Modu batean edo bestean oholtzan egon da beti Idoia Tapia (Iruñea, 1998). Antzerkia ikasi zuen Donostian, eta orain arte dramatikoa ikasten ari da Bilbon. Skabidean taldeko abeslaria da, eta Sastakai antzerki taldeko kidea. Azken talde horrekin hilekoaren inguruko antzezlana dauka esku artean; oraindik ez dauka izenik, baina urte amaieran Iruñean aurkezteko asmoa daukate.
Zer sentitzen duzu oholtzan?
Zirrara modukoa sentitzen dut, lehenengo aldia izango balitz bezala. Skabideanekin kantatzen dudanean ez naiz hain urduri jartzen: oso eroso nagoelako, eta esperientzia gehiago daukadalako. Oholtzan aldaketa bat dago, eta publikoarekin konektatzen dudanean urduritasuna zoriontasun bilakatzen da.
Bietan eroso sentitzen zara?
Antzezpena gehiago ezagutzen ari naizenez haur bat bezala sentitzen naiz. Beste energia bat dauka abesti bat ikasita kantatzeak edo testu bat ikasita antzezteak. Abestiak ere interpretatzen dira, baina musikaren publikoa ez da hain zorrotza egiarekin.
Oholtzaren bi aldeetan zaudenetik zure ikuspegia aldatu da?
Bai, noski. Gainera, horrek batzuetan ez dit uzten gozatzen beste gauza batzuetan jartzen dudalako arreta. Istorioan sartu arren, antzezpenean arreta jartzen dut edo ikusten dut mikrofonoa erori zaiola, eta larrituta dagoela. Gehiago konturatzen naiz niri ere gertatzen zaidalako. Sentitzen dut ez nagoela ez publikoan dagoenaren lekuan, ezta oholtzan dagoenaren lekuan ere; erdibidean nago.
Sastakai taldea sortu duzu Irati Vélezekin eta hilekoaren inguruko antzezlana sortzen ari zarete. Horretarako inkesta bat zabaldu duzue; zer-nolako erantzunak jaso dituzue?
Izugarria izan da erantzun asko eta oso desberdinak jaso ditugulako. Hori zen guk islatu nahi genuena: hilekoa bizitzeko milaka modu daudela. Gainera, hainbeste erantzun jasotzeak esan nahi du jendeak gaiaren inguruan hitz egin nahi duela.
Zergatik da punk antzerkia?
Ez daukagu oso argi kontzeptua [barrezka]. Irati eta biok oso punkiak gara: gauzak zeken egin nahi ditugu, baina ondo. Gelakideekin hitz egiten dugunean esaten dugu gustatuko litzaigukeela elkartzea antzerkia egiteko jendea, musika taldeak sortzeko elkartzen den bezala. Hamabost urteko lau gazte oso gaizki jotzen dutenak, baina oso ondo pasatzen dutenak gaztetxeetan jotzen. Egia da beste publiko bat dela, baina esentzia hori antzerkira eramatea interesgarria da. Umoretik egiten dugu antzerkia, oso baliabide urriekin eta itxi gabeko zauriari gatza botatzen diogu. Kontzeptu horiek punkaren baitan sartzen dira.
Dirulaguntza bat jaso duzue, eta espazio bat eman zizueten entseguak egiteko eta aurkezteko.
Eztena jaialdiko diru kopurua oso xumea zen, baina ez genuen asko behar. Askotan ez dugu sortzen espazio horiek falta zaizkigulako antzerkiaren munduan. Hala ere, geroz eta espazio gehiago dago. Irakasleek kontatzen digute orain dela hamarkada batzuk tabernetan entseatzen zutela, baina dagoeneko ez da egiten. Espazio horiek falta bazaizkigu non egingo dugu?
Zure arteak zenbat dauka aktibismotik? Eta zure aktibismoak zenbat dauka artetik?
Gazte, euskaldun, nafar eta emakume naizenez gauza horiek taularatuko ditut. Kanporako aldarrikapenak bakarrik ateratzen dira, eta barrurako militantzia besteei laguntzearekin lotzen dut. Adibidez, Antso azkarraren emanaldira laguntzera noa nahi dudalako, euskaltzalea eta folklorikoa delako, eta Iruñean denez hor egon behar naizelako. Hortaz, nire arteak aktibismoa dauka, eta nire aktibismoak artea.
Nola ikusten duzu emakumeen egoera oholtzan?
Geroz eta emakume gehiago igotzen gara, baina oholtzara igotzen garenean ardura handiagoa da. Normalean gizonek egiten dutena egiten dugunez jomugan gaude. Ikusi nahi dute ea gizon horien mailara iristen garen. Igo behar gara defendatzera ondo egiten dugula. Zergatik ezin dugu egin kaskar edo gaizki?
Batez ere gizonez osatuta dago Skabidean musika taldea; zure espazioa aldarrikatzeko beharra sentitzen duzu?
Batzuetan gustatuko litzaidake Lorena [Aisa] eta biok ez bagina abeslariak, normalean emakumeak oholtza gainean abeslariak direlako. Sentitzen dut gehiago gaudela jopuntuan taldearen aurpegia garelako. Gustatuko litzaidake bateria edo teklatua joko bagenu. Hala ere, uste dut zortzi mutil eta bi neska egoteak asko azpimarratzen duela hor gaudela.
Zer dago horren atzean?
Musika talde baten formazioan abeslaria da irudia, eta hori oso lotuta dago gure gorputzen objektibazioarekin eta sexualizazioarekin. Normalean zentzu guztietan tresnak hartzen dituztenak gizonak dira. Ikusten duzu neska bat bateria jotzen, eta feminitatea kentzen zaio, eta abeslaria izateak ez.
Euskaraz eta Euskal Herrian sortu nahi duzu. Uste duzu kanpora joateko joera duela jendeak?
Bai, batez ere Madrilera doa jendea, baina hemen ere ikasteko tokiak badaude. Hemen lan egin nahi dut, eta jakin nahi dut zer den euskal antzerkia. Euskal antzerkian dagoen jendea ezagutu nahi dut, eta kanpora banoa, hori galduko dut. Hemen dagoena sustatu eta handitu nahi dut.
“Zirkuak clown-aren zirrikitua ireki zidan, eta zirkuak erakutsi zidan zer den publiko baten aurrean jartzea lehenengo aldiz”. Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegi kultur etxe autogestionatuan hasi zen zirkua egiten; ordutik artearen munduan ibili da. Musikaria eta aktorea da orain, eta beti ikasteko gogoz dago: “Baxua ikastea gustatuko litzaidake; etxean asko entzun dut aitak baxua jotzen duelako. Gorrotatzera ere iritsi naiz hainbeste entzuteagatik, baina azken aldian arreta ematen dit”.
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
Uda osoan ikusgai egon dira Yun Ping artistaren argazkiak Donostiako Cibrian galerian. Identitate-prozesuak dituzte langai, generoaren eta arrazializazioaren bidegurutzean. Irailaren 12an, erakusketaren aktibazio eta itxiera gisa, Yun Pingek performance publiko bat egin zuen,... [+]
Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.
Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]