Drogak legalizatzeko ordua iritsi al da?

  • Sylvia Kay ikertzaile da, eta nekazaritza eta ingurumen justiziarekin, elikadura sistemarekin eta lur eta natur baliabideen politikarekin lotutako gaiak jorratzen ditu. The Ecologist hedabidean uztailean argitaratu eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugun artikuluan dio, zenbait landareri –kalamua, koka eta opioa, besteak beste– ezarritako debekuak sustatzen dituzten politika globalek ingurumenari kalte egiten diotela. Kayk azpimarratu duenez, zenbait txostenek jakitera eman dute drogen debekuak kontsumoa ez gutxitzeaz gain, ekoizpen eta banaketa klandestinoek eta horiek deuseztatzeko ahaleginek ingurumena nabarmen kutsatzen eta kaltetzen dutela. Horretarako egileak hainbat herrialdetako kasu zehatzak aletzen ditu artikuluan.

Argazkia: UNODC-Zalmai

2022ko irailaren 26an

2009an The Ecologist hedabidean argitaratutako "Drogen ingurumen-inpaktua" artikuluak banakako kontsumitzaileengan jarri zuen ardura: ingurumena babesteko bidea, norberaren ohiturak aldatzea da. Eskakizun moral hori ulergarria bada ere, ez da bide bakarra droga-politiketan ingurumen-kalteak murrizteko.

Suntsitzailea
Transnational Institute (TNI) erakundeak uztailean argitaratutako txosten batek drogen eta ingurumenaren arteko loturan sakondu du, ikuspegi berezia eskainiz legez kanpoko hiru droga nagusien landaketen gainean: cannabisa, koka eta opio-belarra.
Mundu osoko hainbat kasu jorratu dituzte txostenean, drogak oinarri dituen nekazaritza-ekonomia horiek eragiten dituzten ingurumen-inpaktuak aztertu dituzte, baita horien aurrean estatuek emandako erantzun politikoak ere. Inpaktu horiek oso errealak dira.

Afganistanen, eguzki-energiaren bitartez funtzionatzen duten ur sakonetako putzuak ustiatzeko teknologia berde berriak – Txinatik inportatutakoa– aukera eman die nekazariei lurpeko ur-erreserbak aprobetxatzeko eta basamortuko lurretan opio-belarra landatzeko.

Ondorioz, geruza freatikoa murrizten ari da –urtean hiru metrotik gora–, eta horrek nabarmen handitzen ditu lehorteak gertatzeko arriskua eta haien larritasuna.

Amerika Erdialdeko Andeetako eskualdetik AEBetako merkatura doan kokaina trafikoaren ibilbide berriek eragin dute zenbait biosfera zaurgarritako eta parke nazionaletako basoak moztea, merkantziez betetako hegazkinak lurreratzeko.
Legez kontra lortutako irabaziak zuritzen dituzte oso suntsitzaileak diren nekazaritza-produktuak ekoizteko beste sistema batzuetan inbertituz, bereziki abeltzaintzan, ustiaketak ekosistema hauskorretaraino eramanez.

Kanabis plantazioa Chefchaouen herrian (Maroko), Rif inguruko mendietan. Argazkia: Rafael Marchante - Reuters

Sendagaia
Marokoko Rif eskualdean, gero eta handiagoa den kanabisaren ekoizpenaren industrializazioa, Espainiako Estatutik eta Herbehereetatik inportatutako errendimendu handiko barietate berriak erabiliz, eragiten ari da mendi-hegaletako lurren higadura, degradazioa, deforestazioa eta biodibertsitatearen galera.

Ingurumenari egindako kalte horiek begi-bistakoak badira ere, atzean dauden faktoreak lehen begiratuan eman dezakeena baino konplexuagoak dira. Gaur egun “legez kanpoko drogen laborantzatzat” jotzen dena mendeetan barrena, milurtekoetan ez bada, landatu dute herri indigenek eta landa-komunitateek.

Hori egin zuten ingurumen-suntsiketa handirik eragin gabe, eta zeremonia eta praktika tradizionaletan erabiltzen dira oraindik ere, tokiko medikuntza gisa.

Praktika eta tradizio horiek, askotan, ekonomikoki ez-eraginkortzat eta beraz ekologikoki kaskarragotzat jotzen ditu garapenari buruzko pentsamendu ildo mainstream-ak.

Horrek, ordea, ez du kontuan hartzen "garapen alternatibo" gisa proposatutako irtenbideak –bizimodu zilegi alternatiboak sortzea– ingurumenaren aldetik irrazionalak direla.

Glifosatoa
Myanmarren, adibidez, landaketa ibiltaria egiten duten talde etnikoei egotzi zaie deforestazioa eragitearen errua, hau da, urrutiko goi lurretan elikagaiekin batera opioa ere landatzen dutenei.

Hala ere, “drogen arazoari” aurre egiteko ezarri zen laboreak ordezteko programak eragin du gero eta lur gehiago bideratzea kautxua eskala handian landatzeko eta beste monolabore industrial batzuetarako. Eta horrek kalte sozial eta ekologikoak biderkatzea besterik ez du ekarri.

Garapen estraktibistak eragin dituen ingurumen-ondorio negatiboei gehitu behar zaizkie drogen aurkako gerra delakoaren inpaktu kaltegarriak. Horien artean daude, agrokimiko toxikoekin egindako aireko fumigazioak, hala nola glifosatoarekin. Gainera, Kolonbiaren kasuan bezala, horiek debekatzeko egindako ahaleginek soilik eragin dute laboreak gero eta urrunago dauden zonaldeetara mugitzea, askotan babestutako eremuetara, parke nazionaletara, esaterako.

Neurri horiek ez dira batere eraginkorrak izan; izan ere, kokainaren ekoizpena eta kontsumoa munduan handitu baino ez dira egin urterik urte, horiei aurre egiteko erabili dituzten praktiken gainetik, ingurumenarentzat kaltegarriak direnak. Beraz, drogen aurkako gerra globala amaitzeak ingurumen-onura handiak ekar litzake.

Uruguain marihuanaren ekoizpena, salmenta eta erabilera legeztatu zituen 2013an. Argazkia: P. Abarenga / Getty

Kalitate handia
Aldaketa batzuk abian daude drogen erregimen globalean, nabarmenenak kanabisaren inguruan. Mundu osoko gero eta herrialde gehiago ari da begi onez ikusten marihuanaren merkatu arautua, terapeutikoki erabiltzeko edota adinez gorakoek kontsumitzeko. Halere, araututako merkatu horiek ez dute zertan ingurumenaren jasangarritasuna hobetu.

Erabilera medikuetarako kanabisaren egungo arauen erregimenak, neurri handi batean,  kalitate handiko eredu farmazeutikoa du oinarri eta Iparraldeko herrialde askok nahiago du inportazioak ordeztea, eta ikuspegi horrek indoor laboreak sustatzen ditu.

Hori karbono-aztarna izugarri altuarekin lotu izan da, batez ere berokuntza- eta hozte-sistema aurreratuei eta hazkunderako intentsitate handiko argiei esker. AEBetan egin berri den ikerketa baten arabera, adibidez, lau pareta artean 28 gramo belar lehor ekoiztean isurtzen den berotegi-efektuko gas kopurua, 26-60 litro gasolina erretzearen parekoa da.

Ingurumenaren eta garapenaren ikuspegitik, askoz hobe litzateke Hegoaldeko herrialdeetako laborari tradizional txikiek kanabisa ekoiztea, han klima egokia baita aire zabaleko laborantzarako.

Burujabetza
Droga-politiketan ingurumen-justiziaren premia handia dago, eta drogak lantzearen gaia ingurumen- eta klima-erakundeen radarrean jarri behar da. Horretarako, legez kanpoko laboreetatik bizi direnen parte-hartze aktiboa behar da.

Bide iraunkorrak eraiki daitezke drogak agroekologiaren, elikadura-subiranotasunaren, landa-langileen eta herri indigenen aldeko mugimendu globalekin lotzeko

Bide iraunkorrak eraiki daitezke drogak agroekologiaren, elikadura-subiranotasunaren, landa-langileen eta herri indigenen aldeko mugimendu globalekin lotzeko. Adibideak badira, koka-tea lortzeko Bolivian koka-hosto organikoa ekoizten dutenekin egindako esperimentuak eta bidezko merkataritzako kanabis-eredu bat garatzeko Karibean egindako proposamenak.

Droga-laboreak barne hartzen dituzten sistema politikoak, legalak, ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak zalantzan jartzean, landareen erabileren kriminalizazioan edo kontsumitzaileen bizimodu indibidualaren hautaketan fokua jartzen duen eztabaidatik atera, eta harago eraman dezakegu. Horrela, benetako ingurumen-justizia lortuko da pertsonentzat, debekatutako landareentzat eta planetarentzat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Drogak
“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Drogen aurkako atxiloketak eta gero zer?

Ertzaintzaren fokua drogen kontsumora, ekoizpenera eta salmentara bideratu da 2023an eta zenbait operazio ikusgarri egikaritu dituzte Aiaraldean.


Espainiako Osasun Sailak terrazetan erretzea debekatzeko plana berreskuratu du

Mónica García ministroak ziurtatu du araudi zehatzak egongo direla lurrungailuen erabilera kontrolatzeko, eta zehatz-mehatz aztertuko direla hainbat egoera, “kerik gabeko espazioak zabaltzeko”.


Kerik gabeko eremuen aldeko neurriak ezarriko dituzte Ipar Euskal Herrian

Ezingo da erre hondartza, parke, baso, espazio publiko eta eskola inguruetan. 2024tik aurrera, tabako paketearen prezioa progresiboki igoko da 11 eurotik 13 eurora.


Haurrei zuzendutako zigarro elektronikoek alerta gorria piztu dute

Jostailu edo panpina itxurako eta goxoki zaporeko bapeatzaile edo zigarro elektronikoak ugaritu dira. Ohartarazi dute tabako industriak gaztetxoenak dituela jomuga, eta neurriak hartzen hasiak dira hainbat herrialdetan. Erabilera bakarreko bapeatzaileak debekatzeko asmoa agertu... [+]


Kanabisaren kontsumo “kontrolatua” legeztatu dute Alemanian

Asteazkenean onartu dute neurria ministro kontseiluan, eta prozesu parlamentarioa 2023an amaitzea espero dute. “Merkatu beltza gelditzeko” saiakera dela azaldu dute legea sustatu dutenek. Kalamua 25 gramoraino legez kanpokoa ez izatea eta pertsona bakoitzak... [+]


Alkohola, oharkabean pasatzen den droga

Zer da droga eta zer ez? Zer-nolako eragina dauka drogak inguruan? Horren bueltan mintzatu dira Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001), Maialen Alvarez (Ermua, Bizkaia, 1994) eta Ander Sagardoi (Iruñea, 1994). Drogarik kontsumitu ez arren, drogak inguratzen ditu; batez... [+]


Presoen suizidioa: zer gertatzen da kartzela barruan?

Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]


2023-02-06 | ARGIA
Kanada hasi da droga gogorrak kopuru txikietan edukitzea despenalizatzen

Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]


2022-11-21 | ARGIA
Jose Luis Etxebarria 'Porru'
Heroina Arrasaten Guardia Zibilak banatzen zuela frogatu zuen udaltzainburua hil da

Jose Luis Etxebarria Porru 1982tik 2012ra izan zen Arrasateko udaltzainburu, eta frogatu zuen droga Donostiako Intxaurrondoko eta Bilboko La Salveko kuarteletatik eramaten zutela herrira. Azaroaren 20an hil da, 65 urte zituela.


2022-11-10 | Lide Iraola
Alkoholak eragindako heriotzak %30 hazi dira urtebetean AEBetan, azken 40 urteetako tasarik altuena

2019tik 2020ra bitartean %30 igo ziren alkoholaren gehiegizko kontsumoak eragindako heriotzak, azken bi hamarkadetako goranzko joera zorroztuz. Hiru aldiz gehiago dira alkohola tarteko hil diren estatubatuarrak, kausa nagusia ez izan arren.


2022-09-30 | ARGIA
Ertzain bat atxilotu dute narkotrafikoarekin lotuta, ez da lehen kasua

Ertzain bat atxilotu dute ostegunean, ustez droga-trafikoan aritzeagatik. Bere etxean 54 kilo kokaina atzeman dituzte. Ez da lehen aldia EAEko poliziako kideak narkotrafikoarekin nahasita harrapatu dituztenak.


Ehun ziztadatik gora eta bortxaketa bat salatu dira asteburuan Euskal Herrian

Algortan, Azpeitian, Baionan, Bilbon, Gasteizen, Santurtzin, Villabonan, Zarautzen eta Zierbenan salatu dute emakume askok ziztatuak izan direla. Horrez gain bi gizonek emakume bat bortxatue dute Zizurkilen.


Eguneraketa berriak daude