Azpiegitura digitalak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Konputagailuak gauza handiak eta bakanduak ziren, zenbait ikertzailek, garatzailek, ameslarik hauen tamaina txikitu eta denok erabiltzeko modukoak izan zitezkeela erakutsi zuten arte. Orduan, merkatua ondo ulertzen zutenek aukera ikusi eta banakako konputagailuen berrikuntza etorri zen, eta denok auto bat genuen bezala, konputagailu bana izan genezakeela eta behar genuela sinestea lortu zuten. Eta horrekin batera gauzak egiteko moduak aldatu ziren. Autoekin bezala, konputagailuak bilakatu ziren etxea, enpresa, komunitateak... beste modu batean konektatzeko tresna. Tresna horiek, gaur egun askorentzat mugikorrak, euren lana egiteko azpiegiturak behar zituzten. Zelan joango zen informazioa leku batetik bestera? Azpiegiturak harremanak bideratzeko moduak dira, azpiegiturekin batzuk barne daude eta beste batzuk kanpo. Barne egoteak ez du beti zertan ona izan; kanpo egotea batzuetan alternatiba interesgarria izan daiteke. Errusia, Txina eta Mongolia azpiegitura sortzen ari dira gasa partekatzeko, Europa azpiegitura horretatik aldenduz.

Digitalizazioarekin, mundua harremanetan jartzen dutenak telekomunikazio azpiegiturak dira (kableak, antenak, sateliteak, uhinen kudeaketa...), eta gasaren azpiegiturek bezala, badute botere harremanetan eragiteko gaitasunik. Azpiegitura digitalak –eta gure datuak– esku pribatuetan izatea arazo bihurtzen ari da herrientzat. Submarinecablemap.com webgunean, munduko internet kable guztiak ikusi ditzakegu: zuntz optikoz egindako itsas azpiko zuntzak eta euren jabeak erakusten dizkigu. Euskal Herrian, zuzenean bi zuntzek konektatzen gaituzte AEBetako datu meategi handietara: Marea zuntza –Microsoft, Meta eta Telxius enpresen jabetzakoa– eta Grace Hopper –Googlerena–.

Datuen ustiapena hain da garrantzitsua ekonomia eta gizarte antolaketan, ezen herritarren datuak atzerriko datu zentro handietara bideratzen dituzten azpiegituren fluxua arautu nahi duten estatuek. Aurkitu diren moduak, ordea, oraindik ez dira nahikoa datuen ustiatzaile eta bizitzen bideratzaile erraldoien eragina murrizteko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-10 | Roser Espelt Alba
Industria-politikaren egia deserosoa

Mundu mailako ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen COVID-19aren ostean. Orain, baina, gorakada hori agortze-fase batera heldu den zantzuak agerikoak dira, krisi klimatikoak nabarmen baldintzatuta: munduko potentzia nagusien ekonomiaren hazkunde-tasa murrizten ari da,... [+]


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


2024-07-10 | Sukar Horia
Ingreso altuko eremua

Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Lan merkatuaren oreka liberala

Kapitalismoan lana salgai bat da, beraz, ohiko ekonomialarien pentsamoldea jarraituz, eskaintza eta eskariaren arteko orekak bai prezioa, bai kantitatea erregulatu beharko lituzke. Agerikoa denez, hori ez da errealitatean betetzen. Emango balitz, lan harremanak leherraraziko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude