Literaturaz hazten

Zerria | Patxi Zubizarreta | Erein, 2022

Lizardi saria eskuratu zuen iaz Patxi Zubizarretaren lan honek; garai berria du gure arteko lehiaketarik zaharrenak eta aldaketako bat dugu bi urtean behin gazteentzako obra bat sarituko dela eta hurrengoan haurrentzakoa. Zerria gazteei zuzenduriko lana dugu, irakurle konpetentea eskatzen duen liburua; errazkeriatik aldentzen den literaturazko lan landua.

Alpeetan kokatzen da istorio honen hasiera, glaziar batean agertu diren bi giza gorpu eta hartz baten hezurdurarekin. Bereket neska glaziologo gazteak bi gorpuak ikustera doanean ikerketa baten zurrunbiloan ikusiko du bere burua: “Eta nik artean ezin jakin deskubrimenduak hasi baino ez zirela egin. Ezin jakin albisteak dagoeneko haginka egina zidala. Eta ez ninduela askatuko”.

Zubizarretak Alpeetatik Euskal Herrira eramango du Bereket, eta ondoren Pariseraino, izotzetan agertu diren bi pertsona haien tragedia argitzeko. Tragedia bat baita Gaxuxa eta Mixelena, tragedia haien haurra zerri batek hiltzea apaizaren laguntzaz, tragedia edo mendekua apaizaren heriotza… baina ez dut hemen esango nobela interesgarri eta aberats honen nondik norakoa, ez dut hemen aipatuko irakurleak misterioa argitzeko egin beharreko ibilbidea; bakarrik aipatuko dut narrazioak, Bereketen kontakizunak, aspaldiko garaiaz baino gaurko egunez ere gogoetarazten digula, liburuko komentarioak, konparazioak, anekdotak, historiak eta istorioak lagun ditugula kontakizunean zehar, hau aberastuz, hau hobeto ulertzen lagunduz, irakurlearen gozamena areagotuz. Eta asko dira horrelakoak nobelan zehar, inuitek nola harrapatzen dituzten otsoak, arranoaren eta erbinudearen arteko borroka, nola zeramaten izotza Ipar Ameriketatik Indiaraino, zerriek hildako umeen istorioak… eta pertsonaien gogoetak, Gaxuxa eta Mixel kontratatu zituen zuzendariaren, “Orduan pentsatu nuen bizitzen jarraitzea, batzuetan, hiltzea baino heroikoagoa izan daitekeela” bezalakoak.

Zerria ez da bakarrik obra gomendagarri bat, literaturaz gozatzeko, literaturaz hazten joateko, literatura zer den eta nola egiten den jakiteko adibide guztiz egokia baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Eguneraketa berriak daude