Mundu oso bat euskal liburuen aurrean

  • Europako liburu azoka handienak milaka bisitariren, mundu osoko argitaletxeen eta editoreen, eta bertaratu diren euskaldunen arreta piztu du urriaren 19tik 23ra Frankfurten. Kontinenteen pabiloien artean, Asturias, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko idazle, ilustratzaile eta argitaratzaileek beren lekua topatu dute, Espainia herrialde gonbidatua izan duen edizio berezi batean. Beyond Spain programa alternatiboa ere antolatu dute hainbat herritarrek egun horietan, kontrapuntu politikoa egiteko.

Argazkia: DPA Picture Alliance Archive

2022ko azaroaren 03an

Frankfurteko tren geltoki nagusian kafea hartu eta tranbian bi edo hiru geltokitara dago liburu azoka. Akreditazioa irakurtzen dizute mugikorrarekin, kontzertu batera sartuko bazina lez. Euria ari du kanpoan. Bero egiten du barruan. Pabiloi luze bat gurutzatu, plaza bat, Agora izenekoa, eta beste pabiloi batean sartu gara. Oraindik ez ditugu tokiak eta zenbakiak ondo bereizten. 3. zenbakia duena Alemaniakoa omen da. Lehenengo pabiloian dira Espainiako hitzaldi eta ekitaldiak, 4.1ean daude euskarazko liburuak, beste askoren artean. Baina denborarekin ikasiko dugu hori. Liburu azokara sartu eta landareak dira ikusi ditugun lehen gauza, hara, Jakoba Errekondo ere iritsi da Frankfurtera! Baina ez da ARGIAren postua–. Baina liburugintza berdeak ere badu bere arrakasta. Hortik aurrera dena da stand, liburu azal, argitaldari eta argitaletxe. Herrialdeak eta liburuak. Tamaina eta neurri ezberdinetakoak. Hemen eta han.

Europako liburu azokarik handiena da Alemaniako hiri honetakoa. Eta horrek erakarrita etorri gara gu ere. Zer ikusiko eta, batez ere, zerbait ikasteko asmoarekin. Neurriari erreparatu eta ikaratzeko modukoa da. Dozena erdi Durango berton. Egun bateko sarrerak 25 euro balio du eta 70 azoka guztirako paseak. Profesionalen egunak izan dira asteazkenetik ostiralera bitartekoak, eta larunbatean eta igandean jende gehiago espero da. Askoz gehiago, hona etortzeko ohitura dutenen esanetan.

Pabiloi batera sartu, –kostata heldu gara, eta nekatuta ere bai– eta bertan ikusi dugu egurrezko eraikin handi samar bat. “Basque.Books”, dio, eta Euskal Herriko argitaletxeetako liburuak dauzka apaletan, ezagun zaizkigunak. Ondoan, Galiziakoak, Andaluziakoak, Asturiasekoak. Parean Kataluniako gune handiago bat dago. Eta aurrera eginda Portugal, Brasil, Lituania, Ginea, Angola, Suedia, Kanada, AEB… eta beste hamaika gune, herrialde, argitaletxe handi eta enparau.

Obaba Frankfurten

Bernardo Atxagarekin solasaldia dago Espainiako kultur ministerioaren ekimenez antolatu diren ekitaldien artean. Euskal Editoreen Elkarteko Ana Urrestarazurekin batera abiatu gara entzutera. Ostean, Atxaga agurtzera hurbildu dira euskal editore zenbait, Etxepare Euskal Institutuko arduraduna, beste egileren bat. Alemaniako egonaldiaren ostean, Mexikora joatekoa da eta han ere hainbat hitzaldi emateko ardura hartu du. Ostean beste aurkezpen batzuk, bidaia gehiago. Ez da nekatzen Asteasukoa. Eta Obabari buruz zelan idazten hasi zen gogoratu behar izan du, Gabriel Arestiren bultzada ekarri du gogora, Freud eta Marx nor ziren ezagutzen ez zutenen herriaz idatzi behar izan zuela, eta pasarteak, eta gertatutako istorioak, eta idazteko dituenak kontatu ditu. Baina nobelarik ez, horretarako beste bost urte beharko lituzkeelako.

Berriz itzuli gara euskal liburuen abarora eta korridoreetan barna murgildu gara, gure liburuaren bila. Ezagutzen ez ditugun idazleen lanak ikustera. Bidaia agentzia erraldoi batean murgilduko bagina lez. Mundua txiki sumatu daiteke hemen, baina nazioartean ari gara etengabe.

Euskal editoreak

Guk bezala, lehen aldia du Uxue Razkin Erein argitaletxeko editoreak azoka honetan. “Nazioarteko literaturaren erakusleiho handia izatea espero nuen eta hori da aurkitu dudana”, baieztatu digu. “Iruditzen zait erakusleiho aparta dela informazioa jasotzeko: zer irakurtzen ari den jendea, argitaletxeek zer duten haien katalogoetan. Azken baten, azoka honi esker Eskandinaviako liburuak ezagutu ditut, adibidez, zer argitaratzen ari diren, nolakoak egiten dituzten liburuak...”. Lehen aldia du, eta ez da tratuetan sartu Ereingo editore berria. Izango du horretarako aukerarik aurrerantzean. Baina garrantzitsua iruditzen zaio euskal argitaletxeak Frankfurten egotea. “Mapan ere bagaudela esateko modu bat da, hau da, aldarrikatzea gu ere sistema horren barruan bagaudela".

Etorri izanaz kontent dago Razkin:“Niretzat oso esperientzia aberasgarria eta polita izan da. Ez bakarrik liburuak ikusi ditudalako, hori asko gustatzen zait, azokak maite ditut, baina ez hori bakarrik; kontaktuan egoteko agente literarioekin, argitaletxeetako editoreekin... Sare literario hori eraikitzeko aukera eman dit eta hori beti da aberasgarria, asko ikasten duzulako”.

Itzultzaileen laguntzaz, editoreen lanarekin eta sustatzaileen eskutik mundua ezagutuko dute euskal hitzek

Euskal Editoreen Elkarteko Ana Urrestarazuk urteak daramatza azokara etortzen. “Elkarte bezala, berez, gure zeregina editoreei bidea erraztea da, hona editoreak datoz negozioa egitera, beste argitaletxeen eskubideak erosi eta saltzera”. Duela 25 urte etorri zen lehenbizikoz: “Etortzen hasi ginenean stand txiki-txiki bat zen gurea, ez diseinuzkoa, eta argitaletxe gutxi-gutxi etortzen ziren”, gogoratzen du Editoreen Elkarteko arduradunak. Eta elkargune honetan zenbat eskubide erosi eta saldu diren ikusi dute urteotan guztiotan. “Poz berezia ematen dizu hemen erositako liburuak gurean argitaratzen direnean”. Bilerak egiten dira postuan, elkar ezagutu. Egunotan buru belarri dabiltza Eslovenia, Valentzia, Frisia eta beste toki askotako literatur eragileekin lanean nazioarteko Lit up egitasmoari forma ematen. Aurten Frankfurten euskaraz argitaratzen duten hamar argitaletxe daudela azpimarratu nahi izan du Urrestarazuk: Erein, Susa, Txalaparta, Elkar, Pamiela, Igela, EHU, Astiberri, Sua eta Etxepare.

Miren Agur Meabe ere agurtu dugu, poesiari eta musikari buruz aritu da solasean Yolanda Castaño poeta galegoaren aldamenean; ondoan izan du, baita ere, Elena Mede andaluziarra. Poesiaren hizkuntza, musika, hiztegia errepasatu dute eta poema banarekin bukatu dute saioa, bakoitzak bere jatorrizko hizkuntzan. Amaieran, txaloak, horiek unibertsalak dira. Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ipuin bat marraztu dute eta kontakizuna kolorez eta zirriborroz eskaini diete bertaratutakoei. Katixa Agirrek amatasuna eta sorkuntza hartu ditu beste egile batzuekin batera. Gu bezala beste 90.000 lagun baino gehiago etorri dira azokara: liburuaren industriari lotutakoak, argitaratzaile, agente, editore edo erakusle. 87.000 bisitari gehiago aste osoan. 4.000 lagun postuetan lanean. Mundu bat du hemen aurrean euskal liburuak, euskal letrek. Idazleen eskutik, itzultzaileen laguntzaz, editoreen lanarekin eta sustatzaileen eskutik mundua ezagutuko dute euskal hitzek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu azokak
“Euskarak eta emakumeak presentzia gehiago behar dute azoketan”

Atzo hasi eta bihar bukatuko da Geure Gelatik azoka, Azkoitian. Emakumeen literatura oinarri duen euskarazko azoka da. Aurten, Jasone Osoro izango da omendua.


2023-09-28 | ARGIA
Inoizko postu gehien egongo dira larunbatean Hernaniko Liburu eta Disko Azokan

Doinuele euskara hutsezko plazen sareko hurrengo hitzordua irailaren 30ean izango da, Doberaren eskutik, 11:00etan hasita. Zenbait idazlek liburuak aurkeztuko dituzte, tartean Jakoba Errekondok eta Garbiñe Larreak. Bertso saio literarioa eta kontzertua ere egongo dira.


2023-08-28 | Leire Artola Arin
Irailaren 30ean egingo dute Hernaniko III. Liburu eta Disko Azoka

Abuztuaren 31era arte egin daiteke postua jartzeko eskaera. Aurten diskoak saltzeko aukera ere egongo da, lehen aldiz. Emanaldi eta aurkezpenak iragarri dituzte antolatzaileek. Dobera euskara elkarteak antolatzen du euskara hutsezko azoka, eta orain, Doinuele Euskarazko Plazen... [+]


2023-06-20 | ARGIA
1.200 pertsona batu, eta 1.100 liburu eta diska saldu ziren Ziburuko Azokan

Joan den ekainaren 3an egin zen Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka eta antolatzaileek –Baltsan Elkartea eta ARGIA–  balorazio orokorra egin dute. Azoka handituz joan da bere erritmoan, urratsez urrats, urtetik urtera baieztatuz 2019ko hastapen hartan... [+]


2023-03-20 | Estitxu Eizagirre
Geure Gelatik liburu azoka Azkoitian, martxoaren 24 eta 25ean
“Aurtengo egitaraua osoagoa da, haur eta gazte literaturek ere bere tartea izango baitute”

Martxoaren 24 eta 25ean egingo da Geure Gelatik liburu azoka Azkoitian. Emakume idazleen azken bi urtetako ekoizpena ezagutu ahal izango da bertan, bai herriko liburu dendek hornituko dituzten mahaietan itzulitxoa eginez, eta baita hitzaldi, mahai-inguru eta fomato berezietan... [+]


2023-03-15 | Estitxu Eizagirre
Doinuele Euskarazko Plazen Sarea sortu da
Zortzi herri, euskal literatura eta musika zaleentzako zirkuitu

Euskara hutsezko liburu eta diskoen azokek eta ekimenek indarrak batu dituzte: Doinuele sortu dute guztien artean, Euskarazko Plazen Sarea. Oraingoz, zortzi herri edo ekimenek osatzen dute sare hau eta gaur elkarrekin aurkeztu dute Bilbon aurtengo ekitaldien egutegia. Euskal... [+]


2022-12-14 | ARGIA
Euskal liburu azokaren 38. edizioa egingo dute Lazkaon

Gerriko kultur elkarteak antolatuta, urteroko azokarekin hitzordua dute lazkaotarrek, abenduaren 16,17 eta 18an. Musika emanaldiak, tailerrak eta buruhandiak ere izango dira asteburuan.


Petra Elser. Beyond Spain
“Politikoki kontrapuntu argia jarri dugu”

Frankfurteko liburu azokan Espainia herrialde gonbidatua izango zela jakindakoan martxan jarritako Beyond Spain ekimena antolatzen aritu da azken hilabeteetan Petra Elser. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta irakurraldiak egin dituzte, besteak beste. Itzultzailea da Elser, Euskal... [+]


Irene Larraza. Etxepare Euskal Institutua
“Banderatzat hartu beharko genituzke euskal idazleak munduan”

Zein da Etxepareren egitekoa Frankfurtekoa bezalako azoka baten?

Gure egitekoa orokorrean ez dago merkatuaren eremuan. Hor badaude profesionalak, kasu honetan editoreak, autoreak, itzultzaileak… sistema oso bat. Frankfurteko azoka, hain zuzen, eskubideen salmenta eta... [+]


2022-10-04 | Reyes Ilintxeta
Aritz Otazu. Liburu zaharren azken mohikanoa
“Ez da bidezkoa Nafarroako Artxiboak urtean soilik 8.000 euro izatea antzinako liburuak erosteko”

Frantzian bereziki, baina mundu erdian barrena ibiltzen da Aritz Otazu XVI. eta XVII. mendeetako liburuen bila. Nafarroako eta Euskal Herriko historia ezagutzera ematea da bere pasioa eta zuzentzen duen Mintzoa Argitaletxearen xedea. Mintzatzen ematen du egun osoa: bezeroekin,... [+]


2020-12-11 | Antxeta Irratia
Hondarribiko Euskal Liburu eta Disko Azokaren XXVI. edizioa abian da

Urtero bezala, Durangoko Azokan aurkeztutako nobedadeak aurki daitezke azoka honetan ere. Arrantzale Auzoan izango da abenduaren 13a arte, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etati  20:30etara. Eta %10eko beherapen edo deskontuarekin gainera.


2019-06-03 | Estitxu Eizagirre
Eguraldia bero eta giroa gozo Ziburuko lehen liburu eta disko azokan

Ekainaren 1ean Ziburuko plaza bete zuten hamazazpi argitaletxeetako lanek. Batez ere ingurukoak eta Euskal Herriko hainbat herritatik joandako euskaltzaleak aritu ziren eguzki galgatan euskarazko komiki, liburu, disko eta bestelako gaiak ikusten. "Lehen urtea baizik ez da,... [+]


2019-05-31 | Mikel Asurmendi
Maddi Zubeldia, Baltsan elkarteko kidea
“Balore berak partekatzen ditugu ARGIArekin, euskaldun, solidario eta burujabe, txikitik eraginez”

Maddi Zubeldia Arozena, Baltsan elkarteko kidea da, idazlea eta kantaria: "Ziburuko euskal liburu eta disko azoka Argia aldizkariarekin bat egitea naturala iruditu zaigu, balore berak partekatzen baititugu, euskaldun, solidario eta burujabe, txikitik eraginez", erran... [+]


Eguneraketa berriak daude