrikara zenbatu dituzte Herbehereetako Groningen eskualdean, lurrazpitik gas naturala erauztearen ondorioz. Milaka izan dira bota behar izan dituzten etxebizitzak, eta askoz gehiagok kalte larriak izan dituzte, argazkian ikus dai
1986tik gutxienez 1.000 lurrikara zenbatu dituzte Herbehereetako Groningen eskualdean, lurrazpitik gas naturala erauztearen ondorioz. Milaka izan dira bota behar izan dituzten etxebizitzak, eta askoz gehiagok kalte larriak izan dituzte, argazkian ikus daitekeen bezala.(argazkia: Europe 350)

Groningen frisiarren lurralde historiko eta garrantzitsuenetako bat izan zen mende askotan, ubideekin drainaturiko nekazal eremu lau eta aberatsek lagunduta, bere eragina inguruko lurraldeetara ere zabaldu zuen. Baina lur emankor horien azpian beste altxor bat aurkitu zuten XX. mendearen erdialdean: munduko gas natural hobi handienetakoa. Azkar hasi ziren baliabide hori ustiatzen eta Herbehere guztiak konektatu zituzten energia iturri horretara, herrialdearen garapenerako funtsezko bihurtuta. Hirurogei urte eta gero, hobiaren %80 agortuta dago jadanik, baina oraindik 450.000 milioi metro kubo gas natural geratzen direla kalkulatu dute adituek –Europar Batasuneko herrialde guztiek urtebetean kontsumitzen dutena adina–.

Herbeheretarrek 2014 urtetik erauzketa amaitzen joatea erabaki zuten, inguruan sortzen zituen kalteak oso handiak zirelako, lurrikarak, lur hondoratzeak  eta akuiferoen kutsatzea tarteko. Groningendik erauzitako gas kopurua gutxitzen joan dira urtez urte: 2023an 2.800 milioi metro kubo ekoiztuko dira soilik eta 2024rako hobia guztiz ixtea zuen aurreikusia Herbehereetako Gobernuak… Ukrainako gerraren testuinguruan sorturiko egoera geopolitiko nahasia tartean sartu izan ez balitz. Honek azalerazitako energiarekiko Europaren menpekotasunak dilema baten aurrean jarri ditu:  prest al gaude Groningen ixteko?

Otsailean Errusiak Ukrainari eraso egin ondoren, Europar Batasunak (EB) harturiko neurriek –batez ere  zigor moduan hango petrolioaren eta gasaren prezioei muga bat jartzea– eta Nord Stream I eta Nord Stream II gasbideei iraila amaieran egindako sabotajeek, ekarri dute gas errusiarraren inportazioa asko jaistea EBn. Think tank moduan funtzionatzen duen Bruegel europar elkarteak bere webgunean emandako datuen arabera, urteko 41. astean Errusiako gasa inportaturikoaren %7,6 baino ez da, oso gutxi iazko %33aren aldean.

Negutegiak berotzeko gas kopuru handia erabiltzen da, okindegiek ere gauza bera egiten dute, eta etxebizitza ia guztietan metanoa erretzen duten labe eta gailuak dituzte, gas merkearen garaian erruz jarritakoak. Euren ekonomia frackingean oinarritzearen atakan daude orain herbeheretarrak

Baina Vladimir Putini hartu nahi ez diogun gas hori guztia beste nonbaitetik lortu beharra dago, eta kasu honetan AEBetako edo Qatarreko metano-ontziek ekartzen digute itsasoz likidoturik, ez opari noski. Herbehereetako TTF (Title Transfer Facility) indizeak markatzen du gas merkatuaren prezioa Europan: momentu honetan lasai dago, abuztuarekin konparatuta, seguruenik herrialde gehienek euren biltegiak %80tik gora dituztelako beteta, neguan zer gertatuko zain.

Hala ere, Groningen gozoki handiegia da estraktibistentzako. “Gaur egun jasaten ari garen krisi energetikoaren aurrean, erdigunean egon behar lukeen baliabide preziatua da”, idatzi du Lionel Laurent Blommberg hedabideko zutabegileak Herbehereetako  gas-hobiaz. Bere esanetan, gainera, “arduragabea” litzateke ez kontuan hartzea azken urteetan Groningenen 54.000 milioi metro kubo gas gutxiago atera direnez, Errusiarekiko menpekotasun handiagoa sortu dela bat-batean: “Orain menpekotasun hori azkar ezabatu behar da, kostu handiz, europarren batasuna, moraltasuna eta finantzak probatuz”.

Herbehereetako lehen ministro Mark Ruttek oraingoz ez du aipatu ere egin nahi Groningen itxiko ez dutenik, herritarrak oso haserre baitaude urte guztiotan jasandako kalteekin. Groningendik gasa erauzteko frackingaren antzeko teknika erabiltzen dute, arroka bigunena zulatuz. Hobia hiru kilometroko sakoneran dago eta zohikatza karbono bihurtzearen ondorioz sortu zen aspaldi. Gainean, baina, kilometro bateko gatz geruza lodia dauka...

“Zaharrago egin gaitu”

1986an lehen lurrikarak nabaritzen hasi zirenetik milatik gora izan dira –2013ko otsailean gertatu zen lurrikara larrienetako bat, Loppersum herrian (10.000 biztanle)–; orduan eta sakonago zulatu, orduan eta lurrikara arrisku handiagoa. Groningengo tokiko administrazioek 2015ean egindako txosten baten arabera urte horietan guztietan 152.000 etxebizitza kaltetu dira, horietatik 27.000 oso larri eta 3.300 bota behar izan dituzte.  

"Zaharrago egin gaitu, estres handia izan baitugu, bihotzeko arazoak... zoriontasuna kendu digu", diote etxea galdu duten Jannie eta Bart Schrage senar-emazteek BBCk uztail honetan argitaratutako erreportaje batean. Hedabide britainiarraren arabera, Groningengo Unibertsitateak egindako ikerketa batek agerian utzi du eskualdean urtero hamasei pertsona hiltzen direla "goizegi", zuzenean lurrikarek sorturiko estresagatik.

Bizi dugun energia larrialdi egoeran, baina, kalte horiek ez omen dira "konpentsatu" ezin daitezkeen ezer eta presioak nabarmenak dira: Thierry Breton EBko Barne Merkatuaren komisarioak esan du Herbehereek berriz aztertu beharko luketela ixteko erabakia. Hobia ustiatzen duten ExxonMobil eta Shell konpainiek eskuak igurtzi dituzte; kalkulu batzuen arabera bilioi bat dolar dago oraindik lurrazpian.

Groningengo gas hobian eskualdean gutxienez 300 putzu ari dira ustiatzen (argazkia: Wikimedia Commons)

Konpentsazioren ideia hori egungo gizarte globalean errotzen ari dela azaldu du Kurt Cobb energia aferetan adituak Resource Insights ("Baliabide aurreikuspenak") bere blogean: "Ideia horrek buruzagi faltsuei bidea irekitzen die azaltzeko zergatik den beharrezko sakrifizioak egitea helburuak lortzeko. Baina sakrifizio horiek gizartean botererik ez dutenek egiten dituzte; ez buruzagiek edo sakrifizio horien onuradun diren aberats eta boteretsuek". Groningenen badira iritziz aldatu eta etsiak hartuta ospa egin dutenak.

Cobbek blogean gogorazi du hango laborantzan negutegiak berotzeko gas kopuru handia erabiltzen dela, okindegiek ere gauza bera egiten dutela, eta etxebizitza ia guztietan metanoa erretzen duten labe eta gailuak dituztela, gas merkearen garaian erruz jarritakoak. Euren ekonomia frackingean oinarritzearen atakan daude orain herbeheretarrak.

Klima larrialdiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, energia lortzeko teknologia arriskutsu eta kaltegarriak erabiltzearen eztabaida pozoindua toki askotara ari da zabaltzen. Energia nuklearraren kasuan, Frantziako Estatuan ikusten ari dira zein garesti irten daitekeen horren aldeko apustua, erreaktoreen erdia geldirik baitaude hainbat arazorengatik; baina hala ere Emmanuel Macronen gobernuak sei erreaktore berri ireki nahi ditu. Euskal Herrian, berriz, EAEko lege batek ustez geldituriko fracking bidezko proiektuak berpizteko probestuko ote dute aukera batzuek? Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak maiatzean Euskadi Irratian halako zerbait iradoki zuen: "Gasa hor dago, lege batek aukera hori gelditu zuen, baina Euskadik jarraitzen du gasarekiko menpekotasun handia izaten. Datua hori da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Itzalaldiaren jatorria: instalazio fotovoltaikoak, arloko enpresa pribatuak eta azpiegitura elektrikoaren gabeziak?

Red Eléctrica de Españak zibererasoaren aukera erabat baztertu du, eta bi instalazio fotovoltaikoetan jarri du begirada. “Operadore pribatuei erantzukizunak eskatuko dizkiegu eta berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak aktibatuko ditugu”, adierazi du... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


“Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik”

Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]


Argindarra itzuli da Euskal Herriko lekurik gehienetara, baina normaltasunera itzultzeko “orduak edo egunak” beharko dira

Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra lurraldearen %25era eta %10era iritsi da.

Sare elektrikoa erabat erori da... [+]


Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu-zentroen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-13 | Gedar
Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik

Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".


Adimen Artifiziala bultzatzeko historiako inbertsio handiena iragarri du Trumpek

Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


Eguneraketa berriak daude