Euskara administrazioan nola ahuldu are gehiago

2018ko azaroaren 13an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Andoaingo Udalak onartu berri zuen lanpostuen zerrenda. Lanpostuak egonkortu eta behar berrietara egokitzeko prozesu baten emaitza zen, eta, hartaz baliatuz, hizkuntza eskakizunetan aldaketa garrantzitsuak onartuak zituen. Aurreko lanpostu zerrendarekin alderatuta, 36 lanpostutan egin zuten behera hizkuntzazko exigentziek. Horietatik 15 lanpostutan 4. hizkuntza eskakizuna 3.a bihurtu zen, eta beste 21 lanpostutan, berriz, 3. hizkuntza eskakizuna 2.a.

Hizkuntzarekin estuki lotutako lanpostuetatik kanpo, goi eta erdi mailetako lanpostu bakarrari mantendu zioten 4. hizkuntza eskakizuna, idazkariaren lanpostuari, –epaitegien aurrean udala ordezkatu beharrak goragoko maila eskatzen omen zuelako–.
Aldaketak arrazoitzeko txosten tekniko mamitsuan erabili zen argudio berri eta nagusienetako bat zera izan zen, administrazioan eskatzen den hizkuntza mailak estuki lotua egon behar duela lanpostu horretan jarduteko eskatzen den titulazio akademikoarekin. Hau da, administrari izateko langile bati eskatzen zaion formazio akademikoa Batxilergoa edo Lanbide Heziketako ikasketak eginak izatea bada, eta formazio akademiko horren erdia edo gehiago euskaraz egiteagatik B2 mailako (administrazioko 2. hizkuntza eskakizunaren pareko) gaitasuna aitortzen bazaio (eta hala aitortzen dio 47/2012 Dekretuak), ez omen da logikoa maila hori baino goragokoa edo beheragokoa eskatzea administrazioan.

Logika bera erabiltzen da goi eta erdi mailetako lanpostu teknikoetako hizkuntza eskakizunak izendatzeko ere. Hau da, Zuzenbide ikasketak edota Ekonomiakoak edota Arkitektura edo Ingeniaritzakoak zati batean behintzat euskaraz egin baditu pertsona batek, eta ikasketa horiek amaitutakoan C1 agiria (EGAren eta administrazioko 3. hizkuntza eskakizunaren parekoa)  aitortu bazaio, nolatan eskatu hortik gorakoa administrazioan lan egiteko?

Begiratu batera logikoa ematen du arrazoiketak, hala izan liteke Burgosen edota Bordelen gaztelania edota frantsesarekin, hurrenez hurren. Kontua da, hizkuntza bat gutxiagotuta dagoen eremu soziolinguistiko batean, gurean kasu, eskolak tamainako lorpenak dituela hizkuntza ezagutzaren arloan, eta tamaina kaskarragokoak oraindik, eskola hori ez denean murgiltze sistema gisa planteatu. Azken urteotako ikerketa eta azterketa askok frogatu dute emaitzak ez direla egokienak –Mikel Basabe irakasleak datu zehatzak ematen zituen urriaren 16ko ARGIAren zenbakian argitaratutako iritzi artikuluan–. Hezkuntza sistemaren hutsuneei adarretatik heldu eta emaitzak hobetzeko neurriak eta baliabideak jarri beharrean, ordea, haiek normaltzat hartu eta administrazioaren euskalduntzeak daraman abiadura motela motelagotzeko modua da hori.

2018ko urratsaren ondotik, 2022an errebaja hotsak badatoz berriro ere, eta, hizkuntza politika bidezkoago baten izenean, gehixeago erraztu nahi zaio administraziorako sarbidea langile publikoari. “Euskara Denontzat, por un euskera sin barreras” plataformak kaleratu duen programak, hamabi neurriko proposamen teknikoz hornituak, administrazioko profilak eta horiek egiaztatzeko moduak birformulatu beharra jasotzen du, besteak beste. Egiaztapenetan zer hobetua dagoela ez dut dudarik egiten, baina horrek ez du esan nahi gaitasun mailak jaitsi eta bere lana euskaraz egiteko gauza ez denari sarbidea eman behar zaionik.

Ez da ahaztu behar duela hogeita hamar urte jarritako helburua ez dela soilik herritarra euskaraz atenditu ahal izatea –oraindik ere lortu ez dena–,  baizik eta baita lana euskaraz egitea ere, zeina administrazio gutxi batzuek baino ez duten lortu. Baina, emaitzak kaskarrak badira, ez da plataforma berri horretako kideek diotenagatik, alegia, okerreko ikuspegiarekin eta exigentzia handiegiekin planteatu direlako gauzak, baizik eta juxtu alderantziz, legez bezala erabakiz eta planifikazioz ahul eta nagi eman ditugulako hogeita hamar urte. Aurrera egitekotan, zorrotzago jokatu behar da, eta ez soilik langile publiko izan nahi duenarekiko, baita oraingoz inolako betebehar linguistikorik ez duen arduradun politikoarekiko ere. Ereduak badaude.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude