Statkraft multinazionalak Euskal Herrian bi parke eoliko eraikitzeko asmoak hautsak harrotu ditu

  • Araba eta Gipuzkoako mugan eta Urola Erdialdean eraiki nahi ditu parke eolikoak multinazional norvegiarrak. Azpeitiko Udalak herri batzar irekia deituko du eta enpresako arduradunak ere izango dira bertan. Bitartean, hainbat herritar antolatzen hasi dira proiektu horiek ez dituztelako begi onez ikusten eta bilera deitu dute Azpeitian bertan.

Stratkraft Europako nagusi da berriztagarrien arloan eta herrialde gehienetan ditu filialak (argazkia: Stratkraft)

2022ko irailaren 15ean - 17:40
Azken eguneraketa: 18:49
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hautsak harrotu ditu aste honetan Statkraft multinazional norvegiarrak Euskal Herrian bi parke eoliko jarri nahi dituen albisteak. Multinazionalak Eusko Jaurlaritzari aurkeztu dizkio proiektuak: Araba eta Gipuzkoako mugan, Aramaio eta Eskoriatza artean bata, eta Azpeitian bestea.

Azpeitiko Udalak batzar batera deituko ditu herritarrak gaiaren inguruan hitz egiteko eta Nerea Alkorta alkateak (EH Bildu) baieztatu du Statkrafteko arduradunak ere bertan izango direla. Proiektuak baditu elementu "berritzaileak" Alkortaren arabera: "Sustatzailea Norvegiako enpresa publiko bat dela eta, garrantzitsuena, energiaren sozializazioaz eta demokratizazioaz eta lankidetzaz hitz egiten dela", adierazi dio Hamaika Telebistari.

Statkraftek Euskal Herrian eraiki nahi dituen parkeak 58 MW eta 33 MW potentziakoak lirateke eta denera 90 milioi euroko inbertsioa egin nahi du horretarako

Ildo beretik idatzi du sare sozialetan EH Bilduko trantsizio ekologikoko idazkari Mikel Oterok: "Proiektu horiei buruz eztabaidatzea tokatuko da (beste askori buruz bezala), baina badirudi proposamen berezi baten aurrean gaudela", azaldu du Twitterreko bere kontuko harian. Oterok gaineratu du multinazionalak "kode etiko sendoa" duela.

Hainbatek EH Bilduren baitan iritzi aldaketa ikusi dute adierazpen horiekin. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, baina, esan du aldatu dena Jaurlaritza bera dela, eta Euskaltel enpresa publikoarekin gertaturikoa jarri du horretarako adibide: "Saldu zuenean [Arantxa] Tapiak esan zuen ezin genituela enpresa publikoak eduki, hori komunisten kontua zela. Bada, orain Tapiak dio gustatuko litzaiokeela horrelako konpainia bat izatea", adierazi du Radio Euskadin.

Fagor interesaturik

Statkraftek Euskal Herrian eraiki nahi dituen parkeak 58 MW eta 33 MW potentziakoak lirateke eta denera 90 milioi euroko inbertsioa egin nahi du horretarako.

Fagor taldeak, bere aldetik, adierazi du "hasierako harremanak" izan dituztela multinazionalarekin eta Statkraften "eredu berriak" eskaintzen dituen aukera aztertzen ari direla, Aritz Otxandiano Fagorreko iraunkortasun arduradunaren hitzetan.

Statkrafteko arduradunak Iñigo Urkullu EAEko lehendakariarekin elkartu ziren irailaren 13an beren proiektuak aurkezteko (argazkia: Irekia)

Eolikoen aurkako mugimendua

Azken urteetan Euskal Herriko eskualde eta lurralde askotan parke eolikoak sortzeko egitasmoak ezagutarazi dira eta proiektu horien kontra dauden herritarrak mugiarazi ditu horrek; hala, hainbat plataforma sortu dira eta protestak egin dituzte.

Adibidez, Arabako Mendiak Aske kolektiboak deituta, Labrazan eta Azazetan eraiki nahi dituzten zentral eolikoen kontrako martxa egin zuten joan den abuztuan. Zizkurkilen, Andatza mendian 121 metroko altuerako  4 haize errota jarri nahi dituztela jakiteak ere alarmak piztu ditu, inguruko naturgune bakanetakoa baita.

Hala, Azpeitian asko dira Statkraften proiektua mesfidantzaz ikusten dutenak eta batzarra deitu dute Zentral eolikorik ez! leopean datorren asterako.

Statkraft enpresa publikoaren holdingak

Norvegiako enpresa publikoak makina bat proiektu jarri ditu abian munduan barrena berriztagarriekin –sektorean nagusi da Europan–, horretarako bere filialak diren sozietate eta holdingak sortuz edo Solarcentury bezalako enpresa handiak erosiz.

Brasilen, esaterako, Hego Amerikako konplexu eoliko handiena eraikitzen ari da Bahian, Ventos de Santa Eugenia izenekoa, 91 turbina eta 518,7 MW-koa.

Brasilgo Bahia estatuan Hego Amerikako konplexu eoliko handiena eraikitzen ari da Statkraft, Ventos de Santa Eugenian, eta 60 kilometroko transmisio azpiegitura amaitu berri du. 

Eta gertuago, Alacanteko Vinalopóko 435 hektarea edo futbol zelai inguruko megaplanta fotovoltaikoa eraikitzea, Statkraft Holding España SL-ren esku dago; talde ekologistek hainbat helegite jarri dituzte, ustez energiaren konexio-hurbilekoa izan behar zuenak, azkenean 54 kilometroko tentsio altuko linea batekin egin nahi dutelako.

Statkraftek 2021 urtean ia 1.600 milioi eurotik gorako etekin garbiak lortu zituen esku artean dituen azpiegitura eta proiektuen bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Meaka-Irimo herri plataformaren urtebetea

Batzuetan, mehatxua behar izaten dugu arriskuan dagoenaren garrantziaz jabetzeko. Eta mehatxu horren tamainaren araberakoa izaten da balizko erasoari erantzuteko barruan sentitzen dugun indarra. Konturatu orduko, zeure burua ikusten duzu lanean, buru-belarri, galtzeko arriskuan... [+]


2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Zentral fotovoltaiko eta eolikoen olatua
Araba, sakrifikatu nahi duten alaba?

Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]


Urumeako Mendiak Bizirik
“Eolikoen enpresak harroago datoz herri txikietara”

Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]


Euskal Herriko zentral eoliko handiena Urumeako mendietan

Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]


Harreman toxikoez

Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]


Arabako makroproiektuak gelditzeko eskatu dute milaka manifestarik Gasteizen

Arabako hamazazpi talde, elkarte eta herri mugimenduk deituta, milaka lagun elkartu dira larunbat arratsaldean Gasteizen, euripean. Bilbo plazatik abiatutako manifestazioak Foru plaza bete du ibilbidearen amaieran. Arabako landa eremua mehatxatzen duten makroproiektu guztien... [+]


2024-10-23 | ARGIA
“Makroproiekturik ez” manifestazioa egingo dute larunbatean Gasteizen

Hamasei plataformak baino gehiagok bat egin dute "Araba ez dago salgai" eta "Makroproiekturik ez!" mezuekin eta manifestazioa antolatu dute elkarrekin: urriaren 26an izango da, 18:00etan Gasteizko Bilbo plazan hasita. Jarraian, manifestazioa deituz plazaratu... [+]


2024-10-23 | Josu Salegi
Errota altua eta mendia

Dozena bat bertsotan


2024-10-23 | Hala Bedi
Iñigo Leza (Araba Bizirik!):
"Araban herri asko kinka larrian daude, proiektu hauek aurrera eramanez gero desagertuko lirateke”

Makroproiektuen aurkako manifestazioa izango da, larunbat honetan, urriaren 26an, arratsaldeko 18:00retan Gasteizko Bilbo plazatik abiatuta.


2024-10-23 | Estitxu Eizagirre
Arabako Aldundiaren txostena Jaurlaritzari II
Laminoriako haize-errotak jarri nahi dituzten lekua EAEn hegazti nekrofago gehien dagoena da

Arabako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzara ekainaren 14an bidali zuen txostena irakurrita, nekez irudikatu daiteke haize-errotak jartzeko leku ezegokiagorik Laminoria eta Azazeta proiektuentzat Aixeindar SA enpresak hautatu duena baino: EAE osoan nekrofago espezie gehien bizi... [+]


2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Alvaro Camposek energiari buruzko hitzaldia emango du urriaren 24ean Zizurkilen

"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.


Urriak 26: denok Gasteizera megaproiektuen kontra eta Lurraren alde

Euskal Herria Bizirik-ek, heldu den urriaren 26an, Gasteizen, Arabako herri plataformek eta nekazarien sindikatuek trantsizio energetikoaren aitzakian korporazio handiek inposatu nahi dituzten megaproiektuen aurka antolatutako manifestazioan parte hartzera animatu nahi du.


“Derrigorrezko” makroproiektuak?

Azkenaldian bestelako argumentuak landu dizkigute, Euskal Herriko inguruetan makroproiektuak beharrezkoak direla konbentzitu gaitezen. Erakusgarria iruditu zitzaidan honekiko, Bizkaiko EHNEren webgunean Jauzi Ekosoziala ekimeneko partaide bati argitaraturiko artikulua: "Por... [+]


Eguneraketa berriak daude