Industrializazioak loa aldatu zigun

  • Londres, XVII. mendea. Hiriko artxiboetako dokumentu kriminaletan loari buruzko hainbat erreferentzia jaso zituzten; “lehen loaldia” eta “bigarren loaldia” aipatzen zituzten, baita tarteko esna-aldian egiten zutena deskribatu ere.

Endymion  (John William Godward, 1893). (Irudia: Art Renewal Center Museum)

Roger Ekirch historialari estatubatuarra hortaz jabetu zenean, gaia sakonago ikertzea erabaki zuen, eta 2001ean Sleep We Have Lost: Pre-Industrial Slumber in the British Islands ("Galdu dugun loa: Industria aurreko lozorroa britainar uharteetan”) lana argitaratu zuen The American Historical Review aldizkarian.

Ekirchek Europako beste artxibategi batzuk, gutunak eta orotariko argitalpenak miatu zituen, eta ondorioztatu zuen Aro Modernoko Europan lo bifasikoa deritzona nagusi zela. Industria aurreko europarrek iluntzean lo hartzen zuten. Bizpahiru ordu lotan eman ondoren, gau erdi inguruan esnatzen ziren. Esna-aldi horretan, batzuk ohean geratzen ziren, otoitzean, hausnartzen edo sexu harremanak izaten. Beste batzuk jaiki eta etxeko lanetan aritzen ziren, edo bizilagunekin solasean. Eta, artxibo kriminalek agerian utzi bezala, baziren lapurtzeko aprobetxatzen zutenak ere.

Industrializazioak eta, zehazki, argi artifizialak bultzatu zuten lo ohitura naturalak aldatzea. Edo, hobe esanda, industrializazioak inposatu zuena argi artifizialak ahalbidetu zuen

Litekeena zen ohitura hori Erdi Arotik etortzea eta kristautasunean izatea jatorria. VI. mendean San Benito monjeak gauerdian otoitzerako esnatzera behartu zituen eta beneditarren ohitura hori gizarte osora zabaldu zela pentsa zitekeen. Baina Ekirchek egile klasikoak errepasatu zituen eta lo bifasikoaren erreferentziak topatu zituen Homeroren, Tito Livioren edota Plutarkoren idatzietan. Gainera, gaur egun, isolatuta bizi diren eta argi artifizialik ez duten hainbat komunitatetan oraindik ere bi alditan lo egiten dutela dio.

1990eko hamarkadako esperimentu batek berretsi zuen ideia hori. Marylandek (AEB) NIMHko Thomas Wehr psikiatrak “historiaurreko” lo baldintzak ezarri zizkien zenbait subjekturi eta, aste gutxiren buruan, denek loaldi zatiturako joera hartu zuten.

Industrializazioak eta, zehazki, argi artifizialak bultzatu zuten lo ohitura naturalak aldatzea. Edo, hobe esanda, industrializazioak inposatu zuena argi artifizialak ahalbidetu zuen. Industriak eskatzen zuen langileen ordutegiak zorroztea eta sinkronizatzea; denbora monetizatu egin zen.  Eta lanean produzitzeaz gain, langileek kalean kontsumitu behar zuten, sistema berriaren makineriak ondo funtziona zezan. XVIII. mendearen erdialdean lehen kale-argiak jarri zituzten Europako hiri nagusietan, loaldi bakarreko ohitura txarrari bidea argituz.

Izan ere, geroz eta gehiago dira lo bifasikoa osasungarriagoa dela dioten profesionalak, baina jakitun dira gizarte postindustrial honetan loaldi naturalera itzultzea ezinezkoa dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


Erromatar gorpuak Vienaren zimendu

Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela. 

Gorpuak edozein... [+]


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


Estatua perfumatuak

Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]


Benetako ninjek ez dute misteriorik

Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Boteretsuegia emakumea izateko

Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Trumpek miresten badu...

AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.

Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude