Berdegune hektarea bat, eskolek elkarlanean erabiltzeko

  • Eskolan basoei buruzko lanketa egin ostean, eskaera egin zioten Azkoitiko ikasleek udalari: natur eremu gehiago nahi zuten, bai herriarentzat, bai ikasgune bezala erabiltzeko. Erronkari heldu eta hektarea bat lur eskaini zien udalak, herriko ikastetxeek eurek kudeatu eta erabiltzeko. Udalaren baldintza: “Guk gune bat jarriko dugu zuen eskura, baina zuek erabilera didaktikoa eman behar diozue”. Eta ordutik bide emankorra egiten ari dira Azkoitiko ikastetxeak; ikasgelako lau paretetatik ateratzeari beldurra galdu eta auzolanean probetxu atera diote eremu berdeari.

Haur Hezkuntzako umeak eta Lanbide Heziketako nerabeak urmaela elkarrekin egiten ikustea dibertigarria izan dela diote irakasleek. Argazkiak: ikastetxeek utziak.

Agenda 2030 programaren barruan, garapen jasangarriarekin zerikusia duen gai bati heltzen diote ikasturtero ikasleek. Duela bi ikasturte basoen inguruko lanketa egin zuten, eta arlo horren diagnostikoa eta hobetzeko proposamenak egin zituzten ikasleek: batetik ikastetxeko testuinguruan hobetzeko propo samenak, bestetik herri guztia aintzat hartuz udalari planteatutako proposamenak. Besteak beste, zuhaitzik ez mozteko, bertako zuhaitzak landatzeko, urbanizazio berrietan naturguneak kontuan hartzeko… eskatu zioten gazteek udalari, eta adierazi zioten eremu berde gehiago nahi zutela herrian, bizilagun guztiek erabiltzeko oro har eta ikasleek eurek ikasgune gisa baliatzeko zehazki. Bada, nahiz eta instituzioek ez gauzkaten oso ohituta halako eskaerei erantzutera, Munoaindi inguruan hektarea bat eskaini zien Azkoitiko Udalak eskolei, eta garbitu eta prestatu egin zuen, ikastetxeek erabili ahal izateko.

Hor hasi zuten abentura Azkoitiko lau ikastetxek. Mahaiaren bueltan kontatu digute euren esperientzia ikastetxe horietako irakasleek: Azkoitia BHI institutuko Eider Irastorza, Floreaga itunpeko ikastetxeko Ana Ruiz de Azua, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza hartzen dituen Bizilore eskola aktiboko Zaine Rekondo eta Izarraitz Lanbide Heziketa zentroko Iratxe Etxeberria. Bidelagun izan duten Ingurugelako Olatz Zabaleta ere batu da solasaldira –Eusko Jaurlaritzak ingurumen hezkuntzari lotuta duen aholkularitza zerbitzua da Ingurugela–. Ikasturte honetan, Xabier Munibe ikastetxe publikoak ere bat egingo du egitasmoarekin, eta orduan bai, herriko eskola guztiak barne hartuko ditu ekimenak, Azkoitiko hezkuntza zentro guztien elkarlana oinarri.

Proiektu honen aurretik ere, 11.000 biztanle baino gehiago dituen Azkoitia ez al den berdegune ugariko herria galdetu du lehenik kazetariak. “Berdea da, bai, baina eremu publiko berde gutxi dugu, ia lur guztia pribatua baita eta eukalipto asko ari da sartzen; Gipuzkoa osoan errepikatzen den errealitatea da”, azaldu digute irakasleek.

Eider Irastorza: "Begiratzen laguntzen dute halako proiektuek: anfibioak aurkitzeko leku bero eta hezeetan bilatzen hasten zara, harri azpietan bizitza topa dezakezula badakizu..."

Urmaela, arbolak, bidexka…
Lehenengo, udalak utzitako eremua diseinatu dute ikasleek: bidexka bat zehaztu dute, esertzeko jarlekuak, zein zuhaitz nahi duten landatzea gune horretan… Bertako arbolak aukeratu dituzte (urkia, pagoa, gorostia, artea, lizarra, astigarra...), baina hezitzaileek kontatu digute hasierako landaketa egin dela zuzenean aprobetxatuz udalak mintegian zituen zuhaitzak. Ezkurrekin haritza ernatzeko prozesua ere egin dute ikasleek basozainen laguntzaz, eta hortik ernatzen diren zuhaixkak aurrerago landatzea da asmoa.

Ikasturte honetako proiektu izarra urmaela izan da. Aranzadi Zientzia Elkartekoen laguntzaz egin dute putzua Munoaindin eta lau ikastetxeko gazteak aritu dira auzolanean; Lehen Hezkuntzatik Batxiler eta Lanbide Heziketarainoko ikasleak inplikatu dira. Eskulanetik asko izan du proiektuak: zuloa egin, palekin lurra bota, aitzurrekin garbitu, geotextil geruza ezarri (euri-ura ez dadin iragazi eta lurrak ez dezan dena xurgatu), beste pare bat geruza jarri, lurra bota, putzua hesiekin inguratu... Ingurumena eta bioaniztasuna lantzeko habitat baten erreprodukzioa aukera paregabea dela jakitun, gero eta gehiago dira Euskal Herrian halako hezeguneak sortzera animatzen ari diren eskolak; orain Azkoitikoek ere badute beraien putzua, benetako laborategi naturala, eta horri esker, Urmaelen Sarearekin bat egingo du Azkoitiak.

“Helburua da naturgunea ikasleku izatea –azaldu digu Olatz Zabaletak–; urmaelarekin adibidez bertatik bertara ikasten dute, ez baita ‘putzu bat egin eta kito’, putzu horrek ematen dizuna lantzea baizik: hitz egitea gerturatzen diren baso-igelez eta anfibioez, oro har espezieez, inguruan hazten hasi diren landareez, berezitasun klimatikoez, urtaroez… Naturak bere lana egiten du eta urmaela aberasten joaten da, bizitza hartzen”. Horregatik, datozen ikasturteetarako ere bada zeregina, bizirik dagoen ikasgunea baita, ikasleen proposamen eta beharren arabera moldatzen joan nahi duena. Gainera, pasa den ikasturtean ez bezala, ikasturte honetan curriculumean txertatuta eta aurreikusita dituzte naturgunerako txangoak, “planifikatuta ez dagoena egitea zaila baita ikastetxeetan, eta behin curriculumean leku eginda, maiztasun eta erraztasun handiagoz” joan daitezke Munoaindira ikasleekin.

Olatz Zabaleta: "Orain berriz hasi gara baratze, landare, animalia, natura eta abarrei lotutako jakintzak baloratzen, eta bada zer egina"

Begirada landu daiteke
Natura ikasleku bihurtzea ez da zelaira edo basora joan eta ea zer topatzen dugun ikustea; “begiratzen jakin behar da eta begiratzen laguntzen dute halako proiektuek: anfibioak aurkitzeko leku bero eta hezeetan bilatzen hasten zara, harri azpietan bizitza topa dezakezula badakizu... berdin hots eta soinuekin, entzuten ere ikasi behar delako, eta pistak zein diren ikasten duzunean, beste betaurreko batzuk jantzi eta begiratzen dakizunean, beste era batera gozatzen duzu eta ikasten jarraitzeko gogoa pizten da”, dio Eider Irastorzak.

Gustura aritu dira ikasleak aitzurra hartu eta ekinean, beste eskoletako haurrekin batera, eta ordutik eurena sentitzen dute urmaela. Hasieran, esaterako, urduri zeuden, eskola-orduetatik kanpo putzua begiratzera joan eta ez zelako urez betetzen, ez baitzuen euririk egiten, edo egun batean putzura hurbildu eta argazkia bidali zuen ikasle batek, lokaztuta zegoelako kezkatuta. Egoera horiek aukera ona dira hainbat gai jorratzeko, dela klimaz eta eguraldiaz hitz egiteko, dela pinuak moztu dituztenez eta hezegunea maldan dagoenez lokaztea normala dela azaltzeko. Gainera, gelako dinamikan hain eroso ez dauden ikasle batzuek beren burua nabarmenduta ikusi dute bat-batean, ezagutza handiagoa dutelako natur kontuetan edota kanpoko ekintzetan hobeto moldatzen direlako, “eta lau pareten artean sufritzen dutenen autoestimurako ere ona izan da”.

Eremuaren diseinua ikasleek eurek sortzea, plangintzan aldaketak eta proposamenak egitea… Finean, prozesuan protagonistak haurrak eurak izatearen balioa nabarmendu dute hezitzaileek, normalean dena eginda emateko joera baitugu. “Horretarako, jakina, aurretik ezagutza inportantea da eta edukietan indarra jarri dugu, ikasleek egiten dituzten proposamenak eta dituzten irizpideak sendoak izan daitezen; landatu nahi dituzten zuhaitzak bertako zuhaitzak izatea ez da ezerezetik sortzen den proposamena. Ezagutzak eta inplikazioak, halaber, sentsibilitatea eta kontzientzia dakartza, gertutik bizi duzun hori zaindu eta errespetatu nahia”, diote irakasleek.

Eta lanketa guztien oinarrian dagoena azpimarratu digu Olatz Zabaletak: ikuspegi ekosoziala. “Ikasleak ahalduntzen ditugu arazoei aurre egiteko, eta ingurumen arazoak eta arazo sozialak lotuta daude, dena dago lotuta, baita soluzioak eta erantzunak ere. Datorren ikasturte honetan energia da jorratuko dugun gai zentrala, eta pobrezia energetikoaz, adibidez, ezinbestean arituko gara”.

Naturgune, ikasgune… eta elkargune
Haur Hezkuntzako umeak eta Lanbide Heziketako nerabeak urmaela elkarrekin egiten ikustea dibertigarria izan dela diote irakasleek: haurrak goitik behera prestatuta, gazteak kaleko arropa garbiak soinean, bi mundu hain ezberdin pixkanaka elkar ulertzen eta laguntzen nola joan diren ikustea. Izan ere, Azkoitiko eskolen elkargune ederra da proiektu hau, beste ekimen eta elkarlan batzuetarako abiapuntu, elkarren esperientzietatik ikasiz eta elikatuz. Bakoitzak bere ekarpena egin du eta Lanbide Heziketakoek esaterako egurrari lotutako eskulanetan zeresan handia izan dute.

Basozainekin, Aranzadirekin, natur elkarteekin eta herriko beste hainbat eragilerekin ere aritu dira auzolanean ikastetxeak, proiektuaren motorra eta etorkizuna hori dela sinetsita: herrian pixkanaka mugimendua ikusten dela diote, batzuen eta besteen artean sinergiak bilatzen eta harreman sarea osatzen.

Ana Ruiz de Azua: "Dugun hezkuntza antolamenduak eta baldintzek ez dute kanpora bultzatzen, ez da erraza, baina txipa aldatzen ari zaigula esango nuke"

Natur transmisioaren etena
Harreman sarearen parte da baserri giroko jendearen ezagutza partekatzea. Dena den, Azkoitia bezalako herri batean haur eta gazteek naturaz zerbait jakin jakingo dutela adierazi du hiritik datorren kazetari honek. Bestelako irudia eman dute hezitzaileek: baserritik bizi den jendea herrian oso gutxi dela, horri lotuta naturaren ezagutza asko jaitsi dela. “Sendabelarrei lotutako proiektua egin berri dugu eskoletan eta baserritar batek inguruan dituen landareekin eman dizkigun argibideak lehen aldiz ezagutu ditugu ez bakarrik ikasleek, baita guk geuk ere, transmisioaren etena ez baita belaunaldi berriena, aurreko belaunaldian jada eman zen etena –dio Zabaletak–. Baserri mundutik kalera jaistea bera izan da galerarako arrazoi, baina baita jakintza mota horri urtetan garrantzirik ez eman izana ere. Orain berriz hasi gara baratze, landare, animalia, natura eta abarrei lotutako jakintzak baloratzen, eta bada zer egina. Pentsa, herri txikitan aritzen den irakasle ugarirekin egoten naiz eta esaten didatena da herri txiki eta berdea izanik pentsatzen zutela ikasleek naturaz gehiago jakingo zutela, baina oro har ez dela hala. Gurasoek zein sentsibilitate eta zaletasun duten naturarekiko, hori ere antzematen da ikasleengan”.

Lau paretetatik ihes egin nahi du hezkuntzak
Pandemiak agerian utzi zigun kanpoaldearen garrantzia, eta hezkuntza mundua ere horren kontzientzia hartzen ari da azken urteotan, ikastetxeko patioa eraldatzeko dagoen ekimen andana lekuko. Baina patioan berdegunea jartzea eta berdegune hori nola eta zertarako erabili lantzea gauza ezberdinak direnez, gero eta gehiago dira kanpo espazioen erabilera didaktikoan formatzen ari diren irakasleak. Ingurugelak antolatzen dituen prestakuntzetan nabaria da joera, asko dira ikastaroetan izena ematen duten irakasleak, urmaelak, baratzegintza, zelaiak, ekofeminismoa… jorratzeko asmoz.

Munoaundiko naturgunera joateko txangoa bera ere aberasgarria eta motibagarria dela diote solaskideek. Ikastetxe batzuetatik beste batzuetatik baino denbora gehiago behar da bertaratzeko, eta ikasleen adinaren arabera ere jardun osoko plana izan daiteke, bidean geratzen joanez gero, gauzak ikusten, galderak egiten… Pazientziaz hartuz gero, bideak berak joko handia ematen baitu landareez, zuhaitzez eta animaliez hitz egiteko.

“Proiektu honek lagundu du kanpora irtete horri beldurra galtzen –aitortu digu Eider Irastorzak– irakasle asko eroso daudelako beren gelatxoan klasea ematen, eta horrelako ekimenak bultzadatxoa dira dinamika aldatzeko”. Azken finean, kanpora atera ahal izateko gutxienez bi irakasle behar izaten dira talde bakoitzeko, ordutegiak koordinatu behar dira, eguraldiak lagundu behar du, aurretiazko lanketa egin behar da… “Dugun hezkuntza antolamenduak eta baldintzek ez dute kanpora bultzatzen, ez da erraza, baina txipa aldatzen ari zaigula esango nuke –dio Ana Ruiz de Azuak–. Lau paretetatik irteten hastea da joera aldatzeko lehen urratsa, eta ikastetxe guztietan egon ohi da motibaturen bat, horretarako atea ireki eta gainerako irakasleak xaxatzen dituena”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Nazioartekotzearen iruzurra

Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


“Hezkuntza sailburuaren determinismo teknologikoak kezkatzen gaitu: bai ala bai sartu behar da, modu akritikoan”

Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur, Ikasle Abertzaleak
“Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Eguneraketa berriak daude