Harresi Berde Handia Afrikan: aterabideak handizki irudikatu ditzakegunaren froga

  • Saharako basamortua hedatuz doa denboran, mende oro %10 zabalduz. Zabalpen hori geldiarazteko abiatu zuten duela hamabost urte proiektu erraldoi bat: mendebaldeko Senegal eta Mauritaniatik haste ekialdeko Eritrea eta Somaliara arte, baratze, belardi, zuhaitz eta oihanez osaturiko hesi berde bat eraikitzea. 2007az geroztik dabiltza horretan, baina 18 milioi hektarea lur berdeturik, bakarrik %4 dute osatuta. Orduz geroztik, onura gehiago agertu zaizkie, tartean, klima larrialdia arintzeko soluzio ere izatea. Baina erronka berriak ere badituzte, horietan potoloena ondokoa: multinazionalen goseari aurre egin eta afrikarren eskutan mantentzea lur horiek. 

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Klima larrialdiari gaina hartzeak gure jendarte antolaketaren aldaketa drastikoa eta sistemikoa eskatzen digun honetan, egingarritasunari buruz esperantza ematen digun adibidea dugu Afrikako Sahel eskualdean osatzen dabiltzan “Harresi Berde Handia”. Atlantikotik Itsaso Gorrira arte, Senegal, Mauritania, Mali, Burkina Faso, Niger, Nigeria, Txad, Sudan, Eritrea, Etiopia eta Djibuti herriak trabeskatuko dituen baso, belardi eta baratzez osaturiko hesi naturala landatzen dabiltza. Orotara, 8.000 kilometroko luzera eta 15 kilometroko zabalera ukanen duen hesi begetal horrekin Sahara basamortuaren hedapena oztopatzea dute xede. Egitasmo erraldoia –100 milioi hektarea berdetzea–, hamaika herri batzen dituena eta bioaniztasuna berreskuratzean daukana funtsa. Hots, horixe: nahi bada ahal da.

“Basamortutzea urritzeko proiektua da. Oinarrian hori dago, baina oroz gainetik afrikarrek afrikarrentzat pentsaturiko egitasmoa dugu. Sektore anitz hunkitzen ditu: badago berrezartze ekologikoarena, baina aldi berean, lurraldeen garapenaz ere ari gara. Baratzeak, erlezaintza, lasto bilketak... elkarrengandik paraleloak direla pentsatu dezakegu, baina errealitatean guztiak dira ezinbestekoak Harresi Berde Handiaren iraunkortasunarentzat. Herritarren inplikaziorik gabe ez luke funtzionatuko. Proiektu hori osoki afrikarra da, Afrikan sortua. Afrikarentzat”, Priscilla Duboz antropologoaren gogoeta entzungai daukagu, France Culture irratian.

Basamortutzeak hainbat kausa dauzka oinarrian: euriteen gutxitzeak ondorioztatu idorteak, klima beroketa, baita gizakiaren jarduna ere: “Gizakiak xehatu du bertako ekosistema. Kolonien aroan, laborantza eta abeltzaingoa bultzatu ziren, oreka zahar eta kontsolidatuak desagerraraziz eta baso zabalak suntsituz [hau da, basamortuaren zabalpena oztopatzeko pareta naturala desagerraraziz]. Laboreek, gehienetan multinazionalen monokultura industrialek, areagotzen dute basamortutzea, uraren kontsumo erraldoiagatik eta akuiferoak pozoitzen dituzten osagai kimikoengatik”, irakurri daiteke Entre rève et espoir: le projet de la Grande Muraille Verte (“Ametsen eta esperantzaren artean: Harresi Berde Handiaren proiektua”) artikuluan.

Afrikako Batasunak 2007an ofizializatu zuen egitasmoa, eta orduz geroztik aitzina doa, nahiz eta hainbat traba eta gertaerengatik poliki, seguruenik polikiegi, doan gauzapena: 2030eko bukatu nahi lukete, baina iaz %4 zuten bakarrik landaturik. Akatsetatik ikasi dute herritarrekin eraman beharreko proiektua dela: “Naturarentzat, komunitatearentzat, klimarentzat landatzeak ez ditu baitezpada lotzen herritarrak. Baliagarriak izanen zaizkien zuhaitzak behar dira, jateko edota saltzeko baliatuko dituzten fruitudunak, adibidez. Kasu horretan funtzionatzen du”, Haïdar Ali senegaldarraren hitzetan. Gogoan du iragana, zuhaitzak landatu eta herritarrek mozten zituzten garai hura.

FAO Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearentzat ere estrategikoa da, eta dirutza bideratzen dabil. Ez delako proiektu ttipia pobrezia gehien pairatzen duten herri horientzat: 135 milioi herritar dira Sahel eskualdean, eta laurdena da gosez ala egarriz hiltzen. Batez beste, 440 dolar kontatu behar da hektareako, hots, orotara 36.000 eta 43.000 milioi dolar kostatuko du harresi berdeak. Iraganak irakatsi die herritarrak egon behar direla diru-laguntzen segipen batzordeetan –ustelkeria eta zerga ihesak errealitate dituztelako Sahel eskualdeko gobernuetan ere–. 20.000 milioi dolar jaso behar lituzkete nazioarteko eta kontinenteko egituren partetik.

Kasu multinazionalei

Kanpotik etorritako diruaren parean, mesfidati da Haïdar Ali senegaldarra, sosak ez duelako guztia egiten. Arriskua ere ikusten dio: “Baldintza baldin bada enpresa txinatarra inplikaraztea sosa Txinatik datorrelako, ala enpresa frantsesa kontratatzea sosa Frantziak emana delako... barkatu, ez nau interesatzen. Enpresa horiek ez dituzte nire herriaren hersturak eta lehentasunak. Ingurumenak frogatzen digu horrek ez duela funtzionatzen: denetan doa atzeraka, denetan eta denetan”.

Multinazionalen presioari eustea izanen dute erronka nagusienetarikoa. Izan ere, Iparreko enpresak badabiltza Hegoan zuhaitzak landatzen –monokulturaren logika kaltegarrian–, beraien aktibitateen karbono isurketak konpentsatzeko gisan. Nazioartera bideraturiko laborantza industriala garatzeko lur emankor gisa ikusiko du gobernu eta enpresa andanak ere. Entre rève et espoir: le projet de la Grande Muraille Verte artikuluan irakurri daiteke arrisku hori ez dela kontuan hartua: “Hil ala bizikoa dute erronka hori: zeinek jasoko du lur horien jabetza eta kontrola? Harea baratze bilakatzea ez da nahikoa, defenditu beharra dago, eta detaile hori –maleruski– ez da sartzen FAOren proiektuan. Erronka hori hor dago, are gehiago estatuek ez baitute indarrik ezer bermatzeko”.

Hurbiletik zaintzekoa dute, diskretuki bertaratzen dabiltzalako bat baino gehiago: Veolia ala Total dabiltza diruz sostengatzen landaketa. Kosmetika arloko Frantziako Klorane enpresa boteretsuak tratua pasaturik du, ordainez Balanites aegyptiaca edo basamortuko datilondoz osaturiko xanpua merkaturatzeko osagaia jasoz. Agentzia Panafrikarra eta Xinjianeko Ekologia eta Geografia Institutuaren arteko hitzarmena ere hor dugu, “basamortutzea mugatzeko Txinak dauzkan teknologiak, materialak eta ekoizpenak Afrikara bidaltzeko” izenpetua. Amazon-en jabe Jeff Bezosek ere 1.000 milioi dolar bideratu berri ditu egitasmora.
Etengabean bipilduriko Afrikan, beraien jarduerak berdez pintatzeko ala are gehiago aberasteko bide berria dute hor multinazionalek. Hori gertatuz gero, oinarrian dagoen helburua zapuztuko lukete –laborantzan zein basogintzan, monokultura beti delako biziaren suntsiketaren sinonimo, eta basamortuarentzako sarbide–. Klima larrialdiaren parean izan zitekeen harresia ere suntsituko lukete. Alta, berez 250 milioi tona karbono xurgatzeko gaitasuna dauka harresi berde zabal eta bizi horrek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Eguneraketa berriak daude