Handitasuna gauza txikietan agertzen da. Bost axola zenbat estadio betetzen dituen artista batek, zenbat sold out eta zenbat sari. Musikarekin zer eragiteko gai zaren; hori da axola duen bakarra.
La MODA
NOIZ: Abuztuak 26, 27 eta 28.
NON: Pampliega,
Poza de la Sal eta Covarrubias
Aitortzen dut, ez dit inoiz arretarik eman La Maravillosa Orquesta del Alcohol Burgoseko taldeak. Abanderarado mauka bako kamiseta zuriekin agertokira igotzen diren zazpi mutikote, Mumford And Sons oinarri. Hori da urrutitik ikusten nuena. Joan den urtean, ordea, Bizkaiko Arriguri ekoiztetxeak disko berriko bideoklipak egin behar zituela-eta, gertuagotik ezagutzeko aukera izan nuen. Eta pozten naiz horregatik.
Nuevo Cancionero Burgalés da lanaren izena. Burgoseko kantu tradizionaletatik abiatuta egindako lan labur baina fina da. Ordura arteko pop moldean, baina sotila eta gordina. Oso burgalesak direlako La MODAkoak, eta herriarekin harremana landu behar delako, hiru eguneko bira bat antolatu zuten abuztuaren amaieran, husten ari den Gaztelako herrietatik. Dokumental bat egiteko aitzakiarekin, hiru egunak eman ditugu haiekin.
Pampliega, Poza de la Sal eta Covarrubias dira herriok. 300 biztanletik gertu bakoitza. Udan gehiago, neguan gutxiago. “Herri txikiek kulturarako eskubidea dutelako” egin dute bira hau; doako kontzertuak eskainiz. 3.000 lagun ez ziren elkartu ba, Pampliegako kontzertuan!
Goizean goizetik aritu ginen herriko bizilagunekin solasean. Lehen emakumea, 80 urteko andre jator bat, “Pampliegan jaio eta Pampliegan hilko dena”, baina bizitza osoa non eta Legazpin eman duena. Ez da kasualiktatea, ezagutu dugun jendearen %90a Euskal Herrian bizi da, edo bizi izan da, edo gertuko senidea du bertan.
Eta joan dira pertsonaiak azaltzen: Pedro kultura zinegotzi super-hunkitu eta eskertua; Paco eta Mariangeles poteatzaileak –eta haiekin batera Pampliegako bodega-kobazuloetara bisita eta dastaketak–; David botagilea eta Alberto odolkigilea –biak euren aitonen lanen oinordekoak–; 92 eta 93 urteko Don Evaristo eta Doña Honorata, herriaren bilakaera gogorra oroitzen. Izen propioz beterik daudelako Castilla Comunerako langile herriak.
Ez dut sekula horrelakorik ikusi. Jendea ilarak egiten, kontzertuan lekurik onena topatzeko, eta ilara egiten –ia hiru orduz!–, taldekideak agurtzeko. Eta, taldekideak, hiru orduz (!) agurtzen eta sinatzen eta agurtzen eta sinatzen. Pazientzia nondik ateratzen duten galdetuta: “Joder, jende hau gu ikustera etorri da, nola ez ditugu agurtuko ba!”.
Burgoseko Beatles-ak dirudite, eta, hala ere, umil jarraitzen du taldeak. Erabakiak guztien artean hartzen, ingurua errespetatzen eta zaintzen. Eta herriari kantak eskaintzen. Campos Amarillos izan da gehien harritu eta hunkitu nauen kanta. Ikustea zenbat jendek egin duen negar, Gaztelako lur duin eta izorratuei kantuan: “Que los campos más honrados / Son los que están preparados / Que los campos castellanos / Arden fácil en verano”.
Izen propioz betetako maleta bat eraman dugu etxera, eta kantei esker sortzen den komunitatea eta harrotasuna ere. Ahaztuak eta izorratuak bai, baina herri txikiek badutelako duintasuna oraino.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]