Dabeylyn Juares (Alianza, Honduras, 1992) aktibista eta gizarte integratzailea da La Violetan, Bartzelonako ASSIS harrera zentroak kudeatzen duen inklusio bizitegi-zentroan. 2015ean Bartzelonara migratu zuen eta orduz geroztik zaintzari lotutako lanak egin ditu, ikasketekin batera. Gaur egun, zaintza duinen alde borrokatzen duen Amb Cura Zaintzaileen Elkartearen koordinatzailea da.
Noiz eta nolatan iritsi zinen Kataluniara?
Bartzelonara 2015ean joan nintzen. Nire ahizparekin elkartu nintzen eta hunkigarria izan zen: hamar urteren ondotik besarkatu ahal izan ginen berriz. Egun hartatik seguru sentitu nintzen, baina, era berean, ziurgabetasunez, ezagutzen ez nuen herrialde batera iritsi berria nintzelako, lagunik gabe. Nolabait, nire bizitza han hasi zen, 23 urterekin.
Zaintzarekin lotutako lanetan hasi zinen. Zergatik?
Tira, argi nuelako, Hondurasen lan esperientzia eta ikasketak izan arren, emakume migratzaileoi bakarrik zaintzarekin lotutako lanak egiten uzten digutela, dugun formakuntza eta lan interesak alde batera utzita. Bartzelonara iritsi eta hilabete guttira hasi nintzen lanean. Emakume migratzaile zorionekoa naiz, nire ahizpa eta bere bikotekidea arduratu zirelako ni ongi egon nendin, eta ez zitzaidan deus faltatu. Yoga, katalana eta geriatria laguntzaile izateko ikastaroak egin nituen eta etxe barneko zaintzailea izaten lan egiten hasi nintzen.
Zenbateraino uste duzu zaintzaileen aurkako indarkeria nagusi dela? Zure azalean pairatu duzu?
Bai, ELA zuen pertsona bat zaintzen ari nintzenean, arratsez txakurra paseatzera atera nintzen eta niri eraso egiten saiatu ziren kalean. Etxera iritsi nintzenean bere semeei deitu nien eta erran zidaten isiltzeko, zer errango ote zuen Poliziak, paperik ere ez nuela… Ikaragarri gaizki sentitu nintzen, gertatu zitzaidanak garrantzirik izango ez balu bezala. Berez, euren familiakoa nintzela erraten zidaten…
Zure ahizpa ere zaintzaileen eskubideen aldeko aktibista da. Elkarrizketa batean erran zuen barne-zaintzaileak XXI. mendeko morroiak zaretela. Ados zaude?
Noski. Etxean itxita bizi diren emakumeak dira, eta deskantsatzeko ordu hagitz guti dituzte. Barne-zaintzaile anitzei gertatzen zaie familiek medikuarenera joateko ere baimenik ematen ez dietela. Ez dut ezagutzen zaintzaileenak baino baldintza eskasagoak dituen lan sektorerik.
Feminismo zuriak zuen ardurak kontuan hartzen al ditu?
Zaintzaileon borrokak edo Atzerritarrak Barneratzeko Zentroetan itxita bizi diren emakumeen baldintzen kontrako borrokak ez dute lehentasunik feminismo hegemonikoan. Martxoaren 8ko manifestazioetan aldarrikapenak egitearekin ez da aski, eguneroko borroka izan beharko luke.
Berriki, Amb Cura elkartea aurkeztu duzue. Noiz eta nola sortu zen?
Amb Cura zaintzaileen elkartea apirilean jaio zen, zaintzako langileen eskubideen aldeko hainbat aktibistak sustatuta. Denok lan egin dugu barne-zaintzaile gisa eta, ondorioz, azalean bizi izan ditugu lan baldintzak. Ezinbertzekoa iruditu zitzaigun elkartea sortzea, eta hilabete gutitan 700 lagun batu zaizkigu Katalunia osoan.
Zergatik izendatu duzue Amb Cura?
Argi genuen elkartea katalanez izendatu behar genuela, hizkuntzaren aldeko apustua bazelako inklusio osagai ezinbertzekoa. Amb cura adierazpen garrantzitsua iruditzen zaigu, “kontuz” erran nahi duen heinean, batez ere Katalunian erabiltzen delako zerbait arretaz eta kontu handiz egiten duzun zerbait adierazteko. Zalantzarik gabe, zaintzaren afera ezin hobeki islatzen du; bertatik bertarako lana egiten dugu, zaintzen dugun pertsona estimatuz, gure lanean sufritzen dugun lan esplotazioaz haratago.
Espainiako Gobernuak etxeko langileen baldintzak arautuko dituen errege dekretua onartu berri du. Haren bitartez, langabezia ordainsaria jaso ahal izango duzue aurrerantzean. Zer deritzozue?
Aurrerapauso garrantzitsua iruditzen zaigu, baina ez du arazoa errotik konpontzen. Etxeko langileen gehiengoak lan kontraturik gabe lan egiten du, administrazio egoera irregularrean, beraz, ez dute euren egunerokotasunean aldaketarik ikusiko. Kontratua duten langileei dagokienez, gehiengoa euren Gizarte Segurantza ordaintzera behartuta dago, soldata eskasa izan arren. Eta dekretu horrek ez ditu arazo horiek konpontzen.
Zeintzuk dira, aurrerantzean, erronka nagusiak?
Zaintzaren langileen baldintzak hobetzeko ezinbertzekoa da gizartearen eredua aldatzea eta zaintzaren lanari balioa ematen hastea. Ezin dugu orain arte bezala jarraitu. Premiazkoa da arduradun politikoen erantzukizuna, zaintzari duen balioa eman eta ongizate-estatuaren zutabe gisa har dezaten.
“Alianzan jaio nintzen, Honduras hegoaldeko landa herri ederrean, baina 2015etik Katalunia dut bizitoki. Nire herrialdetik alde egin behar izan nuen, han dagoen kriminalitate handiagatik. Nekazaritzatik eta arrantzatik bizi zen inguru batean koskortu nintzen. Gaur egun, bizilagun anitzek alde egin behar izan dute, enpresa transnazionalek sustatu duten itsaskien bilketaren gehiegizko ustiapenagatik. Kataluniara iritsitakoan zaintzarekin lotutako lanetan murgildu nintzen, argi baitago, bertze lan-eremu batzuetako ikasketak izan arren, emakumea, migratzailea eta langile-klasekoa izanik, bertze lan-eremu batzuetan lan egin ahal izateko esfortzu handia egin behar dugula”.
Garbiketa lanetan diharduten bi emakumeren egoera larria salatu du LAB sindikatuak. Gurpildun aulki eta taka-taka baten laguntzaz mugitzen diren arren, lanera bidali ditu Gizarte Segurantzak.
Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]
1958an, emakume baserritarrek Donostiako Erdialdea hartu zuten, esnea saltzea galarazi zitzaiela salatu, eta baserritarren eskubideak aldarrikatzeko. Administrazioak esnearen esklusibotasuna Gurelesa enpresari eman zion, eta baserritarrek Bretxan saltzeari utzi behar izan... [+]
Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]
ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]
Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez... [+]
Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia... [+]
Gipuzkoako ertzain-etxetako garbitzaileek greba deitu dute azaroaren 15etik 19ra. 42 langile dira, ia denak emakumeak, eta kexu dira Garbialdi enpresak eskari gutxienekoak ere ez dizkietela onartzen. Nekane Zabala langile horietako bat da. Badaki zer den greba egitea. 2018an... [+]
SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoko zerbitzuak ukatu bazion ere, Bilboko Lan Arloko 7. Auzitegiak onartu dio langileari eskubidea, ELAk jakinarazi duenez. SEPEk helegitea aurkeztu du.
Urola Kostako baserriko bost emakumek sortu zuten 2007an Hitzez elkartea, landa eremuko emakumeen osasuna hobetzeko helburuarekin. “Zaindariei zuzendutako sostengu-taldeetan ezagutu genuen elkar, eta lanketa bat egin ondoren, 2006an erregistratu genuen elkartea”,... [+]
Urriaren 15ean ospatzen den Emakume Baserritarren Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta, AFAMMER elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko topaketa antolatu du urriaren 17an Iruñeko Planetarioan.
Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]
LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.