Aurreko ikasturtean irakasleekin izandako azken esku-hartzeetako batean, eskolaren izaeraren inguruan aritu ginen solasean. Hezkidetza zeharka lantzearen beharraz aritu ginen eta eskolak haur, nerabe, gazte zein eskolako langile ororentzat espazio segurua izatearen beharraz. Ahoz erraz esaten dugun hau guztia nola gauzatu zitekeen ideiak biltzen aritu ginen.
Eskolak izan behar lukeen eta bete beharko lituzkeen funtzioen inguruan hainbat eta hainbat ideia atera zen. Mugak, nolabait, argi azaleratu ziren: eskolak, pertsonen garapen integrala, parekidetasuna, justizia, ongizatea, komunitatearekiko lotura, elkarzaintza, pentsamendu kritikoa... Finean, bizigarriak diren bizitza osasuntsuak sustatu behar zituen. Pertsonen artean boterekeriarik gabeko harreman osasuntsuak sustatzeko landu beharreko edukiak ere zerrendatzen hasi ziren: komunikazio ez bortitza, gizonen pribilegioak eta desboteretzea, sexu-genero aniztasuna, dekolonialitatea edo “kultur aniztasuna”, indarkeria matxista, tratu onak, klase zapalkuntza...
Gero eta hitz potologoak agertzen hasi ziren honetan, kezkatuta hitz egin zuen irakasle bat. Irakaslea zen heinean, bere pentsamendu eta ikuspegi politikoaz ikasleak bustitzeak arduratzen zuen. Hau da, ideologia jakin bat transmititzeak kezkatzen zuen irakaslea. Neutraltasunaren gaia ez baita hezkuntza formalean lan egiten dugunok gutxitan topatzen dugun gaia. Irakasle askok, haien jardun pedagogikoaren balio etiko oinarrizko moduan ulertzen dute neutraltasuna, haurraren garapen kritikorako zumeak ezarri bai, baina hau ekintza ideologiko-politikotik bananduz.
Irakasle askok, haien jardun pedagogikoaren balio etiko oinarrizko moduan ulertzen dute neutraltasuna, haurraren garapen kritikorako zumeak ezarri bai, baina hau ekintza ideologiko-politikotik bananduz
Eskolak ideologiarik gabeko espazio aseptiko moduan ulertzen dituenik apenas geratzen delaren susmoa dugu, halere. Bestela, nola ulertu administraziotik egiten diren hezkuntza politikek haien sorkuntzan parte-hartze sozialetik duten eskasia? Edo, nola ulertu gurasoek haien haurrak sexualitate tailer batera ez joateko adierazpena eztabaida sozial, are, aurkakotasunak aurkakotasun, onargarritzat jotzea? Edo, nola ulertu, hezkidetza ematen dugunon aurkako idazki bat EAE zein Nafarroako ikastetxeetan zabaldu izana parekidetasuna eta tratu onak lantzeko garatzen dugun ibilbidean ematen ditugun edukiak faltsuak eta “zientziaren kontrako planteamenduak” direla adieraziz?
Eskolak, espazio politikoak direlako. Alegia, borrokarako espazio sinbolikoak.
Orduan, Soledad Trujillok Pedadogias queer (2019) libururako gibel solasean aipaturikoa etorri zitzaigun gogora. Hark, eskolak jendartean ematen diren posizio hegemonikoak erreproduzitzeko duen funtzioaz hitz egiten du, gaineratuz, hegemoniatik sortzen den homogeneizazio, norma (eta beraz, bazter) eta erreferentzialtasun bakanaren aurrean, kuir pedagogiak irtenbide izan daitezkeela. Zeren, bai berak eta bai guk argi dugu: jendarteko hegemonia arrazista, klasista eta zisheteropatriarkala eskoletatik kanporatu nahi badugu “beharrezkoa da ordena sinbolikorako ekoizpen baliabideetan” ere borrokatzea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]
Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Aste batzuk daramatzagu hedabide eta sare sozial guztietan Iñigo Errejoni indarkeria matxista batzuengatik egindako akusazioei buruzko iritziak entzuten. Horrekin batera, eztabaida asko sortzen ari dira: nola salatu behar dugun emakumeok, nolakoak izan behar duten gure... [+]