Ameriketako herri indigena batzuek sortu zituzten jatorrizko jarraibideak, planetan bizitza zaintzeko. Horien artean dago Potawattomie herria, edo eskertzen dakien herria. Jatorrizko jarraibide horiekin elkarrekiko harremanak antolatzen zituzten, bai eta haien inguruko edozein motatako bizitza ere. Leinu horretakoek pentsatzen zuten komunitateari eta lurrari eskatzen zitzaiena modu batean edo bestean berriro itzuli behar zitzaiela. Halaber, argi asko zuten zeinek zaintzen zituen komunitateko kideak, eta zeinek ez.
Egungo munduan, horrelako kulturei leku gutxi geratu zaie. Izan ere, kapitalismoak eta kolonialismoak herri indigenei desplazamenduak inposatu zizkieten, eta horrela, haien ohitura eta sustraiak desagertzeko zorian daude. Hala ere, mendeetan, herri indigena horiek beren modura gainditu dituzte klaseen arteko borroka eta genero diskriminazioa; azken finean, komunitatearen elkar zaintzak ez baitie biderik ematen esplotazioari edo pertsonen arteko ezberdintasunari.
Gure herrian ere, sistema kapitalistaren garapenaren ondorioz, desplazamendu asko inposatu dizkigute. Gure lurraren eta komunitatearen arteko loturak gero eta ahulagoak dira. Herri bezala, planeta honetan bizitzeko jatorrizko jarraibideak galtzen ari gara, hau da, elkar zaintzeko trebetasuna eta ezagupideak.
Gauzak dezente koropilatu dira, eta denbora luzea eman behar izan dugu gure esparru ideologikoa finkatzen. Aspaldian kapitalismoaren bozeramaileek ideologiaren heriotza deklaratu arren, Euskal Herrian hamaika ildo politiko berri agertu dira. Orain dela hamarkada batzuk, oro har, bi ziren hizpide nagusiak: giza klase batekoa izatea eta herri identitatea. Eta horien arabera, aukeratu genuen non kokatu gure zaintza eremuak, geuretzat eta gure ondokoentzat. Baina, orain, gure aldameneko edozein persona edo talde etsai bihurtzen dugu. Edozein ahots ezberdin segidan baztertzen dugu, bere esparru ideologikoa ukatuz, eta, agian, ez gara konturatzen halako jarrerarekin poliki-poliki gure jatorrizko komunitatea desegiten ari dela.
Nire ustez, indigenen jatorrizko jarraibideak aplikatuko bagenitu herri bezala, askoz argiago geratuko litzateke zeinek zaintzen dituen benetan gure herriko pertsonak eta ingurua, eta zeinek soilik nahi duen sistemaren barruan bere lekuari eutsi; zeinek defendatzen dituen bere pribilegioak, eta zein saiatzen den guztion bizitza defendatzen komunitate bezala. Baliteke begirada sinpleegia izatea, baina lurra lokazten denean, niri, behintzat, nire lekua aurkitzen laguntzen dit.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]