Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita desegin eta zerotik, ezerezetik konposatu, ondo pasatu eta gaizkia egiteko erabaki irmoa hartu zutenean. Handik gutxira Osoron (gitarra) eta Otxe (baxua) batu zitzaizkien, haiek ere berriro ilusionatzeko eta titietatik irteten zitzaiena egiteko gogo handiz. Eta funtzionatu du: oso modu errazean, naturalean, egin zuten bat, eta berehala elkarrekin kantak idazten hasi ziren, baita idatzitakoa plazaratzeko kontzertuak egiten ere.
Bazekiten punka eta rock garratza egingo zutela, DNAn daramate-eta; horra hor haien aurrekariak –Piztupunk, RIP, The Kagas, The Meas, Gatillazo, Victimas Club, Begitruk…–, baina horiei ez dizkiete mugak jarri nahi izan eta aske ibili dira aurreiritzi gabe konposatzen. Hain zuzen ere, pandemia zital eta luzean dozena bat kontzertu egin zituzten eta are gehiago, denbora hartu zuten Gasteizko Gakobeltz estudioan Joseba B. Lenoir-ekin zazpi kanta berri grabatu eta Oscar Streamline Records-ekin nahasteko.
Barru-barrutik ateratzen diren kantak dira, amorrazioz beteak, oinarri eta instrumentazio eskarmentudunekin eta erraztasunez erregistro asko zein muturrekoak hartzeko gai den ahotsarekin: taldearen asmoa erabat argi uzten duen Como el hierro melodiko eta aldi berean kaletarra; Dentro de mi rock-and-rolleroa –bi kanta horietan Miren Narbaiza Mice-k oparitu dizkie koroak–; La reina del lunapar hit rockero hutsa; Todo por un like Lemmyk –beti Lemmy, hori ez da aldatu!– gutako askok bizi dugun inozokeriaz egingo lukeen irakurketa; Tortura auzolana da jaungoikoa eta lege zaharreko hardcore-punka; Bahian behin iluna eta melodikoa, oso berezia; eta Soy pub-rock eta punk aldarrikapena.
Aurkezpen disko honek, estreinakoak, errepidean harrapatu du taldea. Frenoa jarri gabe doaz aurrera, gogoz eta indarrez.
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024
------------------------------------------------
Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]
Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024
------------------------------------------
Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]
Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024
-----------------------------------------
Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]
El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024
---------------------------------------------
Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]
Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024
---------------------------------------------------
Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]
Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024
-------------------------------------------------
Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]
Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------
Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records
----------------------------------------------------------
Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]
Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin.
“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]
Lau elementuren arteko baturak ez du beti lau ematen; gehienetan hori baino gehiago. Eta zer esanik ez, hainbat proiektutan ibili eta auskalo nola eta zergatik elkartu ziren hauek: Atxe, Led Infierno, Osoron eta Txerra. Aurrekariengatik uste genuen punka egingo zutela, baina... [+]
Ezin da talde baten irakurketa egin bere taldekideen iragana kontuan hartu gabe; eta kasu honetan, are zailagoa da ariketa. Tatxerseko kide bat dago eta Tatxers taldea dakar gogora Borlak. Ekidin ezina da aurreko taldean pentsatzea, baina motz geratuko gara, chorusdun gitarra... [+]