Ez dut besterik nahi

Gehiegizko askatasuna garesti ordaintzen da. Garesti ordaintzen dugu. Hori sinestarazi nahi digute behintzat. Bai, subjektu zehatz batzuek askatasuna garesti ordainduko dugu erregimen patriarkal honetan. Mugimendu feministak aurreikusita zuen uda hau larria izango zela, pandemia eta  geldialdi horren itzulerak gogor kolpatuko zituela betiko periferietako subjektuak. Albisteetako erasoak eguraldi iragarpena bezala irakurtzera ohitu gara, gai ordeneko puntu bat balira bezala: izan eraso fisiko bat, bortxaketa bat, bikotekide ohiak emakume bati emandako jipoi bat, beste bat ziztatu dutela ez dakit nongo jaietan, neska gazte batzuk drogatu dituztela beste nonbait... Nire buruak ere zerrenda bat egiten du, eta ohartu gabe “beste bat” esatera ohitu gara. Ez dut besterik nahi.

Gonen azpitik frakak jantzi ditut Bilboko jaietarako, badaezpada. Gizonekin egin dut buelta etxera, badaezpada, eta botilatik edaten aritu naiz, drogatu ez nazaten

Muturreko anormaltasun gisara irudikatu dute uda hau, baina betiko egitura sozial, ekonomiko eta politikoek eraikitakoa da. Ez delako uda hau, ez delako gure bizitzetatik at dagoen anormaltasun bat, gure egunerokoa da. Arazoa ez, baina soluzioa gure askatasuna mugatzean omen dago. "Jakin bagenekien egoera honakoa zela eta noski, nola ausartuko gara parrandan gizonik gabe ateratzera", edo "nola okurritu zaigu bezperako gertaerak ez gogoratu arte mozkortzea", edo "gure edalontziak ez zaintzea", edo "gona hain laburrekin ateratzea", "atentzioa deitzea", "berandu eta bakarrik etxeratzea", "gau horretan ezagututako gizon batekin ligatzea", "beldurrik gabe ateratzea"... eta prebentzio neurri bezala saldu diren beste hainbeste. Eginbehar horiek guztiek, ordea, fokua gugan dute. Arriskutsu kontsideratu diren praktika batzuk utzi behar ditugu gure gorputza eta bizitza salbu egoteko. Baina egiteko esaten digutena eginda ere, errelatoak ondo josi ditu posizio guztiak. Egiten duguna egiten dugula, gure erantzukizuna, gure ardura eta gure errua da beti.

Funtsezkoa da ulertzea diskurtsoa nondik eraikitzen den, nola egia bat birproduzitzen duten batzuek egia absolutu bilakatzeraino. Barneratu dugu zeinek izan beharko lukeen beldurra, zein subjektuk egin ditzakeen aurrez aipatutako praktika horiek eta zeinek ez. "Esan gezur bat mila aldiz, errepikatu hitzez hitz, handik gutxira ikusi egia bihurtzen". Eta ohartu naizenerako, hau guztia salatzen dabilen neska honengan ere egia da. Gonen azpitik frakak jantzi ditut Bilboko jaietarako, badaezpada. Gizonekin egin dut buelta etxera, badaezpada, eta botilatik edaten aritu naiz drogatu ez nazaten. Sinistarazi didate hori dela giltza "besterik egon ez dadin", baina ustezko giltzak ez du funtzionatzen.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude