- Ba al zatoz, izeba? –galdetu zidan bainujantzia soinean eta loredun flotagailuak besoetan.
- Bai. Egon pixka batean, komunetik pasa behar dut eta –erantzun nion maitekor.
- Lagunduko dizut! –Eskutik helduta abiatu ginen eskaileretan gora.
Soinekoa jaso nuen. Kuleroak erantzi. Komunontzian eseri. Iloba nire parean zutik. Sokari tira egin eta tanpoia bildu nuen. Zabal-zabal ilobaren begiak: “Zer da hori?”. Komuneko paperaz egindako zorrotxoa ireki eta hilekoa zer den azaltzen hasi nintzaion.
Ederki asko gogoratzen dut nerauk aurreneko aldiz odoldu nuen egun hura. Ez nintzen kuadrillako lehenbizikoa izan, ezta azkenekoa ere. Zorionez arauzkoen zakuan erori nintzen: ez onduegia, ez gordinegia. Lotsa bat gutxiago, beraz. Akordatzen naiz etxean nintzela eta tanta gorria ikusi bezain pronto deitu niola amari. Ustea konfirma zezan nahi nuen: hori ote zen hilekoa? Niretzat espresuki erosita zuen konpresa-poltsatik bat eman zidan.
- Soka aldatzera zoazen hurrengoan abisatuko didazu? Ikusi egin nahi dut –bota zidan ilobak eskuak garbitzen ari nintzela.
- Bai, neska. Abisatuko dizut erantzun nion komunetik irten aurretik.
Polita izan zen: ezjakintasunean itota amari deitu zion hura bera zen lau urteko ilobari alutik irteten den odola landareak ureztatzeko erabil daitekeela kontatzen ari zitzaiona. Ez dira antzuak izan tanpoiak droga bailiran ezkutuka pasatzen genituen institutuko garaitik igaro diren urteak. Gogora datorkit orain lagun batek panazko praka marroiak jantzi zituela lehenbizikoz odoldu zuen ekain bero hartan (deskuiduan zikinduz gero pasako zuen estuasuna baino nahiago izan zuen izerdia). Tabua oinetan, estropezuka ikasi genuen. Artean, Super Pop aldizkariak esaten zuenarekin fidatzen ginen, pentsa! Feminismoari zor, askok aldatu dugu hilekoarekin genuen harremana.
- Ama, zuk sokarik erabiltzen duzu? –Gosaltzen topatu zituen gurasoak komunetik bueltan.
- Zer? –erantzun zion amak inolako hitzaurrerik gabe egindako alabaren galderari.
- Tanpoia nola aldatu dudan ikusi du eta hilerokoaz hitz egin dugu. –Koinatuari kontrako eztarritik joan zitzaion kafea, ia.
- Nagusien kontuak dira –esatea asmatu zuen eztul artean–. Izeba beti kontu horiekin. –Horratx niretzako apuntea.
- Ez arduratu, maitea. Arrazoi du aitatxok, ikasiko dituzu horrelakoak handitzen zarenean -gaineratu zion amak.
Ulertu nuen inprobisazio hutsean gurasoek bide bizkorretik jo izana. Hala ere, apur bat atsekabetu nintzen, hilekora egin zuen aurreneko hurreratze kontzientean zigorra jaso baitzuen ilobak: urruntzeko esan zioten. Inpresioa dut iloba ere atsekabetu zela pixka bat.
Hilekora gerturatzen garenean: zigorra. Gure sexuatutako gorputzera gerturatzen garenean: zigorra. Emakume garenean: zigorra. Gu guztiok zeharkatzen gaitu munstroak: iloba, lagunak, ama, koinata, koinatua, ni. Gure haragi eta aluetara heltzen da. Barruak estutzen dizkigu. Minak hartzen du agintea. Eta horrela biziratuen du gure odoletik sortuko den odolean.
Dagoeneko hilabete da oporretan izan ginela. Udarari agur esateko bildu gara gaur elkartean familia osoa. Gaur ere, orain hilabete egin zuen modu bertsuan, komunera nindoala atzetik etorri zait iloba. Gaur ere tanpoia kendu dut bere aurrean:
- Odola! –esan du.
- Bai. Azaldu nizun oporretako etxean. Ez al zara akordatzen? –erantzun diot erretoriko.
- Ez. –Buelta eman du ilobak eta konketara gerturatu da txiza egin ondoren eskuak garbitzearen garrantziaz hizketan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]