Euskal telebista bat sortzera joan zirenean, hainbat beharrekin topatu ziren: aurkezleak, kazetariak, erredaktoreak, kamerariak, eta beste hainbat postu beteko zituzten langileak. Baina beste behar bat ere sortu zen: euskaraz kontsumitzeko filmak edo telesaioak. Hutsetik horiek egitea garestia zen, bazegoen beste modurik, ordea, hori lortzeko: bikoizketa. Eta hala sortu zen, beste batzuen artean, Tinko Euskara Elkartea.
Tinko Euskara Elkartea urte askotan filmak euskaraz bikoizten eta eskaintzen aritu da. Maria Galarraga izan zuen buru urte askoan zehar, euskarazko lehen bikoizlea dena. Elkarteak 20 urte bete zituenean zinea.eus-ek elkarrizketa egin zion hari eta alaba Izaskun Arandiari. Bertan azaldu zutenez, Tinkok 100 film euskaratu zituen jada, 5.000 emanaldi zituen emanak eta 750.000 ikusle izan zituen.
25. urteurrenean Berria hedabideari elkarrizketa bat eskaini zion Galarragak. Bertan azken 25 urteek “konplitu izanaren poza” utzi ziotela adierazi zuen. Hala eta guztiz ere, elkarteak zituen helburu guztiak betetzea ezinezkoa zen oraindik, arrazoi nagusi batengatik: “Momentu batean sektorea ere nahiko gaizki zegoen, eta hor diru iturri bat ikusi zuten batzuek, eta euskara batere inporta ez zitzaion jendea sartu zen deialdietan; horrek izorratu zuen dena”, ziurtatu zuen Galarragak.
Iñigo Arandia Galarragaren semea da eta Tinko Euskara Elkartean dabil baita ere. Datorren 2023an 30 urte beteko ditu elkarteak eta aurretik aipatutako kopuruak asko handitu ditu, Arandiaren hitzetan: 120 pelikula inguru zabaldu dituzte eta 2.000.000 ikusletik gora izan dute. Filmak ikastetxeen esku jartzeaz gain, aretoetan ere saioak ematen dituzte. Arandiak aipatu du oso berezia dela umeentzat eskaintzen duten esperientzia, askorentzat zinera joaten diren lehen aldia haiekin delako.
Haien bildumako filmak europarrak izan ohi dira, eta material didaktikoarekin zabaltzen dituzte. Izan ere, hezkuntzara bideratzen dituzte filmak. Pelikulak aisialdirako eta erakargarriak izan daitezen saiatzen dira, baina beti balio konkretu batzuk jorratzen dituztenak: ikuspegi feminista, inklusiboa eta berdintasunezkoa izan behar du filmak. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat prestatzen dituzte filmak eta irakasleei eskaintzen zaizkien material didaktikoak.
“Oso berezia da umeentzat eskaintzen dugun esperientzia, askorentzat zinera joaten diren lehen aldia da”, Iñigo Arandia, Tinko elkartea
Lehen, Tinko enpresak berak lauzpabost film euskaratzen zituen urtean, Eusko Jaurlaritzak ematen zion laguntza ekonomikoari esker. 2009-2010 artean, ordea, Zineuskadiren esku utzi zituzten dirulaguntzak eta laguntza ekonomiko hori galdu zuten. Ordutik, Zineuskadik erabakitzen du zein pelikula euskaratuko den. Tinkok euskaratutako proiekzio bat gustuko badu, bikoizketa esleitu zaion banatzailearekin jartzen da kontaktuan, zabaltzeko lizentzia lortzeko. Horrez gain, Tinkok film bat edo bi euskaratzen ditu urtean (Tess eta Nire Zirkua, esaterako). Bestela, bertako banatzaileengandik ere lortzen dituzte pelikulak.
Umeentzako aproposak diren ikus-entzunezkoak zeintzuk diren eta balio pedagogikoa duten proiekzioak lantzen dituzte. Filma aukeratzen duten garaian, banatzaile edo ekoizlearekin jartzen da elkartea harremanetan. Proiekzioa banatzeko lortzen den lizentziaren arabera, filmak urte batez baina gehiagoz banatzen dituzte, lizentzia amaitu arte.
Ikasturtean zehar, ikastetxeetan filmak ikusi ondoren irakasleei galdetegia luzatzen die Tinkok: antolakuntza, material didaktikoa… nolakoak izan diren jakiteko. Horrela haien zerbitzua pixkanaka hobetzen joateko, “eboluzionatzen”, Arandiaren hitzetan. Aurreko kurtsoan 300 erantzun jaso zituzten.
“Pandemiak bete-betean jo gintuen, 25.000 ikusle galdu genituen”, Iñigo Arandia, Tinko elkartea
2020ko ikasturte erdialdera hasi zen COVID-19 izurritea gurera iristen. Tinko Euskara Elkarteak 25.000 ikusle inguru galdu zituela kalkulatu du Iñigo Arandiak. “Pandemiak bete-betean jo gintuen”, aitortu du. Izurriteak askori eragin die eta baita ikastetxeei ere, haien bezero direnak. 2021ean, filmen online eskaintzak salbatu zuen ikasturtea. Orduan, honakoa azaldu zion Maria Galarragak Berriari: “Tinko Euskara Elkartea sortu zenetik, hainbat eta hainbat oztopo gainditu behar izan ditugu. Aurten, halabeharrez, Euskara Zine Aretoetara proiektua eten eta denbora berrietara egokitzea suertatu zaigu, baina helburua berbera da oraindik ere: Euskal Herriko haurrek filmak euskaraz ikustea. Zinema aretoan edo etxean”.
Datorren kurtsoan ere aurrera egiteko asmoa dute, eta honako sei pelikula hauek aurkeztuko dituzte: HHko ikasleentzat Grufaloa eta Harri Zopa, LHko 1-2-3 mailakoentzat Abentura Historiaurrean eta Zutik! eta LHko 4-5-6 mailakoentzat Nire Zirkua eta Elkano, lehen mundu bira.
Bieuse Bikoizle Euskaldunen Elkartea da eta bikoizketa lanetan ibiltzeaz gain, bikoizleen lan-baldintza duinak aldarrikatzen ditu. Kooperatiba horretako kide dira Euskal Herriko 52 bikoizle, aktore, etab. Dauzkaten baliabideekin bikoizten dituzte ikus-entzunezkoak eta Tinko eta beste enpresa batzuentzat bikoizteaz gain, laster atzerriko enpresentzat lan egiten hastea espero dute. Bieuse baita euskaraz lan egiten duen bikoiztaile talderik handiena. Talde handi hori osatzen dutenen artean dago Xabier Alkiza.
Euskarazko bikoizketako lan-baldintzen historia txikia osatu zuen Alkizak ARGIAri 2020ean eskainitako elkarrizketan. Honela jaso zuen Gorka Bereziartuak: “1980ko hamarkadan, ETB hasi zenean, indarrean zegoen Espainiako Estatuko hitzarmen bat bikoizleen lana erregulatzen zuena; eta hori bertan behera geratu zen eskumenak autonomia erkidegoetara pasatzean”. Alkizaren hitzak gehitu zituen ondoren: “Hor hasi zen ETBn dena maldan behera. Ez ETBn bakarrik, ia estatu guztian izan zen ostikada. Lan asko zegoen zentroetan, Madrilen eta Bartzelonan, mantendu egin zen hitzarmen hartan markatzen zena. Baina gainontzean, barra librea ezarri zen. Hemen bezala Mediterraneo aldean ere, telebista autonomikoak zeuden tokietan, erakunde publikoetatik bultza zuten prekarizatzea eta intrusismoa”. 1990ean egindako hainbat bileraren ondoren, 2000. urteaz geroztik bikoizketa pixkanaka gutxitzen joatea erabaki zuten.
Azken urteotako produkzio faltagatik, orain badirudi eztanda bat dagoela, bi produkzio baino gehiagoko eskaintza baitago
Oraingoan ere euskaraz kontsumitu daitezkeen produkzio falta azpimarratu du Alkizak ARGIAri eskainitako elkarrizketan, azken aldian eztanda ematen ari dela uste dutelako askok, ez berak, ordea. Alkizaren ustez kontuan hartu beharra dago azken urteotan ez dela ia kontsumitzekorik egon euskaraz. Beraz, orain, bi produkzio baino gehiago kaleratu den une honetan, izugarrizko eztanda bat ematen ari dela dirudi.
Euskal bikoiztaileek egoera kaxkarrean urteak daramatzate lanean, baina, hala ere, hainbat proiekzio aurrera eramateko gai izan dira.
Durangon Netflix Euskaraz eta Disney+ Euskaraz-ekoekin ibili zen Iñigo Arandia mahai inguruan, eta haiek luzatu zioten gonbita Pantailak Euskaraz-en parte izateko. Orain, Bieuse eta Tinko Euskara elkarteek osatzen dute Pantailak Euskaraz herri ekimena. Proiektuaren parte dira Netflix Euskaraz eta Disney+ Euskaraz, besteak beste.
Ekimenak euskararen presentzia aldarrikatzen du. Ez du proiekzio zehatzen euskaratzea eskatzen, streaming plataformetan euskara egotea baizik. Ez dira prozesu zehatzak, ikus-entzunezko jakin bati lotuak doazenak. Hala adierazi du ekimenaren parte den Alex Aginagaldek: “Gure aldarrikapena eta borroka orokorra da, erakundeekin eta plataformak presionatuz sareetan eta gutun formalen bidez aldarrikapen eta eskaera orokorrak egiten ditugu, euskaldunen eskubideak errespetatu ditzaten eskatuz”.
Asko izan dira euskarazko ikus-entzunezkoek izan dituzten gorabeherak, batez ere euskarara bikoiztuak izan diren horiek, eta arazoak handitu egiten dira bi estaturen artean banatua dagoen herri batentzat. Espainiar estatuan euskarazko edukiak izateko aurrerapenak egin dira streaming plataformetan. Frantzian, ordea, hasiberriak dira uda honetan euskaraz edukiak ikusteko aukera eskuragarri jartzen. Hala eta guztiz ere, Pantailak Euskaraz ekimenak ez du amore emango eta irailean Ipar Euskal Herriko erakundeekin bilerak egingo ditu.
Euskarazko ikus-entzunezkoen sektoreak, pixkanaka, goranzko joera duela dirudi. Gutxinaka, euskaraz kontsumitu daitezkeen ikus-entzunezko gehiago dago. Aurrerapauso txikia da, baina aurrerapausoa, azken finean.
2025eko martxoaren 10etik 30era Loraldia Festibalaren 11. edizioa ospatuko du Loraldiak, Trikua esnatu da lemapean. Programazio artistikoak proposamen anitzak eskainiko ditu Bilbon, diziplina ezberdinak uztartuko dira eta 100 sortzailetik gora bilduko ditu. Loraldiak jada... [+]
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.
Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]
ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.
Euskarazko ikus-entzunezkoen egoera kaskarrak kezkatuta dauka Katixa Agirre, hizkuntzaren normalizazioan ezinbesteko tresna direla uste baitu. Ahul ikusten du euskal literatura sistema ere, irakurlego txikia duela eta. Hizkuntza gutxituen arazoak denak.
Denbora laburrean plano aldaketa asko dituzten marrazki bizidunek, alegia erritmo azkarreko hiperestimulazio audiobisualak eragin negatiboa du umeen arretan, hainbat ariketa mental egiteko gaitasunean eta autoerregulatzeko ahalmenean, ikerketa batek ondorioztatu duenez.
Musikariaren lana musika sortzea eta jotzea da. Baina soilik hori? Irudiak eta sustapenak gero eta pisu gehiago dute alor gehienetan, eta musikariak ere ez dabiltza zurrunbilo horretatik aparte. Bideoklipa bilakatu da abesti edo disko bat kaleratzeko euskarri (ia) ezinbestekoa... [+]
Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]
Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma... [+]
Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]
Mundualdi honen soinu-banda osatzen duten abesti gehien-gehienek propio filmatutako irudiak izan ohi dituzte: bideoklipak. Musikariengandik oso gertu, ikus-entzunezko egileen belaunaldi gazteago batek lan horretan aurkitu du zineman edo telebistan ez duen hori: trebatzeko... [+]
Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]