Filosofia irakasleoi Pentsamendu Kritiko eta Autonomoa irakasgai berria ematea tokatu/ko zaigu. Honelako ikasgaia egotearen egokitasuna gogor kuestionatu dut artikulu batean orain gutxi. Arrazoiak ematen saiatu naiz. Ez, besterik gabe, “nire arrazoiak”, hor gera daitezen, besteen arrazoien ondoan, hodeiean betirako pdf batean izoztuta. Arrazoiak ematearen helburua edonork eztabaidatu ahal izatea da. Zailak, korapilatsuak baita itsusiak izanda ere, arrazoiak eskuragarriak izan behar dira. Bestela ez dira arrazoiak. Agian bizipenak, eskarmentuak, emozioak edo sentimenduak bakarrak eta besterenezinak dira, psikologia eta pedagogia zakarrenek aurkezten dituzten bezala behintzat. Nahiz eta, hobeto pentsatuta, ezta haiek ere, Modernitatean nia jaio zenetik, musika edo poesia ikusi besterik ez dago, ustez bakarrak eta transferiezinak diren emozio eta sentimenduez gainezka baitaude, egiaz guztiok partekatzen ditugunak (horixe da poema gustuko edukitzea ahalbidetzen duena).
Baina arrazoiek partekatuak izateko berezko bokazioa dute, definizioz ia. Horrek ez du esan nahi gauzak ikusteko modu bakarra dagoenik, jakina (arrazoimenaren "begiekin", esan nahi dut). Baina bai euren zerizana ez dela eremu publikora ailegatzea bertan gelditzeko betirako, harri bihurtuta. Nik horrela ikusten dut; nik beste hau pentsatzen dut; bale; agur, bada. Arrazoiak plazaratzea ez litzateke elkarrizketaren amaiera izan beharko, hasiera baizik, izatekotan.
Batek esan dezake (eta ez arrazoirik gabe), egiatan, aurka egiten gaituen norbaiten aurrean argudiatzen dugunean, burua hausten dugula aldez aurretik emozionalki atxikitzen gatzaizkion zerbaiti arrazoiak ad hoc bilatzeko. Habermas agure beneragarriak giza komunikazioaren oinarri ikusten duen "arrazoiak eman eta jasotzeak" mugak ditu. Seguru asko, milaka arrazoi emanda ere, gotzainak ez ditugu inoiz konbentzituko haurdunaldia borondatez etetea ez dela errugabe bat hiltzea, baizik eta norberaren gorputzean eskumena gauzatzea, eta, beraz, emakumeen eskubide. Agian gotzainak ez dira adibiderik onenak, moral bikoitza agertzen baitute sarriegi (azkar esateagatik); esan dezagun aukera askearen kontrako fede oneko kristaua. Eta zintzoak izanik: onar dezagun ez dela oso probablea haiek feministarik konbentzitzea ere.
Harira itzuliz: pentsamendu kritikoa, arrazoizko elkarrizketa eta eztabaida bultzatu nahi badugu, baita identitate gogoetatsu, arrazoizko eta arrazionalen eraikuntza ere, Filosofia irakastea bilatu behar dugu, besterik ez, nire ustez. Bai modu sustantiboan, filosofiaren barruko atalak jorratzen (teoria etikoa, ezagutzaren teoria, etab.), bai filosofia modu adjektiboan ulertuta, Historiaren, Erlijioaren, Zientziaren, Musikaren, Psikologiaren, Artearen eta abarraren filosofia landuz. Beste trapura, ordea, ez dugu sartu behar, izen moloiak bilatuz, ustez sex appeal handikoak, hutsalkeriaren lehian parte hartzeko, hezkuntza arautua suntsitzen ari dena. (Nafarroan Pentsamendu Kritiko eta Sortzailea deitu diote, EAEn Pentsamendu Kritiko eta Autonomoa, nork ematen du gehiago?). Ez diezaiegun kasurik egin sirena kantuei, ez gaitezen labirintoan gal, ez haitzuloaren itzaletan geratu.
Modatik at gelditu eta eutsi gogor, hori da gaur filosofiaren ataza, zeregina eta betebeharra (utzi "erronkak" albo batera, faborez). Ez da esprinta, iraupen-lasterketa da, erresistentziakoa. Erresistentzia honako hauen aurrean: hiper-psikologizazio, emozioen zentraltasun akritiko, edozein preziotan zoriontasunaren diktadura, publizitatearen inperio, egozentrismo eta nartzisismo jasanezin, azalkeria eta arinkeriaren aurrean. Zutik filosofia irakasleok! Eutsi goiari, kamaradak!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]
Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]
Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]