Fikzioen amaiera Ukrainan

2014an Ukrainako gobernu kolpistak Donbasseko eskualdeen kontrako gerra hasi zuenean Terrorismoaren Kontrako Operazio gisa izendatu zuen erasoa. Kieven agintea berriro hauteskundeetan hautaturiko presidente batek –Petro Poroxenkok– hartu zuenean, berdin izendatu zen, 2018an Indar Bateratuen Operazioa bezala berrizendatu zuen arte. Halere, bere adierazpenek fikziotik gutxi zuten Donbasseko jendeaz hitz egiten zuenean: “Guk lana dugu, haiek ez. Pentsioak ditugu, haiek ez. Haurren eta erretiratuen mantenua dugu, haiek ez. Gure seme-alabak haurtzaindegietara eta eskoletara joango dira, beraienak sotoetan egongo dira eserita. Ez baitakite ezer egiten! Horrela irabaziko dugu gerra hau".

Gerra egon bazegoen, horregatik Poroxenkok Minkseko akordioak babestu zituen errusiar armadak edota mertzenarioek sartu-irten indartsu eta azkar bat egin zutenean Donbasseko milizien alde. Ukrainak eta Errusiak bake-prozesurako protokoloa sinatu zuten Alemaniaren eta Frantziaren bitartekaritzarekin. Honek Kremlinaren fikzioetako batekin amaitu zuen: Moskutik kontatzen ziguten ipuinaren arabera Errusiak ez omen zuen-eta zerikusirik Donbaseko gerrarekin. Bestalde, berriki Poroxenkok argi utzi du ez zirela Vladimir Putinez fidatzen eta inoiz ez zutela asmorik izan akordioek ziotena betetzeko, bere esanetan ekonomia indartu eta berrarmatzeko denbora irabazteko tresna bat baino ez ziren izan. Azken honetaz ez dago dudarik, Jens Stoltenberg-ek, NATOko idazkari nagusiak, esan du aliantza militarra ukrainar armada entrenatzen, ekipatzen eta laguntza ematen dagoela 2014tik.

Zortzi urte eta gero Errusiak Ukrainako inbasioa hasi zuen. Kremlinak Operazio Militar Berezia bezala izendatu zuenak egun edo aste gutxi batzuk soilik iraungo zuela uste zuen. Errusiarrek inbasioaren shocka erabili nahi zuten ukrainar gobernua bortxatzeko akordio bat sinatzera Moskuk nahi zuen terminoetan edota gobernu aldaketa bat laguntzeko. Horren adierazle izan ziren inbasioa hasi eta hurrengo egunean Putinek egin zituen adierazpenak eskatuz Ukrainako armadako buruei estatu kolpe bat emateko. Ez zen gertatu.

Ordutik errusiar gobernua Operazio Militar Bereziaren fikzioa mantentzen saiatu da Kharkiveko eskualdean izandako galera handiak gertatu arte. Kontua da operazio militarraren eskemapean Errusiak ez duela posible ikusten sufrituriko porrotaren aurrean erantzun arrakastatsu bat ematea eta gerraren jokoan enbidoa bota du. Putinen agerraldi laburra armadako erreserbisten mobilizazio partziala iragartzeko Operazio Militar Bereziaren orain arteko porrotaren konstatazioa da.

Errusiak Ukrainako lau eskualde anexionatu ondoren hauek erasoren bat jasotzen badute Putinek iragarri du Errusiar Federazioaren kontrako eraso bezala kontsideratuko dituela, horrela, operazio militar berezi baten eskematik gerra eskemara pasatuko da Mosku. Egoera larriagoa eta arriskutsuagoa bilakatuz. Arazoa da interes ugari daudela gerra betikotzeko. Orain aste batzuk Ukrainska Pravda egunkari digitalean Ukrainako goi funtzionario baten adierazpenak jasotzen ziren esanez apirilean Errusia eta Ukraina artean akordio batera iritsi zirela Turkiaren bitartekaritzarekin, baina azkenean Ukrainak ez zuela sinatu ardatz anglosaxoiak oztopatu zuelako: Boris Johnsonek sinadura gertatu aurretik Kieverako hegaldi bat hartu zuen. Izan ere, gerra honetan dagoen beste fikzioetako bat da esatea Ukrainako gobernuak soberania duela gerraren garapenari buruzko edozein erabaki hartzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude