James Bond-en gisara sartu dira antzokira Ane Gebara AKA Lola del Rigodón, edo inspektore zahar herrena, eta Josune Vélez de Mendizabal AKA Susana Hotkins ikertzaile hasiberri, eder eta anbiziotsua.
(H)ondoko gela
Nork: Les Bobè Bobé
NON: Zabalganako
Gizarte Etxea (Gasteiz)
Noiz: Urriak 1
Ezaguna egiten zaidan bionbo baten aurrean, etxe bateko gela bat. Erdian, hildako bat. Thriller absurdo gisa aurkeztu dute Les Bobè Bobékoek (H) ondoko gela. Rigodónen esperientzia eta jarrera garratzak dira motibatuegi dagoen Hotkinsen aurrean. Kafe bat, bi, hiru… Olo esnedun ebakia eta hutsa. Konturatzerako, kartoizko edalontziz bete dute hilketaren eszena.
Behaketak, testigantzak, grabaketak. Baina ezer ez. Egunek aurrera egin ahala, ez dago modurik heriotzaren berri izateko. Bikoteak ahal duena egiten du: arreta eta egia dira zaharrenaren tresna baliotsuenak. Gazteenak, berriz, ITT, OCO eta BTB masterrak egin ditu, susmoa dauka espektroren bat dagoela etxean. Baina ez da inor, eta uko egin beharko die ikasitako teknika berritzaileei. “Heriotza bakoitzak ahaztuko ez duzun irudi bat utziko dizu, Hotkins”, Rigodonek nagusitasunez.
Tarteka argia joaten da. Eta tarteka ere telefonoaren txirrin ozena entzuten da. Ez dago inor telefonoaren beste aldean. Edo bai? Etengabe ari dira txorakeriak egiten: zarata bitxiak ahoarekin, esajeratutako mugimenduak edo txiste txarrak, txorizoekin jolasean... Denok egiten dugu barre, baina baten bat ia lehertzeraino ari da. Baina hau serioa da. Zerbait dabil ondoko gelan eta hildako bat utzi du. Nork edo zerk? Guztiz argi ez zait geratu bele erraldoia edo odolkiak botatzen zituen lanpara moduko txurroa izan den. Iraganeko istorio eta mamuak ekarri dituzte gogora. Tiroketa bat ere bai. Orduan bai argitu kasua.
Esperientzia oso bat izan da Zabalganarainoko lur-puntaraino joatea larunbat iluntzez, baina merezi izan du berriz ere tandemaren lanak, zeina Jason Gerrak zuzendu baitu. Mimoz —eta seguru, barre askoren artean— prestatutako lana da, labetik atera berri dena ia. Ahal dela, joan zaitezte haiek ikustera, edo hobe, eraman itzazue zuen herri eta auzoetara. Gauza serioa da bai, baina batez ere absurdoa.
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.