Itzalekin jolasten du Amaya Sanz Montesek (Iruñea, 1984). Aurpegiak mihiseak direla dio, eta Luna Femme proiektuaren bidez feminizazioak egiten ditu: “Bere burua nahi duen bezala ikusteko aukerarik izan ez duen jendea zoriontsu egin nahi dut”. Harrotuk, Iruñeko LGTBI udal zerbitzuak antolatuta, feminizazioak egingo ditu azaroaren 19an Harrotuko armairuan.
Zein da makillajearen inguruan daukazun lehenengo oroitzapena?
Nire amari potea lapurtzea. 14 urterekin ezpainetako margoak eta basea kentzen nizkion. Gerora nirea erosten hasi nintzen. Gustuko nuen jendea makillatzea, baina zerbait landuagoa eta artistikoagoa egitea ere bai. Itzalekin jolastuz urteak kendu edo gehitu daitezke.
Aurpegia mihise bat da?
Bai, marraztea gustuko dut, baina aurpegia koadro bat baino gehiago. Erronka bat da, aurpegi bakoitza berezia delako.
Zeure buruarekin praktikatzen duzu?
Noski. Asko lantzen dut contouring-a; hau da, argiak eta itzalak erabilita, argitasuna ematea, bolumena jarri edo kentzeko. Neure burua feminizatzea zailagoa da, baina saiatzen naiz karratuagoa egiten edo obalo formakoa. Saiatzean eta kale egitean datza.
Zure lehenengo feminizazioa lagun batekin izan zen; nola gogoratzen duzu momentu hura?
Mutila den lagun batek esan zidan makillatu nahi zuela, baina ondo ikusi nahi zuela bere burua. Izugarri gustatu zitzaidan, eta horrek piztu zidan gogoa. Hortik sortu da Luna Femme.
Nola definituko zenuke Luna Femme?
Amets eta zaletasun bat zen, eta gaur egun amets hori egi bihurtu da. Bere burua nahi duen bezala ikusteko aukerarik izan ez duen jendea zoriontsu egin nahi dut. Zerbait alternatiboa da, baina nik nahiko nuke arrunta izatea eta normalizatzea. Ez nuke nahi normatiboa izatea; zer da norma edo araua?
Non hasten da feminizazio bat?
Gona bat jantzi, ezpainak edota begiak margotzearekin hasten da. Feminitatearekin lotzen den horrekin; beti ere kakotxen artean.
Desinfomazio handia dago? Nola azaltzen duzu zer egiten duzun?
Bai, desinformazio handia dago, eta jendeak gauzak nahasten ditu. Irribarre batekin esaten diet egiten dudana zera dela: generoa edozein dela, feminizatu nahi duen orori lagundu. Jendea ondo sentitzea eta momentu horretaz gozatzea nahi dut. Hor dago gakoa.
Feminizazioetan gertatzen dena, feminizazioetan geratzen dela diozu. Zergatik da garrantzitsua konfidentzialtasuna?
Seguru sentitzeko; feminizatzen direnen lagunekin kalera ateratzen naizenean, ikusten dut oraindik jendeak aurreiritzi eta estigma asko dituela. Kontzientziatu beharra dago.
Nola?
Hitzadiak eman nahiko nituzke, adibidez, eskoletan. Nire seme-alabek galdetzen didatenean: "Ama atera naiteke honekin?" Esaten diet: "Honekin ateratzen bazara jendeak begiratuko zaitu, baina ez du inporta, zuk eramaten duzuna gustuko duzulako, eta zoriontsu zara jantzi duzunarekin".
Zure seme-alabek feminizizazioak eskatzen dizkizute?
Feminizazioa ez hainbeste; batez ere, azazkalak margotzeko eta eyeliner-a egiteko eskatzen didate.
Nola eragiten diote feminizazioek generoaren iruditegi sozialari?
Pertsona bakoitza modu batean edo bestean sentitzen da, batzuk genero batekin konektatzen dute, beste batzuek ezta batekin, edo batzuekin besteekin baino gehiago. Feminizazioek dena aldatzen dute, eta jendeak ez du hori planteatzen. Kanpoko begiradatik jendearen arabera aldatzen da, eta beti egonen da norbait diskordian.
Feminizazioekin genero estereotipoak sustatzen dituzula atxikitzeko joera dago?
Beti galdetzen diet zer nahi duten eta nola sentitu nahi duten. Askotan esaten didate sentitu nahi dutela glamourosa, sexy eta guapa. Beste batzuetan makillaje neutroagoak eskatzen dizkidate, edo bizarra eta ileorde luzea. Badira ere, itxura ez-binarioa bilatzen dutenak. Hortaz, horren arabera lan egiten dut. Gerta liteke batzuk estereotipoetara hurbiltzea, baina jendeak eskatzen duenaren araberakoa da.
Hortaz, beharrak entzutea garrantzitsua da? Entzule ona zara?
Bai, ni oso enpatikoa nahiz, eta asko entzuten dut, jendea gustura egotea nahi dudalako. Gustuko dut jendeak sentitzea gustura egon dela, eta ondo ikusi duela bere burua. Pertsona arrunt bat diva bihurtu nahi dut. Gainera, sortzen den energia ikaragarria da.
Zer-nolako jendea ezagutu duzu?
Jende jatorra; bizitza elkarri kontatzen diogu. Galdetzen diet gaztelerazko zein izenondo nahi duten erabiltzea, noiz nahi duten erabiltzea, ea NANean agertzen ez den izenik duten. Askok ez daukate izena, eta momentuan solasten dugu horren inguruan. Ez esan arren, izen batekin amesten dute denek. Askotan amaieran esaten didate.
Horietako asko Harrotuko armairuan ezagutu dituzu; zein da gehien gozatzen duzun momentua?
Azkenean ez da soilik makillatzea, jendeak ileordeak eta arropa probatzen ditu. Oso polita da jendea etortzen denean, eta gauza pila bat probatzen dituenean, eta nahiz eta gauza bat mila aldiz probatu besteak ere probatzera animatzen dituenean.
“Amaren partetik denak artistak dira; uste nuen nik ez neukala esentzia hori”. Gerora ikusi du bera ere artista dela. Ile-apainketa ikasi du, eta askotan pixka bat makillatzeko eskatzen ziotenez arreta ematen zion makillajearekin zer egin zitekeen. Hortaz, Youtubeko bideoei esker ikasten hasi zen, eta lagun batek eskatutako feminizazio bati esker gaur egun makillatzailea da. Amayuki Luna Femmen izenez ezagutzen dute gehienek: “Amets bat bete dut”.
Beste hainbat emakume artistaren gisara, Elsa von Freytag-Loringhoven (1874-1927) abangoardien historia ofizialetik erabat ezabatu zuten, bere jardun artistikoaren muina, sutsua bezain berritzailea izan arren.
Dinagu kolektiboak Biziola kooperatibarekin elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien Gabonetako azoka egingo da abenduaren 16an eta 17an Lazkaon. Larunbatean 31 sortzaile bilduko dira, eta igandean beste 30 desberdin.
Emakume Sortzaileak Plazara topaketen bigarren edizioa dute aurtengoa. Antzerkia, musika, olerkia ala beste, 25 artisten ezagutzeko aukera izango da Ozaetako Garaion sorgingunean.
Diziplina ugaritako lau proiekturi esleitu berri die beka, eta udazkenean erakutsiko dira publikoaren aurrean. Horrez gain, jakinarazi dute sormen egonaldiak antolatuko dituztela udazkenean.
Erronka jarri nahi izan dugu ARGIAtik: zenbateraino utzi diezaiokezu sormenari hegan egiten? Zenbateraino bihurritu dezakezu istorio bat eta bilakatu beldurgarria, barregarria, dramatikoa? Gauza al zara euskarak duen aberastasunari etekina atera, hitz-jolasei leku egin eta... [+]
Zirkuan eta dantzan trebatu da Maitane Azpiroz La Trapecionista dantzaria eta trapezista (Iruñea, 1982). Zamaren ideiatik tiraka Artxipielago obra sortzen ari zelarik, haurdun geratu eta beste kide bati pasa behar izan zion lekukoa. Orain ez du antzezlanean antzezten,... [+]
Diseinatzaile gisa, Letitare marka sortu zuen Irati Guarretxena Sandamianek diseinu ikasketak egin orduko. Ordura arte bezala, bizitzaren erritmoak bultzaturik eman zuen horretarako urratsa. Modaren zikloek eta azkartasunak gogaiturik, kontziente zen ez zela gustura ari... [+]
Haurrek badute, eta zenbait nagusik ez dugu galdu, sorkuntzan murgiltzeko joera. Agian, sorkuntzan murgiltzeko joera dugun guztiok ez ditugu lan ederrak egingo, baina uste dut esperientzia antzekoa dela: hor zaudenean, mundu honetan bizitza on bat izateko gauza asko alde batera... [+]
Euskal kulturaren transmisioa izango du ardatz, eta 23. Korrika kulturalean aurkeztuko dute diziplina eta artista ugari uztartuko dituen proiektua. Halere, emaitzan baino, bidean jarri dute fokua: hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi gisa aurkeztu dute #badon.
Emakume sortzaileak biltzen dituen Dinagu kolektiboak azoka antolatu du martxoaren 12an, Aiaraldeko Faktorian (Laudio). Emakume sortzaileen lana bisibilizatzea eta sortzaileen beharretara egokitzen diren ekimenak sortzea helburu, “herriz herri sortzaileak batuko dituen... [+]
“Barraka” abentura bideo-joko umoretsua garatzeko urtebete izango du Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak. Horretarako 15.000 euroko laguntza irabazi du Durangoko Azokaren laugarren sormen bekan.
Dinagu Emakume Sortzaileen Kolektiboa Donostiako Egia auzoan, Teila Fabrikan, izango da abenduaren 18an eta 19an. Kolektiboa emakume sortzaileen lanei ikusgaitasuna emateko sortu zen duela hiru urte.
Gaurkoan hiru osagai dituen hausnarketarekin natorkizue. Lehenengo osagaia @hezkuntzanlibre Telegram taldean partaide batek partekatu zuen abestia da: Joseba Irazokiren Galtzen ari da. Bigarren osagaiak harremana du aurtengo Durangoko Azokan Sorkuntza Digitalaren inguruan izan... [+]
'Dinagu' Emakume Sortzaileen Kolektiboak antolatutako azokak Astran egingo du bigarren geldialdia urriaren 16an. Diseinuari eta irudiari lotutako produktuen eskaintza egongo da, besteak beste.
Gureak Egin, gureak egin ez dezan. Kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia sortu berri dute Iruñean. Sortzearen plazera baliatuz euskararen erabilera eta euskarazko harremanak bultzatu nahi dituzte 15-18 urte bitarteko gazteen artean. Horretarako dantza, musika... [+]