Lehorteak islama ureztatu zuen

  • Himyar erresumak Arabiar Penintsulako hegoaldea kontrolatzen zuten VI. mendean, baina Axum erresumako etiopiarrek bereganatu zuten mende horretan izandako lehorte bortitz batek hango ureztatze sistema hankaz gora jarri zuenean. Egoera larri horretan, islamiarrek lur emankorrak konkistatu eta euren fedea zabaltzeko probestu zuten aukera hori.

Mahoma Mekan, Korana predikatzen. Al-Biruni dokumentuaren XVII. mendeko kopia otomandarra.
Mahoma Mekan, Korana predikatzen. Al-Biruni dokumentuaren XVII. mendeko kopia otomandarra.

Arabiar penintsula, VI. mendearen lehen erdialdea. Axum erresumako etiopiarrek penintsularen hegoaldea kontrolatzen zuen  Himyar erresuma oparoa konkistatu eta desagerrarazi zuten. Ordura arte Himyarrek Indiar Ozeanoaren eta Itsaso Gorriaren arteko merkataritza bideak kontrolatzen zituen, baina erresumaren aberastasunak bereziki nekazaritzan zuen oinarria, zehazki, ureztatze sistema zabal eta sofistikatuan. Himyar erresumaren gainbeherak utzitako botere hutsunea ederki baliatuko zuen islamak hurrengo mendean.

Himyarreko arrasto arkeologiko urriek erantzunik eman ezean, arrasto geologikoak aztertu dituzte, zehazki, Omango Al Hoota kobazuloko estalagmitak

Garai hartako kronikek VI. mende hasierako lehorteari egotzi zioten erresumaren bat-bateko krisia eta, berriki, Basileako unibertsitateko ikerlari talde batek egiaztatu du hipotesi hori. Himyarreko arrasto arkeologiko urriek erantzunik eman ezean, arrasto geologikoak aztertu dituzte, zehazki, Omango Al Hoota kobazuloko estalagmitak. Estalagmiten lodiera gainera erortzen zaien ur kantitatearen araberakoa denez eta denboraz estalagmiten uranio atomoak pixkanaka degradatzen direnez, ikerlari suitzarrek garai hartako prezipitazioen kronologia zehatza osatu ahal izan dute, Science aldizkarian azaldu berri dutenez.

520. urte inguruan hasita, lehorte bortitz eta luzeak jo zuen Himyar. Estatuaren oinarri zen nekazaritza kolapsatu zen eta goseak hartu zuen lurralde osoa. Erresuma boteretsuaren krisiak Arabia osoa desegonkortu zuen. Eta tribu nahiz erresuma txikiak elkarren artean borrokan hasi ziren; lehorteari gerra erantsi zitzaion. VII. mendearen hasieran, arabiarren egoera larria zen, eta orduan alternatiba itxaropentsua eskaini zien Mahomak. Islam sortu berriak fedea eta unitatea ekarri zien, baita penintsulatik kanpo lur emankorrak konkistatzeko aukera ere. Lehorteak eremua ezin hobeto prestatu zuen islamaren hazia ereiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


Benetako ninjek ez dute misteriorik

Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]


Estatua perfumatuak

Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Boteretsuegia emakumea izateko

Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Trumpek miresten badu...

AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.

Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Eguneraketa berriak daude